Atena edo Atenea[1][2] (antzinako grezieraz: Ἀθηνά Athēná edo Ἀθήνη Athḗnē, dorieraz Ἀσάνα Asána) jakinduriaren, estrategiaren, bidezko gerraren[3] eta artisautzaren[4] jainkosa zen greziar mitologian. Jainkosa honen erreferentzia erromatarra Minerva izan zen[5]. Zeus eta Metisen alaba zen: Zeus jainkoetan boteretsuena zen eta Metis, berriz, zuhurtziaren jainkosa[6].

Atena
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BizitokiaOlympus (en) Itzuli
IkonografiaKaskoa, Egida, Olibondoa, gorgoneiona eta mozoloa
BaliokideakMinerva, Pallas (en) Itzuli eta Aëdon (en) Itzuli
Domeinuajakinduria, gerra, ehungintza, Eltzegintza eta nekazaritza
Ogibideawar deity (en) Itzuli, art deity (en) Itzuli, deity of wisdom (en) Itzuli eta deity of crafts (en) Itzuli
Familia
AitaZeus
AmaMetis eta Coryphe (en) Itzuli
Seme-alabakKoribante eta Higia
Haitzurdinezko estatua hau K. a. I. mendeko Antiokosek izenpetutako kopia da. Jatorrizkoa Fidiasek egin zuen K. a. V. mendean eta Atenasko Akropolian zegoen

Atenas hiriak jainkosaren omenez du izen hori eta bertan kokatzen da haren tenplurik ezagunena: Partenoia.

Jaiotakoan, Atenaren ezagutzak jakin nahian, jainko batzuek zenbait dema egin zizkioten, eta Atena beste jainkoak baino argiagoa zela agerian gelditu zen, baita gerraren arloan Ares (gerraren jainkoa) bera baina hobea ere. Beraz, Atena bidezko gerraren, estrategiaren eta jakinduriaren jainkosa izendatu zuten. Esaten da berak sortu zituela zientziak, artea eta nekazaritza, bereziki olibondoa eta oliba olioa.

Atenaren sinboloak eta ikurrak

aldatu

Ateneari Palas Atenea edo Palas izenez ere deitzen zaio. Palas izenordainaren zergatiak azaltzen duten hiru teoria ezagutzen dira:

  • Lehenengo mitoaren arabera, Zeus ez zen Atenaren aita, Palas izeneko jakituriaren titana baizik. Palas titanak bere alaba Atenea bortxatzen saiatu zen. Baina Ateneak bere aita hil zuen eta ondoren larrutu egin zuen, hau da, titanaren gorputzetik azala kendu zion ondoren titanaren azalarekin Egida korasa eraikitzeko[7].
  • Bigarren mito batek dio Palas, Atenearen txikitako laguna edo zaindaria izan zela eta jolasten ari zirela Ateneak nahigabe hil egin zuen. Horregatik, bere izenari Palas izenordea gehitu zion, bere laguna beti gogoan izateko[4].
  • Gigantomakian, jigante eta jainkoen arteko gerran, Ateneak Palas edo Palante gigantea hil zuen eta bere azala eskututzat erabili zuen[8].
 
Palas Atenea Vienako Parlamenduan, 1902.

Mozoloa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Atenaren mozoloa»

Nahiz eta Atenea jainkosaren sinbolo nagusia hontza edo gau-hontza izan, badirudi, jainkosaren benetako ikurra mozoloa dela[9]. Atenea jainkosa Atenas hiriaren patroia zenez, hirian sortzen ziren txanponetako irudia mozoloarena zen. Homerok bere idazkietan badirudi Ateneak mozolo edo mozolo-begiak dituela [10].

Maiz Atenea eta Nike garaipenaren jainkosarekin agertzen da. Honen adibide nagusiak dira Atenasko Acropolisean Atenea Nike izeneko tenplua dagoela, hau da, Atenea garailearen tenplua[11].

Lantza, kasko eta egida

aldatu

Jainkosaren jantzi ikus nagusienak lanza, kaskoa eta egida dira. Atenea lantza eta kaskoarekin jaio zen. Egida, aldiz, Perseo heroiak eman zion Medusa gorgona hil ostean. Honela, egidak armadurak Medusaren burua zuenez, etsaiak harri bihurtzeko gaitasuna zuen.

Olibondoa bakearen sinbolotzat ere ezaguna da. Hala ere, Atenearekin lotzen da Atenaseko babeslea bilakatzeko atenastarrrentzako olibondoa sortu baitzuen. Gainera, gaur egun zuhaitza garaipena eta kastitarearen sinbolotzat ere erabili ohi da, hau da, Atenearen ikurrekin lotuz.


Atenearen jaiotza

aldatu

Nahiz eta Homerok Atenea Zeusen alabatzat hartu, jainkosaren jatorri edo bere amaren inguruan ez zuen idatzi. Aldiz, Homero ondorengo tradizioek bat egiten dute Zeusen burutik jaio zela.

Hesiodoren arabera Atenearen ama Metis ozeanidea zen, Zeusen lehenengo emaztea izan zena. Harremanak izan ostean Zeusek ekintza honen ondorioak saihesteko Gea eta Uranoren aholkuak jarraituz bere sabelean hetsi Metis zuen [12]. Izan ere, iragarria izan zen Metisek izandako oinordekoak Zeus baino boteretsuagoak izango zirela[5]. Hala eta guztiz ere, Zeusek Metis bere sabelean giltzapetu baino lehenago Metisek Atenea sortua zuen.

Pindarok gaineratzen du Hefesto jainkoak Zeusen burua ireki zuela labrys izeneko xafla bikoiteko aizkora minoikoaren bidez. Honela, Atenea Zeusen burutik atera zenean guztiz heldua zen eta armaduraz jantzita zegoen. Beste autore batzuek diote jaiotza Tritonis (Libia) lakuan eman zela[5] eta Zeusek Prometeo, Hermes eta Palemonen laguntza jaso zuela[13].

Atenaseko zaindari

aldatu
 
Poseidon eta Atenearen lehia irudikatzen duen kratera. Ezkerraldea Poseidon ageri da, atzean zaldia duelarik. Eskuinaldean Atenea dago, irudiaren erdian jainkosak sortutako olibondoa ageri da. Espainiako Arkeologia Museo Nazionala.

Atenea Atenas hiriaren zaindaria izateko Poseidon itsasoen jainkoarekin lehiatu behar izan zuen da. Biek nahi zuten izan hiriaren zaindari, horregatik, adostu zuten bakoitzak opari bat egin behar ziela Atenasko biztanleei eta hauek aukeratuko behar zutela zein izango zen oparirik onena eta horrenbeste hiriko zaindaria. Poseidonek bere hiruhortzeko makilaz lurrean kolpatu zuen eta ur gazia ematen zuen iturri bat sortu zuen. Mitoaren bertsio baten arabera Poseidonek zaldiak sortu zituen bere hiruhortzekoa erabilita[14]. Atenak, aldiz, olibondo bat landatu zuen[15]. Honela, olibondo zuhaitzetik atenastarrek egurra lortu zezaketen eta baita oliba eta olioa ere. Guztiagatik, Zeus edo Atikako lehen erregeek Atena aukeratu zuten Atenasko zaindari. Hortik dator Atenas hiriaren izena.

Robert Graves idazlearen arabera Poseidon eta Atenaren arteko lehiak jatorria arrazoi politikokoak izan ziren. Hau da, Poseidon jainkoak hiri ezberdinetako zaindari izatearen nahia, garaiko matriarkatu eta patriarkatuaren arteko gatazka irudikatzen zituen[16].

Atenastar emakumezko guztiek Atenaren alde egin zuten bitartean, atenastar gizonezko guztiek Poseidonen alde egin zuten. Honela, Atenak irabazi zuen eta Poseidon mendeku bila eskualde guztia urperatu zuen. Poseidonen haserrea baretzeko Atenaseko emakumeei boto eskubidea kendu zitzaien eta hauen semeek ezin izango zuten amen izenaren eratorritako izenik izan[17].

 
Kuadro honetan Parisen epaiketa irudikatzen da. Ezkerraldetik hasita, Parisek Afroditari urrezko sagarra ematen dio, Hera eta Atenea eskuinaldean agertzen dira. Angelica Kauffman, 1781.

Troiako gerran

aldatu

Peleo mirmidoidarren erregea eta Tetis itsasoko titanidearen ezkontzan greziar jainko guztiak gonbidatu zituzten, Eris jainkosa ezik. Ezkontza honek berebiziko garrantzia izan zuen. Alde betetik, iragarri zen Tetis ninfak izaten zituen oinordekoak bere aita baina ospetsu eta boteretsuagoa izango zela. Horregatik, Zeusek arriskuaz ohartaratzita Tetis ninfa Peleo errege hilkorrarekin ezkondu zuen. Bestalde,  Eris jainkosa kaos eta liskarren jainkosa ez zuenenez gonbidatu ezkontzara zena haserretu egin zen eta kaosaren jainkosa izanik liskarra eraman zuen ezkontzara. Honela, Eris ospakizunera joan zen eta urrezko sagar bat eraman zuen berekin. Sagarrean “kallisti” (ederrenarentzat) zegoen idatzia, hau da, sagarra ospakizunena zeuden jainkosarik ederrenarentzat zegoen zuzendua. Hera, Afrodita eta Ateneak sagarra eskatu zuten. Zeusek ez zuenez hiru jainkosen artean aukeratu, Olinpon kaosa sortuko zelako, Paris Troyako printzeari eman zion betebehar hau[18].

Parisen mesedea eskuratzeko jainkosa bakoitzak eskaintza ezberdinak eskaini zizkion. Honela, sagarraren truke Herak botere politikoa eta Asiaren kontrol guztia eskaini zion,  Ateneak jakituria, guruak irabazteko trebetasuna eta gerlari handien gaitasunak eskaini zizkion, azkenik, Afroditak munduko emakume ederrenaren maitasuna eskaini zion. Azkenean, Parisek Afrodita maitasunaren jainkosari eman zion sagarra[4].

Gauzak honela, Helena Espartako erregina Parisekon Troiara ihes egin zuenean eta ekintza honekin Troiako gerra hasi zenean Atenea greziar edo akeoen alde jarri zen eta troiarren kontra. Jakina da, Olinpoko jainkoek aktiboki parte hartu zutela Troiako gerran eta Atenea jainkosa ez zen atzean gelditu. Gerran zehar Ateneak Aresen kontra birritan borrokatu zuen eta bietan irabazi ere[19].

Eriktonio

aldatu

Ateneak Troiako gerran parte hartu zuenean, borrokarako armak Hefesto jainko armagileari eskatu zizkion. Baina Hefestok armen truke Atenea berekin ezkontzea nahi izan zuen, nahiz eta jada Hefesto ezkondua egon, hain zuzen ere, Afrodita maitasunaren jankosarekin. Ateneak jainko birjina eta ezkongabea izanda ezezkoa eman zion Hefestori. Hala eta guztiz ere, Hefestok ezezkoa jasotzean Atenea bortxatzen saiatu zen baina ez zuen lortu. Hefesto Atena haurdun uzten saiatu zen, baina, istripu batean Gea, lurraren jainkosa, utzi zuen haurdun. Gea asko haserretu zen eta esan zuen ez zuela besteen tontakeria eta arduragabekeriagatik ordaindu behar eta ez zuela berea ez zen ume bat hazi behar, beraz, Atena errudun sentitu eta Gearen semearen kargu egin zen[20]. Seme horri Eriktonio izena eman zion eta Olinpotik ateratakoan Atenasko gortera eraman zuten. Geroago Zeklope erregea hiltzean errege bihurtu zen.

Ohikoa denez greziar mitologian, mito ezberdinei buruz bertsio ezberdinak daude.  Eriktonioren heziketari dagokionez hiru bertsio ezberdin daude. Pausaniasen arabera, Ateneak Eriktonio haurra kaxa txiki batean sartu eta  Herse, Pandrosa eta Aglauro ahizpei eman zien. Jainkosak agindu zien ezin zutela kaxa ireki, baina Aglauro eta Hersek ez zioten kasurik egin eta kaxa ireki zuten. Haurra suge gorputzarekin ikustean eroak bihurtu ziren eta Akropoliko muinotik botaz beren buruaz beste egin zuten[21]. Ovidioaren arabera, Hermes jankoa Hersez maitemindu zen. Hiru ahizpak Atenearen tenplura gerturatu zirenean jainkosari opariak egiteko eskeintzeko Hermesek diruaren truke Aglaurori laguntza eskatzen dio Herse erakartzeko. Aglaurok baiezkoa eman zuen eta ordainetan Hermesek lehenago ahizpek Ateneari oparitutako edo sakrifikatutako dirua ematen dio Aglauroki ordainetan. Ateneak iraina jasota, Eris jainkosari eskatzen dio Aglauro jeloskor bilakatzeko. Honela, Hermesek Herse liluratzean Aglaurok ekintza zapuzten saiau zen eta Hermesek Aglauro harri bilakatu zuen[22]. Hirugarren bertsio baten arabera, Atenea Akropolia eraikitzeko mendi bat eusten ari zenean, bi ahizpek (Aglauro eta Herse) kaxa ireki zuten. Hurbil zegoen belatzar batek hau ikusita Atenearen bila joan zen honi dena kontatzeko. Jainkosak hau entzutean amorru bizian jarri eta eusten ari zen mendia bota egin zuen (gaur egun mendi hori Licabeto izenez ezagutzen da).

Mito ezberdinak

aldatu

Arakneren mitoa

aldatu
 
Arakneren fabula. Diego Velazquez, 1657.

Arakneren mitoa jatorri erromatarrekoa da, greziar mito klasikoen ondorengoa da[23]. Arakne Tiroko tindatzaile ospetsu baten alaba zen. Arakne ehule hain ona zen, zein Atenea baino eule trebeagoa zela baietztatzen zuen. Ateneak hau entzunda, amonaz mozorrotua agertu zitzaion Arakneri. Ateneak ohartarazi zion jainkoak ezin zituela mespretxatu eta Arakne hau entzutean amona desafiatu egin zuen, jakiteko ea zeinzen ehularirik onena. Mozorroa kendu ostean Ateneak Atesaneko zainari izateko borroka ehundu zuen. Araknek, aldiz,  Zeusen maitasun kontuak ehundu zituen. Bukatu zutenean Ateneak Arakneren lana aztertu eta nahiz eta Aracneren lana perfektua izan jainkosak hautsi egin zuen. Izan ere, Arakneren ehunean jainkoen akatsak eta hutsegitek agertzen ziren. Honela, Arakne bere burua hiltzen saiatu zen, baina jainkosak barkatu egin zuen eta lehen armiarma bihurtu zuen[24][25].

Medusa

aldatu

Ovidio poeta erromatarren arabera[26], Medusa greziar mitologiako gorgona bat izan zen, gorgonen artean hilkorra zen bakarra. Medusa hain emakume ederra zen zein Poseidon jainkoa Medusaz maiteminduta zegoen. Atenearen tenpluaren emakume-apaiza zen Poseidon jainkoak bortxatzen duenean. Honen berri izanda, Atenea haserretu egin zen eta Medusaren ilea suge bilakatu zituen.

Atenea eta Hermes jainkoen laguntzarekin Pertseok Medusa hiltzea lortu zuen. Izan ere, jainkoek hegodun sandaliak, Hadesen ikusezintasun kaskoa, espata eta ispilu-antzeko ezkutua eman zizkioten. Medusaren begiek pertsonak harri bihurtzen zituenez, Pertseok ezin zen gorgonari aurpegira begiratu. Honela, ispilu-antzeko eskutuaz baliatu zen, Medusa bera harri bihurtzeko. Pertseok Medusaren burua moztu zuen eta ebaki honetatik Pegaso hegaldun zaldia eta Crisaor gigantea sortu ziren[27]. Atenearen laguntza eskertzeko, Pertseok Medusaren burua eman zion. Ateneak Medusaren burua bere egida edo ezkutuan jarri zuen[4].

Heroien zaindari

aldatu

Greziako antzinako mitoen arabera, Ateneak Pertseo gidatu zuen Medusaren gordelekua aurkitzen eta baita gorgona hiltzen ere. Heracles heroiaren hamabi probatan ere lagundu zuen: heroiari erakutsi zion nola larrutu behar zuen Nemeako lehoia,  Lernako hidra hiltzen lagundu zion, Hadesean nola nabigatu eta Estinfaloko txoriak nola garaitu irakatsi zion.

Hala eta guztiz ere, Atenak gehien lagundu izan zuen heroia Odiseo/Ulises da. Hala ere, Atenak inoiz ezin izan zion lagundu zuzenean, hau da, amarruak eta hirugarren pertsonak erabiltzen zituen Ulisesi laguntzeko asmoz, adibidez, pentsamendu edo ideia zehatzak ezarriz Ulisesen buruan. Egoera batean soilik lagundu zuen zuzenean. Troiako gerra ostean Ulises Itakarako bidean zegoela Eskeria uhartera iritsi zenean Atena mozorrotuta agertu zitzaion. Atenak gezurra esan zion Ulisesi, hau da, esan zion Ulisesen emaztea zen Penelope berriro ezkondu zela Baina Odiseok nabaritzen du mozorroaren atzean Atena jainkosa zegoela, horrenbestez, Odiseok ere gezurra esan zion jainkosari. Atenak itakarraren zuhurtasun eta azkartasunaz txundituta mozorroa kendu zuen eta Itakako erreinua berreskuratzeko bidea adierazi zion. Peneloperen ezkongaiak Ulisesen itzuleraz ez ohartarazteko Atenak Odiseo eskalez mozorrotu zuen eta ezkongaiak garaitzen lagundu zuen.

Jason eta argonautak

aldatu

Jason Atena jainkosaren kutunena zen eta berak eskatu zion Argos artisau abilari, Jasonentzat Argo itsasontzia eraiki zezan, "argonautekin" batera, itsasoa zeharkatzeko. Ontziaren brankan, hitz egiten zuen zurezko ohol bat zuen, Dodonako Zeusen santutegian hartuta[28]. Ohol horrek ontziaren noranzkoa zuzentzen zuen, arriskuak non zeuden jakinarazten zion eskifaiari eta horiek eragozteko modua adierazten zion. Metafora horretan, erraza da ontziaren lema ikustea.

Beste agerpen batzuk

aldatu

Batzuetan, Pandoraren alabei emakumeei dagozkien lanetan nabarmentzeko artea erakusten die, tapizgintza lanetan loreak eta guduak irudikatzen; bera da, baita ere, bere eskuekin Junonen berokia edertzen duena.

Genealogia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. (Gaztelaniaz) March, Jenny. (2008-10-02). Diccionario de mitologia clasica. Grupo Planeta (GBS) ISBN 9788474236934. (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
  3. Txantiloi:Es-CO Biografía, Historia y. (2017-11-24). «Historia y biografía de Historia de Atenea» Historia y biografía de (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
  4. a b c d (Gaztelaniaz) Hard, Robin. (2016). El gran libro de la mitología griega. La esfera de los libros ISBN 9788497346993..
  5. a b c (Gaztelaniaz) Grimal, Pierre. (2008-06-30). Diccionario de mitología griega y romana. Grupo Planeta (GBS) ISBN 9788449322112. (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
  6. (Gaztelaniaz) Gallardo, Alegria. (2005). Diccionario de mitología griega y romana. Espasa Calpe S.A., 65 or..
  7. Diccionario de mitología clásica. Espasa Calpe 2004 ISBN 8467015365. PMC 803152976. (Noiz kontsultatua: 2019-02-18).
  8. (Gaztelaniaz) Grimal, Pierre. (2008-06-30). Diccionario de mitología griega y romana. Grupo Planeta (GBS) ISBN 9788449322112. (Noiz kontsultatua: 2019-02-18).
  9. Rodríguez, Rafael Rodríguez; Rodríguez, Clara Inés González. «APORTES PARA EL ANÁLISIS. CONCEPCIÓN E IDENTIDAD DEL MAESTRO:» Hacia la construcción de una política pública sobre la formación de maestros (Pontificia Universidad Javeriana): 81–98. ISBN 9789587811063. (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
  10. γλαυκῶπις, Liddell & Scott
  11. (Gaztelaniaz) Sánchez, Rafael Marín. (2000). La construcción griega y romana. Departamento de Construcciones Arquitectónicas, Escuela Universitaria de Arquitectura Técnica, Universidad Politécnica de Valencia, Servicio de Publicaciones ISBN 9788477218579. (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
  12. Hesíodo, Teogonía 886 eta ond., 924.
  13. Apolodoro, Biblioteca i.4.6; Escolio sobre las Olímpicas de Píndaro vii.66
  14. (Gaztelaniaz) Mitos Griegos. (Noiz kontsultatua: 2019/02/18).
  15. Apolodoro, Biblioteca mitológica III,14,1; Virgilio, Geórgicas I, 12.
  16. Graves, 1960, p. 16.3 pág. 62.
  17. Varrón, citado por San Agustín en La ciudad de Dios xviii.9
  18. (Gaztelaniaz) Gallardo, Alegria. (2005). Mitología griega y romana. Espasa Calpe S.A., 162 or..
  19. Hard, Robin. (2008). El gran libro de la mitología griega. La esfera de los libros, 230 or..
  20. Apolodoro iii.14.6
  21. Graves, 1960, p. 4918, «The Nature and Deeds of Athena» 25.d.
  22. Ovidio, Las metamorfosis, ii.708-51, 752-832.
  23. Ovidio, Las metamorfosis vi.5-54, 129-45.
  24. Ovidio: Las metamorfosis, VI, 1 - 145.
  25. Virgilio: Geórgicas, IV, 246 y 247.
  26. Ovidio, Las metamorfosis iv.770.
  27. Apolodoro, Biblioteca mitológica ii,4,2-3.
  28. (Gaztelaniaz) Cartwright, Mark. «Jasón y los argonautas» Enciclopedia de la Historia del Mundo (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atena