Mozolo
Mozoloa[1] zentzu hertsian, Strigidae familiako eta Surniinae subfamiliako zenbait generori ematen zaio izen arrunta da. Baina zentzu zabalean, hontzaren itxurako hegazti harrapari gautarrei egiten die erreferentzia.[2]
Etimologia
aldatuBizkaieraz mozolo hitza «mozoloa» bera zein, orokorrean, «hontza» izendatzeko ere erabiltzen da.[3] Euskal Herriko gune ezberdinetan mozolo deritzen hegaztiek beste izen sinonimoak dituzte: Gautxori, Hegaztimotx, Hontz txiki, Kahaka, Katako, Mozolo (txiki) eta Oiloxar, besteak beste.[3]
Taxonomia
aldatuSurniinae subfamiliaren zenbait genero eta espezieren izen arrunta da.[4]
- Aegolius generoa
- Mozolo buruhandia (Aegolius acadicus) - Gmelin, 1788
- Mozolo boreala edo Tengmalm hontza (Aegolius funereus) - Linnaeus, 1758
- Mozolo kanela (Aegolius harrisii) - Cassin, 1849
- Mozolo beltzarana (Aegolius ridgwayi) - Alfaro, 1905
- Athene generoa - F. Boie, 1822
- Mozolo arrunta (Athene noctua) - Scopoli, 1769
- Mozolo pikarta (Athene brama) - Temminck, 1821
- Glaucidium generoa - F. Boie, 1826
- Mozolo txikia (Glaucidium passerinum) - Linnaeus, 1758
- Micrathene generoa - Coues, 1866
- Elfo mozoloa edo Saguaroko mozoloa (Micrathene whitneyi) - Cooper, 1861
- Xenoglaux generoa - O'Neill & Graves, 1977
- Mozolo iletsua (Xenoglaux loweryi) - O'Neill & Graves, 1977
Herri kulturan
aldatuMitologian
aldatuGreziar mitologian Atena jainkosaren sinbolo nagusia mozoloa dela. Atenea jainkosa Atenas hiriaren patroia zenez, hirian sortzen ziren txanponetako irudia mozoloarena zen. Homerok bere idazkietan Atenea mozolo edo hontz-begiekin deskribatzen zuen.[5]
Atsotitzetan
aldatuGaztelaniazko 'cada mochuelo a su olivo' atsotitza,[6] 'mozolo bakoitza bere olibondora' bezala itzultzen da.
Euskaraz, mozolo hitzak, -askotan palatalizatua, moxolo-, pertsonez ari garela, inozo esan nahi du.
Musikan
aldatuMozoloa, XX. mende hasieran Sevillan bizi zen Antonio Pozo Millán edo Rodríguez flamenko-abeslariaren ezizena izan zen.[7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Agud, Manuel; Tovar, Antonio. (1994-04-02). «Materiales para un Diccionario Etimológico de la Lengua Vasca (XXI)» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 28 (3): 915–992. doi: . ISSN 2444-2992. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ «Eibarko txori izenak» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ a b «Mozoloa» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ Olson, Storrs L.. (1995-04). «History and Nomenclature of Avian Family-Group Names. Bulletin of the American Museum of Natural History, Volume 222 W. J. Bock» The Auk 112 (2): 539–546. doi: . ISSN 0004-8038. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ Cecilia Dimaté Rodríguez [and others]. (2017). Hacia la construcción de una política pública sobre la formación de maestros. PONTIFICIA UNIVERSIDAD JA ISBN 958-781-106-2. PMC 1076809655. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ «CVC. Refranero Multilingüe. Ficha: Cada mochuelo a su olivo.» cvc.cervantes.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ «EL MOCHUELO - CANTAORES/AS - El Arte de Vivir el Flamenco» elartedevivirelflamenco.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).