Dunsany gaztelua
Dunsany gaztelua Dunsany Castle Caisleán Dhún Samhnaí | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Leinster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Meatheko konderria |
Koordenatuak | 53°32′08″N 6°37′15″W / 53.5356°N 6.6208°W |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Randal Plunkett, 21st Baron of Dunsany (en) |
Arkitektura | |
Azalera | 1.600 acre |
Ondarea | |
Dunsany gaztelua (ingelesez Dunsany Castle, irlanderaz Caisleán Dhún Samhnaí) Meatheko konderriko Dunsany udalerrian kokatzen den gaztelu normandiarra da. Badirudi jarraian populatua izan den Irlandako gaztelurik zaharrena dela.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dunsany gaztelua Hugh de Lacy zaldun normandiarrak eraiki zuen 1180 eta 1181 artean, ziurrenik aurretik zegoen gotorleku baten gainean. Hugh de Lacy berak bigarren gaztelu bat eraiki zuen ondoan, Killeen gaztelua hain zuzen ere. Cusack familiak hartu zituen gaztelu biak eta XV mendean ezkontzak zirela eta Plunkett familia jabetu zen beraietaz. XVIII mendean Trim gaztelu garrantzitsua ere eskuratu zuten.
XVIII eta XIX mendeetan zabaldu egin zen eta tamaina hirukoiztu zuen. Gaur egun dakusagun gazteluan lau dorreen oinarriak eta gazteluaren beheko partea originalak dira.
Inguruko lurrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX mendean inguruko lurretatik asko galdu bazituzten ere oraindik zelai zabalek inguratzen dute gaztelua. Hainbat osagai aipagarri daude bertan:
- XIX mendeko harresia: Irlandako Gosete Handian penitentzia gisa eraiki zen gehiena.
- San Nikolas eliza: "Abade-etxea" ezizena dauka eta 1440an eraiki zen, ziurrenik aurrez zegoen eliza baten gainean.
- Hesitutako baratzea: 12.000 m²-ko baratzea.
- Harrizko baserria.
- Ikuiluak.