Edukira joan

Glendalough

Koordenatuak: 53°00′37″N 6°19′39″W / 53.010277777778°N 6.3275°W / 53.010277777778; -6.3275
Wikipedia, Entziklopedia askea
Glendalough
Motamonasterio, glaziar-haran eta abade-etxe
Geografia
Map
Koordenatuak53°00′37″N 6°19′39″W / 53.010277777778°N 6.3275°W / 53.010277777778; -6.3275
MendikateaWicklow mendiak
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Irlandaren banaketa administratiboa Wicklowko konderria
Babestutako-eremuaWicklow Mountains National Park (en) Itzuli

Glendalough (irlanderaz: Gleann Dá Loch, euskaraz Bi Aintziren Harana esan nahi du) Irlandako Errepublikan dagoen Wicklowko konderrian kokatzen den multzo monakala da.

Monasterio multzo hau VI. mendean San Kevinek bere betebehar monastikoan zehar sortu eta 1539ko monasterioen desagertzearekin amaitu zen.

Bertako eraikin gehienak VIII. mendea eta XII. mendearen artean eraiki ziren, XIX. mendean zaharberritu zirelarik. Santuaren heriotzaren ondoren monasterioa erromes-gune garrantzitsua bilakatu zen. Multzo honek bikingoen hainbat erasoaldi jasan zituen, baina erasoaldi latzena 1398an ingelesek burututakoa izan zen.

Behekaldeko aintzira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Glendalougheko dorrearen irudia.

Behealdeko aintziran oraindik ongi mantentzen diren eraikin gehienak daude, honako hauek aurki genitzake:

  • Gatehouse ("Ataria"): Multzo osoaren sarrera moduko arku bikoitza da.
  • Dorrea: Zilindro itxura eta hogeita hamairu metroko garaiera duen dorrea da.
  • Katedrala: XII. mendean eraikia, kontserbatzen den eraikinik handiena da.
  • Apezen etxea: Elizatearen erdigunean kokatua, bertako apaizen ehorzlekua zen.
  • St Kevin´s Kitchen ("San Kevinen sukaldea"): XI. mendean sortutako kanpandorre bat dun otoiztegia da.
  • St Mar eliza: Jatorri erromanikoa duten eskulturak dituen eliza baten eraikinak dira, multzo osoko eraikin zaharrenetakoa da.

Goialdeko aintzira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu honetan eraikinak txikiagoak dira, halere zaharrenak dira eta santuaren bizitzari lotuak daude.

  • Reefert eliza: Eraikin erromanikoa da. Uste denez, bere izena irlanderaz: Righ Fearta ("Erregeen hilerria") izendapenetik dator.
  • St. Kevin´s Cell ("San Kevinen gelaxka"): Hondatutako eraikina, santuaren etxebizitza izan zen.
  • St. Kevin´s Bed ("San Kevinen ohea"): Ustez santua gogoeta egitera lekutzen omen zen tokia da.
  • Teampall-na-Skelling ("San Kevinen tenplua"): Aurretik San Kevinek sortutako eliza baten gainean eraikitako eliza bat da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]