Hiruhortza, hiru punta txikidun lantza edo sarde bat da. Latinez tridentis deitzen zitzaion. Tri, hiru, eta dentis, hortza.

XVIII. mendeko Burmes Hiruhortza

Arrantzarako erabili izan zen. Arma bezala, reziarioek, erromatar gladiadore mota batek erabili zituzten, euren aurkaria biltzeko sare bat erabiltzen zutenak, eta, ondoren, hiruhortza, hiltzeko. Arma jaurtigarri bezala ere erabili zen: kasu hauetarako, gurutzatutako egonkorgailu bat jartzen zitzaion, bere hegaldia errazteko.

Sinbologia

aldatu
 
Poseidonen eskultura

Bere jatorrizko erabilera, arrantza tresna bezala zenez, hiruhortza, sarri, Poseidon jainkoarekin lotzen da, itsasoaren jainkoa greziar mitologian. Bere hiruhortzarekin lurra kolpatuz, Poseidonek zaldia sortu zuen, baita Greziako ur iturri batzuk ere. Hiruhortza, Shiva jainko hinduaren arma jaurtigarria ere bada. Kristautasunaren tradizioan, hiruhortza deabruarekin lotzen da. Disneyk 1989an ekoiztutako Sirenatxoa pelikulako Tritoi erregearen arma zen eta Mermaids pelikularentzako eginiko sareko PAXeko Dianaren arma. Barbados hegoamerikar estatuko banderan ere, hiruhortz beltz bat agertzen da.

 
Barbadoseko bandera

Kanpo estekak

aldatu