Atenasko Akropolia Grezia klasikotik heldu zaigun ondarerik garrantzitsuena da. Atenasen dago, mendixka baten gainean, itsas mailatik 165 metro gorago.

Atenasko Akropolia
Ακρόπολη Αθηνών
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Grezia
Erakunde autonomoDecentralized Administration of Attica
EskualdeaAtika
Unitate periferikoaAtenas Zentrala
UdalerriaAtenas udalerria
Koordenatuak37°58′18″N 23°43′34″E / 37.9717°N 23.7261°E / 37.9717; 23.7261
Map
Historia eta erabilera
Akropolisaren setioa 1821eko apirilaren 25a
Arkitektura
Azalera3,04 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii), (iii), (iv) eta (vi)
Erreferentzia404
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1987 (XI. bilkura)
Bisitariak urtean1.807.580
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Aro klasikoan eraiki zen, hau da K.a. V. mendean, garaiko Perikles politikari ospetsuaren aginduz eraiki zen pertsiarrek suntsitutako beste txikiago baten gainean. Periklesek hainbesteko bultzada eman zion arteari, V. mendeari Periklesen mendea ere esaten zaio. Fidias artista garrantzitsuaren laguntza izan zuen, bai eta Iktinos eta Kalikrates arkitektoena ere. Akropoliko tenplurik garrantzitsuenak Partenoia (ordena doriarrekoa), Erekteion (ordena jonikoa) eta Atena Nike dira.

Eraiki zenetik hainbat kalte jasan ditu. Partenoia, adibidez, XV. mendea arte ia ukitu gabe zegoen, baina XVII. mendean gertatu zen Veneziaren eta Otomandar Inperioaren arteko gerren ondorioz zati handi bat suntsitu zen.

Londresko British Museumean tenpluari itzuli osoa ematen zion Fidiasen frisoa dago, baita ere bi frontoietako irudi eta eskultura ia guztiak.

Historia

aldatu

Akropolia eraiki zenez geroztik, Akropoliko monumentuek hainbat kalte izan dituzte, faktore naturalek zein gizakiaren esku-hartzeak eraginda.

Kristautasuna ezarri ondoren, eta bereziki VI. mendean, tenpluak eliza kristau bihurtu ziren. Partenoia Andre Mariari eskaini zitzaion, eta ondoren, Panagia Athiniotissa (Atenasko Andre Maria) deitzera igaro zen, eta hiriko katedraltzat erabili zuten XI. mendean. Erekteiona Salbatzaileari eskaini zitzaion. Atena Nikeren tenplua kapera bihurtu zuten, eta Propylaia apezpiku-egoitza, eta Akropolia Erdi Aroko hiriaren gotorleku bihurtu zen.

Frankoen okupazioaren pean (1204-1456), Propylaiatarrak agintari frankoen egoitza bihurtu ziren, eta Otomandar Inperioaren aldian (1456-1833) turkiar garnizioaren egoitza. F. Morozini buru zuten veneziarrek Akropolia setiatu zuten 1687an, eta irailaren 26an Partenoia, Veneziaren eta Otomandar Inperioaren arteko gerren ondorioz zati handi bat suntsitu zen, sutautsa eta bestelako armak bertan gordetzen baitziren. Ondoren, munizioen biltegitzat erabili zuten.

Lord Elginek kalte larri gehiago eragin zituen 1801-1802an Partenoiaren, Atenea Nikeren tenpluaren eta Erekteionen apainketa eskultorikoa arpilatu zuenean. Azkenean, Akropolia greziarrei eman zitzaien 1822an, Greziaren Independentzia Gerran.[1]

Hondakin nagusiak

aldatu

Akropoliko sarrera ate monumental bat zen, Propileo izenekoak. Sarreraren hegoaldean Atena Nike tenplu nimiñoa zegoen. Hoen erdialdean, Atenaren brontzezko estatua bat zegoen, Fidiasek zizelkatua. Akropoliaren erdigunean Partenoia zegoen, Atena Partenos (Atena Birjina) izena ere bazuena. Sarrerartik ekialdera eta Partenoiaren iparraldean Erekteion izeneko tenplua zegoen. Akropoliaren gainaldea osatzen duen plataformaren hegoaldean antzoki bat zegoen, Dionisoren Antzokia. Handik 100 bat metrora, Herodes Atikoren antzokia dago, hein batean berreraikia.

Arkeologia guneko oinplanoa

aldatu
 
Atenasko Akropoliko hondakin nagusien kokapen planoa.
  1. Partenoia
  2. Atenaren Tenplu Zaharra
  3. Erekteion
  4. Atena Promakos estatua[2]
  5. Propileoak[3]
  6. Atena Nike tenplua[4]
  7. Eleusinion
  8. Brauroneion edo Artemisa Brauroniaren santutegia
  9. Igeltsutegia
  10. Pandroseion
  11. Arreforion
  12. Atenaren aldarea[5]
  13. Zeus Polieus santutegia
  14. Pandion santutegia
  15. Herodes Atikoren odeoia
  16. Eumenesen estoa
  17. Asklepieion edo Asklepioren santutegia
  18. Dionisoren Antzokia
  19. Periklesen odeoia
  20. Dionisoren temenosa
  21. Aglaureion

Erreferentziak

aldatu
  1. «Ministry of Culture and Sports | Acropolis of Athens» odysseus.culture.gr (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  2. Atena Promakos. 2019-12-05 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  3. Propileo. 2019-12-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  4. Atena Nikeren tenplua. 2019-12-14 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  5. Atena Poliasen aldarea. 2019-12-14 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).

Kanpo estekak

aldatu