Edukira joan

Ormonde gaztelua

Koordenatuak: 52°20′42″N 7°24′28″W / 52.345°N 7.4078°W / 52.345; -7.4078
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ormonde gaztelua
Ormonde Castle
Caisleán Urmhumhan
Ormonde gazteluaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Munster
Desagertutako erakunde administratiboaTipperaryko konderria
HerriCarrick-on-Suir
Koordenatuak52°20′42″N 7°24′28″W / 52.345°N 7.4078°W / 52.345; -7.4078
Map
Arkitektura
Ondarea
447

Ormonde gaztelua (ingelesez Ormonde Castle, irlanderaz Caisleán Urmhumhan) Carrick-on-Suiren ekialdean an kokatzen den gaztelua da, Irlandako Errepublikako Tipperaryko konderrian. Suir ibaiaren ertzean dago.

Butler familiak 1315 urtearen aurretik eraiki bazuen ere, gaur egun gelditzen diren zatirik zaharrenak XV mendeko harresia eta dorreak dira.

Thomas Butler Ormondeko 3. kondea Elisabet I.a Ingalaterrakoaren gortean bizi izan zen 1565 arte eta handik elisabetar estiloa ekarri zuen eta Tudor estiloko jauregia eraiki zuen gazteluaren ondoan. XVII mendean James Butler Ormondeko Konde-duke handiaren jauregi gustokoena zen baina 1688an hau hiltzean familiak bertan behera utzi zuen eraikina.

Butler familiak 1947an gobernuari eman zion eta honek hainbat egitura historiko berriztu ditu.

Bi solairu ditu eta gablete itxurako hirugarren batek teilatua osatzen du. Solairu bietan mainelaturiko leihoak ditu. Lehenengo solairuan aipagarriak dira harriaren barnean egindako tximiniak.

Jauregiak U itxura du eta barrenean patio bat iparraldera irekia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]