Edukira joan

Mutiloa (Gipuzkoa)

Koordenatuak: 43°01′19″N 2°16′22″W / 43.022°N 2.2728°W / 43.022; -2.2728
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mutiloa».
Mutiloa
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Mutiloa udalerriaren ikuspegi orokorra.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaMutiloa
AlkateaIñaki Ugalde Alustiza
Posta kodea20214
INE kodea20057
Herritarramutiloar
Ezizenatxerrigorrik
Kokapena
Koordenatuak43°01′19″N 2°16′22″W / 43.022°N 2.2728°W / 43.022; -2.2728
Map
Azalera9 km²
Garaiera239 m
Distantzia50 km Donostiara
Demografia
Biztanleria262 (2023)
3 (2022)
alt_left 113 (%43,1) (%51,9) 136 alt_right
Dentsitatea29,11 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 58,49
Zahartze tasa[1]% 22,73
Ugalkortasun tasa[1]‰ 142,86
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 86,67 (2011)
Genero desoreka[1]% -10,5 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 6,5 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 94,64 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 76.34 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1617 (juliotar egutegia)
Webguneahttp://www.mutiloa.eus/eu/

Mutiloa Gipuzkoako hegoaldeko landa-udalerri bat da, Goierriko eskualdekoa. 244 biztanle zituen 2016. urtean.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herrigunea.

Mutiloak mugakide ditu iparraldean Gabiria eta Ormaiztegi; hegoaldean Zerain eta Segura; ekialdean Idiazabal; eta mendebaldean Legazpi (Urola Garaia).

Herrigune nagusia parrokia-elizaren, udaletxearen eta plazaren inguruan bilduta dago. Gaur egun, biztanle guztien %20, gutxi gorabehera, bertan bizi da.

Beste auzuneen artean, Lierni aipatzekoa da, izen bereko baselizaren inguruan osatua baitago. Mutiloarren %10 barne hartzen du.

Gainerako biztanleak (% 70) auzo hauetan banatzen dira:

1144. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Mutiloako herria. Segurako herriaren mende egon zen Mutiloa 1384. urtetik 1615. urtera, Filipe III.a Espainiako erregearen eskutik hiri-gutuna jaso zuen arte.[3][4]

Ekonomia-jarduera nagusiak industria (eraikuntza, janari-industria; langileen % 58,4) eta nekazaritza (bazka-landareak, barazkiak, ardiak eta behiak; langileen % 25,75) dira. Langile askok inguruko herrietako industrietan lan egiten du, eta baserriko lanak bigarren lanbide ditu.

Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak 2017an: lehen sektorea BEGaren %13,7; bigarren sektorea %2,3; hirugarren sektorea %77,3; eta eraikuntza %6,6.[9]

2019ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udal hauteskundeetan Mutiloako Herri Kandidaturak 128 boto lortu zituen.[10][11] Iñaki Ugalde aukeratu zuten alkate[12], bosgarren aldiz.[13]

Hauek izan dira Mutiloako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[14]
Juan Inchausti[14]/ Insausti[15] Balda 1979 1983 Agrupación de Electores Independientes
Silverio Zabaleta[15] 1983 1987 Independenteak
1987 1991 Mutiloako Herri Kandidatura
1991 1995 Independenteak
1995 1999 Mutiloako Herri Kandidatura
1999 2003 Mutiloako Herri Kandidatura
Iñaki Ugalde Alustiza[13] 2003 2007 Mutiloako Herri Kandidatura
Iñaki Ugalde Alustiza[13] 2007 2011 Mutiloako Herri Kandidatura
Iñaki Ugalde Alustiza[13] 2011 2015 Mutiloako Herri Kandidatura
Iñaki Ugalde Alustiza[13] 2015 2019 Mutiloako Herri Kandidatura
Iñaki Ugalde Alustiza[12][16][17] 2019 Jardunean Mutiloako Herri Kandidatura

2019an 250 biztanle zituen herriak, horietatik %20,8k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %1,6 ziren.[9]

Mutiloako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Mutiloako biztanle ia guztiak euskaldunak dira. Eustaten arabera, 2016an herritarren %85,17 zen euskalduna.[9]

Sakontzeko, irakurri: «Goierriko hizkera»

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mutiloako eliza.
  • Mañastegizar eta Murgiaran baserriak Kultura Interesdun Ondare izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak.
  • Aipagarri dira XVIII. mendean berritutako San Migel eliza[3][18], Ama Birjina Lierniakoaren ermita (XVI. mendekoa)[3][19] eta Apaolazatarren oinetxea.
  • Errotatxo errota eta baserria (XIX. mendekoa)[3][20]
  • Mutiloako Meatze Trenbidea. XIX. mende bukaerako burni-meatzearen trenbidea da. Gaur egunean oinez edo bizikletaz egin daitekeen bide berde hau Compañía Minera de Mutiloa S.A. enpresak eraiki zuen. Barnaola baserretik Ormaiztegiko Danborreraino 4,5 kilometro egiten ditu, eta 40 metroko desnibela baino ez ditut. Bukaera Ormaiztegi parean dago baina goi-goian mendian (Danborreko instalazioak), bertan trenbide zaharra bitan banatzen zen batetik Compañía Minera de Mutiloa S.A. eta bestetik Cerain Iron Ore C. Ltd enpresek mea lantzeko zituzten instalazioak. Bidean zehar lubakiak drenajeak, zubi bat eta lokomotorak konpontzeko etxea (Makinetxe) ikus daitezke.[21][22]

Mutiloar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. a b c d «Historia» Mutiloa (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  4. «MUTILOA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  5. «Frontoia» Mutiloa (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  6. «Haurreskolak - Mutiloa-(e)ko auzoak eta zentroak» www.haurreskolak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  7. «Haurreskolak - Haurreskolako datuak» www.haurreskolak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  8. «KZgunea» Mutiloa (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  9. a b c «Web Eustat. Mutiloako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  10. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  11. «Hauteskundeak» Mutiloa (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  12. a b (Gaztelaniaz) «Goierri: Los alcaldes, municipio a municipio» El Diario Vasco 2019-06-16 (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  13. a b c d e «Iñaki Ugalde: "Erreleboa lehenago edo beranduago etorri beharko da"» Goierriko Hitza 2015-10-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  14. a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  15. a b «MUTILOA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  16. «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  17. Mutiloako Udala. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  18. «San Miguel Eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  19. «Lierniko Ama Birjinaren Ermita. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  20. «Errotatxo errota eta baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  21. Mutiloako Meatze Barrutia | BIDE BERDEA. (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  22. «Mutiloako Meatze Trenbidea | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa