2003
Itxura
2003. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XX.a • XXI.a • XXII.a |
Hamarkadak | 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa |
Urteak | 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 2003 MMIII |
Ab urbe condita | 2756 |
Armeniar egutegia | 1452 ԹՎ ՌՆԾԲ |
Bahá'í egutegia | 159 – 160 |
Bengaliar egutegia | 1410 |
Berber egutegia | 2953 |
Egutegi budista | 2547 |
Myanmarko egutegia | 1365 |
Bizantziar egutegia | 7511 – 7512 |
Koptoen egutegia | 1719 – 1720 |
Etiopiar egutegia | 1995 – 1996 |
Hebrear egutegia | 5763 – 5764 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2059 – 2060 |
Shaka Samvat | 1925 – 1926 |
Kali Yuga | 5104 – 5105 |
Iraniar egutegia | 1381 – 1382 |
Islamiar egutegia | 1423 – 1424 |
Korear egutegia | 4336 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2546 |
Unix denbora | 1041379200 – 1072915199 |
Holozeniar egutegia | 12003 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 18a – Nafarroa Garaiko 24 alkatek intsumisioa iragarri zuten, publikoki adieraziz Nafarroako Gobernuaren Ikurren Legea eta Euskararen Foru Dekretua ez zituztela beteko.
- Otsailaren 20a – Del Olmo epaileak eta orduko Espainiako Gobernuak agindu zuten Euskaldunon Egunkaria ixtea, oraindik argitu ez dituzten salaketa batzuengatik.
- Otsailaren 22a – Donostian manifestazio erraldoia burutu zuten Egunkariaren aurkako erasoa salatzeko, historiako handienetarikoa.
- Martxoaren 6a – Portugaleten Metro Bilbaoren obrak hasi ziren.
- Apirilaren 29a – Udalbiltzako zortzi kide atxilotu eta haren egoitzak ixteko agindu zuen Baltasar Garzón epaileak. 22 lagun auzipetu zituzten "dena da ETA" doktrinapean, haietarik hemeretzi udal hautetsiak eta hiru langileak. 2011n guztiak absolbitu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak.
- Maiatzaren 3an – Udal hauteskundeetara aurkeztutako 241 herri plataforma legez kanpo utzi zituzten Hego Euskal Herrian. Hala ere, 150.000 pertsonak baino gehiagok ilegalizatutako zerrenden boto-paperak sartu zituzten hautetsontzietan desobedientzia ariketa gisa.
- Maiatzaren 25a – 2003ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
- Irailaren 30a – Artozki herria eraitsi zuten hondeamakinek, Itoizko solidarioen erresistentzia ekintzen erdian. Itoizko urtegia eraikitzean herria urpean uzteko asmoa zuen Nafarroako Gobernuak.
- Azaroaren 8a – Baionako trenbideetan mus txapelketa antolatu zuten Demoek. SNFC tren konpainiak euskara erabil zezan galdatzeko ekintza honetan, hainbat orduz trenak gelditzea lortu zuten, poliziak trenbidetik kanporatu eta 63 kide atxilotu zituen arte.
Munduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Luiz Inácio Lula da Silva, Brasilgo presidente aukeratu zuten.
- Udal eta Foru hauteskundeak Hegoaldeko herrialdeetan.
- Otsailaren 1 – Columbia espazio anezkaren istripuan zazpi astronauta hil ziren.
- Otsailaren 4a – Serbia eta Montenegroko konstituzioa indarrean sartu zuen
- Otsailaren 15a – Irakeko gerratearen aurkako protestek mundu mailan 25 milioi pertsonen atxikimendua lortu zuten. Munduko Foro Sozialak bultzatuta, milaka eragile koordinatu ziren mundu mailan AEBen eta bere aliatuen aurka.
- Martxoaren 15a –
- Hu Jintao, Txinako Errepublika Popularreko presidente aukeratu zuten.
- 25 milioi pertsona atera ziren kalera 100 herrialde baino gehiagotan, Irakeko inbasioaren aurka. Munduko Foro Sozialak bultzatuta, milaka eragile koordinatu ziren mundu mailan AEBen eta bere aliatuen aurka.
- Martxoaren 16a – George W. Bush, Tony Blair eta Jose Maria Aznar, Azoreetan bildu ziren, geroago Azoreesetako Hirukotea esaerari hasiera eman zion bilera hark.
- Martxoaren 17a – Ameriketako Estatu Batuek ultimatuma Iraki. Sadam Husseinek alde egiten ez badu, gerra hasiko dela dio George Bushek.
- Martxoaren 19a – Lehen bonbak Irakeko hiriburuan jausten dira.
- Martxoaren 20a – Ameriketako Estatu Batuen gidaritzapean nazioarteko hainbat herriek osatutako armada batek Irak inbaditu zuen.
- Maiatzaren 1a – George Bushek Irakeko Gerra amaitutzat ematen du.
- Maiatzaren 16a – Casablancako hiri marokoarrean eraso terrorista, 33 hildako eta 100 zauritu.
- Maiatzaren 19a – Indonesiako armadak Aceheko independentisten aurkako ofentsiba bati ekin zion.
- Maiatzaren 21a – Lurrikara Aljerian, 2200 hildako.
- Maiatzaren 26a – Ukrainian-Mediterranean Airlines konpainiaren 4230 hegaldia Pilav mendian erori zen, Trabzongo aireportutik gertu. Hegazkinean 75 pertsona zeuden, horietatik 62 militar espainiarrak. Guztiak hil ziren.
- Uztailaren 8a – Europako lehen konstituzioa aurkeztu zen.
- Uztailaren 18a – Erresuma Batuko defentsa ministerioko zientzialaria zen David Kelly hilda aurkitu zuten.
- Uztailaren 22a – ETAk Benidorm eta Alacanten bi bonba lehertu zituen.
- Abuztuaren 25a – Bi bonba leherketek 52 hildako Indian.
- Irailaren 10a – Suediako kanpo arazoetarako ministroa, Anna Lindh, arma zuriz eraso eta hurrengo egunean hil zen.
- Urriaren 3a – Kaliforniako estatu estatubatuarrak Arnold Schwarzenegger aukeratu zuen gobernari.
- Azaroaren 15a – Bonba leherketak Istanbulen, 25 hildako eta 300 zauritutik gora.
- Azaroaren 20a – Bonba erasoak Istanbulgo HSBC banku eta Britaniar kontsulatuaren aurka.
- Abenduaren 13a – Saddam Hussein diktadorea atxilotu zuten Iraken.
- Abenduaren 26a – Lurrikara oso indartsua Iranen, 40.000 hildakotik gora Bam hirian.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 30a – 2003ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Amets Arzallusek jantzi zuen txapela laugarren urtez jarraian.
- Apirilaren 4tik apirilaren 13ra 13. Korrika ospatu zen, Maule eta Iruñea artean.
- Ekainaren 1a – 2003ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finala: Zigor Enbeitak jantzi zuen txapela.
- Ekainaren 21a – Berria egunkariak lehen zenbakia kaleratu zuen, Espainiako Auzitegi Nazionalak itxiarazi berria zuen Euskaldunon Egunkaria ordezkatzeko.
- Irailaren 21a – Euskal pilota: larrua harriaren kontra filma estreinatu zuen Julio Medem zuzendari donostiarrak Zinemaldian.
- Abenduaren 14a – 2003ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Maialen Lujanbiok jantzi zuen txapela.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 1a – Columbia transbordadoreak eztanda egin zuen Lurrera itzultzean, 7 kosmonauta hilez.
- Otsailaren 14a – Dolly ardia, klonatutako lehen ugaztuna, ardi helduetan oso ohikoa den biriketako gaitz baten ondorioz sakrifikatu zuten.
- Apirilaren 14a – Giza genoma %99eko zehaztasunarekin ikertu dela aditzera ematen da.
- Maiatzaren 28a – Klonaturiko lehen zaldia jaio zen, Prometea.
- Ekainaren 1a – Txinan Hiru Arroiletako urtegia urez betetzen hasi ziren, 100 metroko altueraraino.
- Uztailaren 5a – Nazioarteko Osasun Organizazioak, Neumonia atipikoa kontrolatutzat eman zuen.
- Abuztuaren 27a – Lurra eta Martitz 50.000 urtean izandako distantziarik txikienean izan ziren elkarrengandik.
- Urriaren 13a – Txinak espaziora bidalitako lehen zunda Shenzhou 5.
- Urriaren 24a – Concorde hegazkin supersonikoak bere azken hegaldia egin zuen.
- Azaroaren 9a – Ilargi eklipsea, Europa eta Amerikan
- Azaroaren 23a – Eguzki eklipse osoa, Antartikan.
- Abenduaren 25a – Martitzen lurreratu behar zuen Beagle 2 espazio ontzia, atmosferan desegin zen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 2a – 2003ko Gizonezkoen Munduko Eskubaloi txapelketa bukatu zen Portugalen. Kroaziako selekzioa izan zen garailea.
- Otsailaren 20a – 2003ko Andaluziako Itzulia: Javier Pascual Llorente espainiarra garaile.
- Apirilaren 11 – 2003ko Euskal Herriko Itzulia: Iban Mayo garaile.
- Apirilaren 13a – 2003ko Paris-Roubaix: Peter Van Petegem belgikarrak irabazle.
- Ekainaren 1a -
- 2003ko Italiako Giroa: Gilberto Simoni irabazle.
- 2003ko Nafarroako Itzulia: Santiago Segú Pombo irabazle.
- Ekainaren 8a – 2003ko Euskal Bizikleta bukatu zen: José Antonio Pecharromán izan zen garailea.
- Uztailaren 20a – 2003ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiaren finala: Patxi Ruiz txapeldun, Olaizola II.aren aurka 22-7 irabazi ondoren.
- Uztailaren 25a – 2003ko Frantziako Tourreko 16. etapa Pauen hasi eta Baionan amaitu zen. Etapak 197,5 kilometro zituen, eta Tyler Hamilton (CSC) estatubatuarrak irabazi zuen.
- Uztailaren 27a – Lance Armstrongek bostgarren aldiz irabazi zuen Frantziako Tourra. 2012an titulu hau baliogabe geldituko zen, dopinagatik.
- Abuztuaren 9a – 2003ko Donostia Klasikoa: Paolo Bettini irabazle.
- Irailaren 28a – 2003ko Espainiako Itzulia: Roberto Heras garaile.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 3a – Greta Thunberg, suediar ikasle eta aktibista politikoa.
- Urtarrilaren 4a – Nicolás Alustiza, gipuzkoar txirrindularia.
- Urtarrilaren 7a - Iñaki Rupérez, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 16a – Endika Buján, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 18a - Judeline, espainiar abeslaria.
- Urtarrilaren 18a – Dánae Riaño, gipuzkoar abeslari eta aktorea.
- Urtarrilaren 27a – Hugo Rincón, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 28a – Jon García Fuentes, nafar futbolaria.
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 6a – Markel Fernandez, bizkaitar atleta.
- Otsailaren 7a - Alice D'Amato, italiar gimnasta artistikoa.
- Otsailaren 10a – Erlantz Palacín, bizkaitar futbolaria.
- Otsailaren 20a – Olivia Rodrigo, estatubatuar aktorea, abeslaria eta abestigilea.
- Otsailaren 21a - Andoni Arzak, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 23a - Giorgia Villa, italiar gimnasta artistikoa.
- Otsailaren 26a – Aimar Duñabeitia, bizkaitar futbolaria.
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 1a – Iker Varela, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 3a - Jon Merino, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 5a – Nicolás Serrano, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 8a – Udane Bilbao, gipuzkoar txirrindularia.
- Martxoaren 9a – Sunisa Lee, estatubatuar gimnasta artistikoa.
- Martxoaren 12a – Aitor Fraga, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 21a - Elisa Iorio, italiar gimnasta artistikoa.
- Martxoaren 24a – Luis Bilbao, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 28a – Unax Agote, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 28a – Hubert Kós, hungariar igerilaria.
- Martxoaren 28a – Pháo, vietnamdar rap abeslaria eta ekoizlea.
- Martxoaren 29a – Beñat Gerenabarrena, bizkaitar futbolaria.
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 2a – Unai Goti, bizkaitar futbolaria.
- Apirilaren 5a - Aitor Agirre Egaña, gipuzkoar txirrindularia.
- Apirilaren 8a – Ibon Ispizua, bizkaitar futbolaria.
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 1a – Álvaro Marín, nafar futbolaria.
- Maiatzaren 2a - Ane Elexpuru, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 5a – Carlos Alcaraz, espainiar tenislaria.
- Maiatzaren 5a – Jon De Luis, nafar futbolaria.
- Maiatzaren 16a – Noa Fontanals, kataluniar aktorea.
- Maiatzaren 25a – Unai Gómez, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 26a - Eneko Ortiz, espainiar futbolaria.
- Maiatzaren 30a - Oier Ibarretxe, bizkaitar boxeolaria.
- Maiatzaren 31 – Iraia Mendia, gipuzkoar atleta, lasterkaria.
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 2a - Nurgyul Salimova, bulgariar xake jokalaria.
- Ekainaren 4a – Mireia Arriazu, nafar txirrindularia.
- Ekainaren 4a – Julene Bouzo, bizkaitar atleta, gorako jauzian aditua.
- Ekainaren 11 – Alejandro Rego, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 18a – Maider Castellano, arabar saskibaloi jokalaria.
- Ekainaren 20a – Lur Florido, bizkaitar txirrindularia.
- Ekainaren 23a – Iker Aldai, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 24a – Amber Dútta, italiar aktore eta dantzaria.
- Ekainaren 28a - Ander Izagirre Zestoa, bizkaitar futbolaria.
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 3a – Pablo Marín, espainiar futbolaria.
- Uztailaren 6a – Irati Martin, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 7a – Unai Zubeldia, gipuzkoar txirrindularia.
- Uztailaren 10a - Ariane Toro, bizkaitar judoka.
- Uztailaren 12a – Major Dodson, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 28a – Asier Pérez Moreno, nafar futbolaria.
- Uztailaren 31 – Txell Alarcón, kataluniar saskibaloi jokalaria.
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 9a – Sergio López Revilla, bizkaitar futbolaria.
- Abuztuaren 13a – Ibai Sanz, bizkaitar futbolaria.
- Abuztuaren 28a – Naroa Fernández, nafar txirrindularia.
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 1a – Alex Padilla, gipuzkoar futbolaria.
- Irailaren 4a – Aimar González De Heredia, arabar futbolaria.
- Irailaren 7a – Sangay Tenzin, bhutandar igerilaria.
- Irailaren 8a – Haimar Etxeberria, gipuzkoar txirrindularia.
- Irailaren 9a - Clara Pinedo, bizkaitar futbolaria.
- Irailaren 13a – Raúl Chasco, nafar futbolaria.
- Irailaren 29a - Eneko Ebro, bizkaitar futbolaria.
- Irailaren 29a - Julen Lartitegi, bizkaitar futbolaria.
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 5a - Eden Golan, errusiar-israeldar abeslaria.
- Urriaren 6a - Javier Sola Gascón, nafar futbolaria.
- Urriaren 9a – Carlos González Pascual, bizkaitar futbolaria.
- Urriaren 18a – Alejandro Balde, kataluniar futbolaria.
- Urriaren 23a – Christian Mutilva, nafar futbolaria.
- Urriaren 24a – Ane Mintegi, gipuzkoar tenis jokalaria.
- Urriaren 30a – Oier Gastesi, nafar futbolaria.
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 3a – Julen Agirre, gipuzkoar futbolaria.
- Azaroaren 13a – Emma Aicher, alemaniar-suediar eskiatzaile alpinoa.
- Azaroaren 13a – Ibai Asenjo, bizkaitar futbolaria.
- Azaroaren 13a – Mikel Jauregizar, bizkaitar futbolaria.
- Azaroaren 13a – Salma Paralluelo, espainiar abiadura-lasterkari ohia eta futbolaria.
- Azaroaren 25a – Tao Gey-Emparan, lapurtar eskubaloi jokalaria.
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 1a – Hugo Aznar, nafar txirrindularia.
- Abenduaren 18a – Haizea Urretabizkaia, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Abenduaren 24a - Luna Pamies, espainiar aktorea.
- Abenduaren 28a – Irantzu Solaguren, bizkaitar txirrindularia.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekiñe Casado, gipuzkoar kantautorea.
- Laiene Pikabea, gipuzkoar herri kirolaria, aizkora proban aritzen dena.
- Leire Garai, arabar pilotaria.
- Mikel Guridi, kolonbiar-gipuzkoar automobilismo-pilotua.
- Nexgraff, gipuzkoar artista horma-irudi egilea.
- Sua Enparantza, gipuzkoar dantzari eta aktorea.
- Saoi O'Connor, irlandar klima-ekintzailea.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 2a – Jose Maria Mendiola, gipuzkoar idazle eta enpresaria (j. 1929).
- Urtarrilaren 3a – Monique Wittig, frantziar idazlea eta teoriko feminista, lesbofeminismoari funtsezko ekarpena egin ziona (j. 1935).
- Urtarrilaren 4a – Segundo Galarza, Portugalen ibili zen euskal piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1924).
- Urtarrilaren 5a – Alicia García-Salcedo González, asturiar abokatu katolikoa, Asturiasen jardun zuen lehen emakume abokatua (j. 1903).
- Urtarrilaren 5a – Roy Jenkins, britainiar politikaria, politikarien biografoa eta Europako Batzordeko presidentea (j. 1920).
- Urtarrilaren 11 – Mickey Finn, ingeles bateria-jotzailea, T. Rex taldeko kidea (j. 1947).
- Urtarrilaren 11 – Maurice Pialat, frantziar zinema-zuzendari eta gidoigilea (j. 1925).
- Urtarrilaren 12a – Leopoldo Galtieri, Argentinako presidentea (j. 1925).
- Urtarrilaren 12a – Maurice Gibb, britainiar musikari, abeslari, egile abeslari eta disko ekoizlea (j. 1949).
- Urtarrilaren 15a – Linda Braidwood, estatubatuar arkeologoa, historiaurrean aditua (j. 1909).
- Urtarrilaren 15a – Jeannette Campbell, lapurtar-argentinar igerilaria (j. 1916).
- Urtarrilaren 17a – Richard Crenna, estatubatuar aktorea (j. 1926).
- Urtarrilaren 19a – Françoise Giroud, frantziar kazetari, idazle eta gidoilaria (j. 1916).
- Urtarrilaren 20a - Francis Gaudeul, lapurtar militarra eta arkeologoa (j. 1911).
- Urtarrilaren 24a – Gianni Agnelli, italiar enpresaburua eta Fiat enpresaren akziodun nagusia (j. 1921).
- Urtarrilaren 26a – Valeri Brumel, errusiar gorako jauzilaria (j. 1942).
- Urtarrilaren 26a – Hugh Trevor-Roper, ingeles historialaria (j. 1914).
- Urtarrilaren 27a – Henryk Jabłoński, Poloniako estatuburua (j. 1909).
- Urtarrilaren 29a – Lee Yoo-hyung, hegokorear futbolaria (j. 1911).
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 1a, Columbia espazio anezkaren istripuan:
- Kalpana Chawla, indiar jatorriko estatubatuar astronauta (j. 1962).
- Ilan Ramon, israeldar borroka hegazkinlari eta astronauta (j. 1954).
- Laurel Blair Salton Clark, estatubatuar zirujaua eta astronauta (j. 1961)
- Otsailaren 2a – Eizo Yuguchi, japoniar futbolaria (j. 1945).
- Otsailaren 3a – Lana Clarkson, estatubatuar aktore eta modeloa (j. 1962).
- Otsailaren 6a – José Craveirinha, mozambiketar kazetari, olerkari eta ipuingilea (j. 1922).
- Otsailaren 7a – Augusto Monterroso, hondurar-guatemalar idazlea (j. 1921).
- Otsailaren 8a – Joseba Pagazaurtundua, Andoaingo Udaltzaingoaren burua, ETAk eraila (j. 1957).
- Otsailaren 9a – Herma Bauma, austriar kirolaria, xabalina jaurtiketan espezialista (j. 1915).
- Otsailaren 12a – Emilio Romero Gómez, espainiar idazle eta kazetaria (j. 1917).
- Otsailaren 13a – Javier Arriola Lizarralde, Arriola IV.a, gipuzkoar eusko pilotaria (j. 1934).
- Otsailaren 17a – José María Cabodevilla, nafar idazle eta teologoa (j. 1928).
- Otsailaren 20a – Maurice Blanchot, frantziar idazle, filosofo eta literatura-teorikoa (j. 1907).
- Otsailaren 21a – Eddie Thomson, eskoziar futbolari eta entrenatzailea (j. 1947).
- Otsailaren 23a – Robert King Merton, estatubatuar soziologoa (j. 1910).
- Otsailaren 24a – Alberto Sordi, italiar aktorea, zine zuzendaria eta gidoigilea (j. 1920).
- Otsailaren 27a – Wolfgang Larrazábal, Venezuelako presidentea (j. 1911).
- Otsailaren 27a – Fred Rogers, estatubatuar telebista-aurkezlea, musikaria, txotxongilolaria, idazlea, ekoizlea eta eliz ministro presbiterianoa, Mister Rogers' Neighborhood saioaren sortzailea (j. 1928).
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 3a – Goffredo Petrassi, italiar musikagilea (j. 1904).
- Martxoaren 3a – Peter Smithson, britainiar arkitektoa (j. 1923).
- Martxoaren 4a - Fedora Barbieri, italiar mezzosopranoa eta aktorea (j. 1920).
- Martxoaren 9 – Miren Arenaza, Vasquita II , gipuzkoar erraketista (j. 1915).
- Martxoaren 12a – Zoran Đinđić, Serbiako lehen ministroa, eraila (j. 1952).
- Martxoaren 12a – Howard Fast, estatubatuar eleberrigilea (j. 1914).
- Martxoaren 12a – Andrei Kivilev, kazakhstandar txirrindularia (j. 1973).
- Martxoaren 14a – Gotzon Aulestia, bizkaitar musikagilea, organista eta abesbatza zuzendaria (j. 1940).
- Martxoaren 16a – Rachel Corrie, Nazioarteko Elkartasuneko Mugimenduko estatubatuar kidea, Israelgo armadako bulldozer batek azpian hartuta Gazako zerrendan (j. 1979).
- Martxoaren 27a – Elisa Mújica, kolonbiar idazlea (j. 1928).
- Martxoaren 27a – Jose Maria Satrustegi, nafar etnografoa, idazlea, itzultzailea, euskalaria eta apaiza (j. 1930).
- Martxoaren 29a – Tadao Horie, japoniar futbolaria (j. 1913).
- Martxoaren 30a – Ignacio Etxarri, gipuzkoar futbolaria (j. 1932).
- Martxoaren 30a – Michael Jeter, estatubatuar aktore eta komediantea (j. 1952).
- Martxoaren 30a – Valentin Pavlov, Sobietar Batasuneko lehen ministroa (j. 1937).
- Martxoaren 31 – Harold Scott MacDonald Coxeter, britainiar matematikaria (j. 1907).
- Martxoaren 31 – Eduardo Urkulo, euskal herritar margolari eta eskultorea (j. 1938).
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 2a – Terenci Moix, kataluniar idazlea (j. 1942).
- Apirilaren 6a – Anita Borg, estatubatuar informatikaria, Emakumearen eta Teknologiaren Institutuaren sortzailea (j. 1949).
- Apirilaren 7a – Maurice Kouandété, Dahomeyko presidentea (j. 1932).
- Apirilaren 8a – José Couso, Telecinco espainiar telebista kate pribatuaren kameralaria (j. 1966).
- Apirilaren 9a – Jorge Oteiza, oriotar eskultore eta arte-teorilaria, Txillidarekin batera XX. mendeko euskal herritar eskultorerik garrantzitsuena (j. 1908).
- Apirilaren 10a – Dionisio Blanco, bizkaitar margolaria (j. 1927).
- Apirilaren 10a – Chumy Chúmez, gipuzkoar marrazkilari eta idazlea (j. 1927).
- Apirilaren 15a – Miren Gezala, Emakume Abertzale Batzako kidea, Euskal Pizkundeko partaidea, irakaslea, dantzaria eta antzezlea (j. 1912).
- Apirilaren 16a – Isao Iwabuchi, japoniar futbolaria (j. 1933).
- Apirilaren 17a – Paul Getty, filantropoa (j. 1932).
- Apirilaren 17a – Koji Kondo, japoniar futbolaria (j. 1972).
- Apirilaren 20a – Bernard Katz, Alemanian jaioa britainiar sendagile eta biofisikaria, 1970eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1911).
- Apirilaren 21a – Nina Simone, estatubatuar abeslari, konpositore, piano jotzaile eta giza eskubideen aldeko aktibista (j. 1933).
- Apirilaren 25a – Pierre Pradier, Euskal Herrian jaiotako mediku anestesista (j. 1933).
- Apirilaren 26a – Yun Hyon-seok, Hego Koreako giza eskubideen aldeko ekintzaile eta poeta homosexuala (j. 1984).
- Apirilaren 27a – Dorothee Sölle, alemaniar teologo eta poeta protestantea (j. 1929).
- Apirilaren 28a – Carmelo Morales, euskal txirrindularia (j. 1930).
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 1a – Wim van Est, herbeheretar txirrindularia (j. 1923).
- Maiatzaren 5a – Walter Sisulu, hegoafrikar politikaria, apartheidaren kontrako ekintzailea (j. 1912).
- Maiatzaren 7a – Velta Rūķe-Draviņa, letoniar-suediar hizkuntzalari eta irakaslea (j. 1917).
- Maiatzaren 9a – Antonio Ibáñez Freire, arabar militar eta politikaria (j. 1913).
- Maiatzaren 11 – José Manuel Lara Hernández, espainiar argitaratzailea, Planeta argitaletxearen sortzailea (j. 1914).
- Maiatzaren 11 – Noel Redding, ingeles rock musikaria, The Jimmy Hendrix Experience taldeko baxu-jotzailea (j. 1945).
- Maiatzaren 12a – Sadruddin Aga Khan, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataria (j. 1933).
- Maiatzaren 14a – Wendy Hiller, ingeles aktorea (j. 1912).
- Maiatzaren 14a – Robert Stack, estatubatuar aktorea (j. 1919).
- Maiatzaren 15a – June Carter, estatubatuar abeslari, egile abeslari, musikari eta aktorea (j. 1929).
- Maiatzaren 15a – Rik Van Steenbergen, belgikar txirrindularia, historiako handienetako bat (j. 1924).
- Maiatzaren 20a – Walter Höllerer, alemaniar idazlea (j. 1922).
- Maiatzaren 22a - Elula Perrin, frantziar idazlea eta diskoteka-jabea, 1970 eta 1980ko hamarkadetako lesbiana-gauaren munduko pertsonaia (j. 1929).
- Maiatzaren 27a – Luciano Berio, italiar musikagilea (j. 1925).
- Maiatzaren 28a – Ilya Prigogine, belgikar kimikaria, 1977ko Kimikako Nobel Saria (j. 1917).
- Maiatzaren 28a – Martha Scott, estatubatuar aktorea (j. 1912).
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 6a – Iñigo Aranzadi, nafar ingeniari agronomo, kazetari eta idazlea, etnologian aditua (j. 1922).
- Ekainaren 8a – Antonio Orbe, gipuzkoar teologo jesuita, Patristikan aditua (j. 1917).
- Ekainaren 12a – Gregory Peck, estatubatuar aktorea (j. 1916).
- Ekainaren 13a – Guy Lux, frantziar kazetaria, irratian eta telebistan aritutakoa (j. 1919).
- Ekainaren 15a – Hume Cronyn, kanadar estatubatuar aktorea (j. 1918).
- Ekainaren 15a – Rudolf de Rijk, herbehereetar hizkuntzalaria, euskal gramatikan aditua (j. 1937).
- Ekainaren 16a – Georg Henrik von Wright, finlandiar filosofo eta idazlea (j. 1916).
- Ekainaren 18a – Leon Lasa, beasaindar futbolaria eta entrenatzailea (j. 1933).
- Ekainaren 21a – Piet Dankert, herbeheretar politikaria, Europako Legebiltzarrako presidentea (j. 1934).
- Ekainaren 21a – Leon Uris, estatubatuar eleberrigilea (j. 1924).
- Ekainaren 26a – Isaac Schapera, britainiar antropologoa (j. 1905).
- Ekainaren 29a – Katherine Hepburn, estatubatuar aktorea (j. 1905).
- Ekainaren 30a – Buddy Hackett, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1924).
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 1a - Chicho Sánchez Ferlosio, espainiar kantautorea (j. 1940).
- Uztailaren 4a – Barry White, estatubatuar abeslaria (j. 1944).
- Uztailaren 6a – Kathleen Raine, britainiar poeta (j. 1908).
- Uztailaren 13a – Jean Seignalet, frantziar mediku eta ikertzailea, immunologian aditua (j. 1936).
- Uztailaren 14a – Compay Segundo, kubatuar musikari eta konpositorea (j. 1907).
- Uztailaren 15a – Roberto Bolaño, txiletar idazle eta poeta (j. 1953).
- Uztailaren 15a – Luz Zalduegi, bizkaitar albaitaria, albaitaritza ikasketak amaitu zituen Euskal Herriko lehen emakumea eta estatuko hirugarrena (j. 1914).
- Uztailaren 16a – Celia Cruz, kubatar abeslaria (j. 1925).
- Uztailaren 16a – Carol Shields, kanadar idazlea (j. 1935).
- Uztailaren 17a – Rosalyn Tureck, estatubatuar piano-jotzaile eta klabizenbalo-jotzailea (j. 1914).
- Uztailaren 19a - Elena Caffarena, txiletar abokatua, legelaria, politikaria eta ekintzailea (j. 1903).
- Uztailaren 19a – Maruchi Fresno, espainiar aktorea (j. 1916).
- Uztailaren 19a – Pierre Graber, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1908).
- Uztailaren 19a – Julen Lekuona, euskal idazlea, abeslaria, eta musikagilea (j. 1938).
- Uztailaren 19a – Jude Milhon, estatubatuar hacker eta egilea (j. 1939).
- Uztailaren 25a – Erik Brann, estatubatuar gitarra-jotzailea, Iron Butterfly taldeko kidea (j. 1950).
- Uztailaren 25a – John Schlesinger, ingeles zinema zuzendaria (j. 1926).
- Uztailaren 27a – Bob Hope, estatubatuar aktorea (j. 1903).
- Uztailaren 30a – Silbestre Elezkano, Txilibrin , bizkaitar dantzari, koplari, panderetari eta alboka-egilea, XX. mendeko albokari garrantzitsuenetariko bat (j. 1912).
- Uztailaren 31 – Guido Crepax, italiar komikigilea (j. 1933).
- Uztailaren 31 – Javier Garro, nafar dentista eta Osasunako presidentea (j. 1933).
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 1a – Marie Trintignant, frantziar aktorea (j. 1962).
- Abuztuaren 3a – Joseph Saidu Momoh, Sierra Leonako presidentea (j. 1937).
- Abuztuaren 4a – Dorotea Barnés, nafar kimikaria (j. 1904).
- Abuztuaren 4a – Frederick Chapman Robbins, estatubatuar sendagilea, 1954ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1916).
- Abuztuaren 5a – Manuel Mur, galiziar zinema-zuzendaria eta idazlea (j. 1908).
- Abuztuaren 7a – Pierre Vilar, frantziar historialari eta hispanista (j. 1906).
- Abuztuaren 8a – Ángel Galíndez, bizkaitar ingeniari agronomoa, Bilboaldeko ur-horniduran funtsezko papera izan zuena, eta Bizkaiko Bankuko presidentea (j. 1918).
- Abuztuaren 8a – Felipe Gómez Alonso, salamancar kazetaria eta argitaratzailea, gerraondoko Nafarroa Garaiko euskaltasunaren erreferentea (j. 1903).
- Abuztuaren 12a – Walter J. Ong, estatubatuar hezitzailea, abadea, maisua, historiatzaile kulturala, linguista eta filosofoa (j. 1912).
- Abuztuaren 14 – Helmut Rahn, alemaniar futbolaria (j. 1929).
- Abuztuaren 16a – Idi Amin, Ugandako presidente eta diktadorea, giza-eskubideen bortxaketagatik ezaguna (j. c. 1925).
- Abuztuaren 16a – Sebastian Salaberria, gipuzkoar bertsolaria eta euskal idazlea (j. 1915).
- Abuztuaren 17a – Roland Giguère, quebectar olerkari, margolari eta grabatzailea (j. 1929).
- Abuztuaren 19a – Carlos Roberto Reina, Hondurasko presidentea (j. 1926).
- Abuztuaren 22a – Imperio Argentina, hispaniar-argentinar aktorea, abeslaria eta dantzaria (j. 1910).
- Abuztuaren 22a – Selfixhe Ciu, albaniar idazle eta itzultzailea (j. 1918).
- Abuztuaren 24a – Miquel Alamar, Panotxa, espainiar estatuko LGBT mugimenduko militante aintzindaria (j. 1946).
- Abuztuaren 24a – Wilfred Thesiger, britainiar esploratzailea (j. 1910).
- Abuztuaren 25a – José Antonio Sáenz de Santamaría, espainiar militarra, Gerra Zibilean bando kolpista matxinatuaren alde borrokatu zena (j. 1919).
- Abuztuaren 26a – Keith James Laidler, britainiar kimikaria (j. 1916).
- Abuztuaren 28a – Peter Hacks, eslovakiar jatorriko alemaniar idazlea (j. 1928).
- Abuztuaren 29a – Ricardo Muruzabal, espainiar futbolaria (j. 1951).
- Abuztuaren 29a – Vladimír Vašíček, txekiar margolaria, pintura moderno eta pintura abstraktuan aitzindari bere herrialdean (j. 1919).
- Abuztuaren 30a – Charles Bronson, estatubatuar aktorea (j. 1921).
- Abuztuaren 31 – Mario Onaindia, euskal herritar politikari sozialista, idazlea eta ETAkide izandakoa (j. 1948).
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 1a – Ramón Serrano Súñer, espainiar politikari frankista (j. 1901).
- Irailaren 7a – Warren Zevon, estatubatuar rock abeslari, abestigile eta musikagilea (j. 1947).
- Irailaren 8a – Leni Riefenstahl, alemaniar atleta, aktore, zinema zuzendaria eta argazkilaria (j. 1902).
- Irailaren 9a – Edward Teller, hungariar-estatubatuar fisikaria, hidrogeno bonbaren aita (j. 1908).
- Irailaren 9a – Marthe Vogt, alemaniar neurozientzialaria (j. 1903).
- Irailaren 11 – Anna Lindh, suediar politikaria (j. 1957).
- Irailaren 11 – John Ritter, estatubatuar aktorea (j. 1948).
- Irailaren 12a – Johnny Cash, estatubatuar country, gospel, rock and roll eta rockabilly egile abeslari eta gitarrista, historiako handienetakoa (j. 1932).
- Irailaren 13a – Julena Steinheider Duncombe, estatubatuar zientzialaria, astronomoa (j. 1911).
- Irailaren 14a – Xabier Gorostiaga, bilbotar jesuita, irakaslea eta garapenari lotutako gaietan aditua (j. 1935).
- Irailaren 19a – Slim Dusty, australiar country musikaria (j. 1927).
- Irailaren 22a – Félix Bergèze, lapurtar errugbilaria (j. 1914).
- Irailaren 24a – Ignacio Arozena, donostiar idazlea eta Historia katedraduna Bermeoko Batxilergo Institutuan (j. 1931).
- Irailaren 24a – Rosita Segovia, dantza klasikoko eta dantza espainiarreko dantzari katalana, koreografoa eta dantza espainiarreko irakaslea (j. 1922).
- Irailaren 25a – Franco Modigliani, italiar-estatubatuar ekonomista, 1985eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1918).
- Irailaren 27a – Donald O'Connor, estatubatuar dantzari, abeslari eta aktorea (j. 1925).
- Irailaren 28a – Althea Gibson, estatubatuar tenislari eta golflaria, tenis txapelketa bat jokatu zuen lehen kirolari afro-amerikarra (j. 1927).
- Irailaren 28a – Elia Kazan, greziar jatorriko estatubatuar zinemagilea (j. 1909).
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 1a – Bixente Barandiaran, euskal idazlea (j. 1917).
- Urriaren 3a – William Steig, estatubatuar haur literaturako marrazkilari, ilustratzaile eta idazlea (j. 1907).
- Urriaren 5a – Annalena Tonelli, italiar misiolari katoliko eta ekintzailea (j. 1943).
- Urriaren 8a – Javier Urquijo, bilbotar margolaria (j. 1939).
- Urriaren 13a – Bertram Brockhouse, kanadar zientzialaria, 1994ko Fisikako Nobel Saria (j. 1918).
- Urriaren 14a – Karlos Mahoma, RIP taldeko abeslari nagusia (j. 1959).
- Urriaren 14a – Moktar Ould Daddah, lehendabiziko Mauritaniako presidentea (j. 1924).
- Urriaren 18a – Salvador Beuntza, nafar margolari eta irakaslea (j. 1932).
- Urriaren 18a – Juana Doña, espainiar buruzagi komunista, feminista, sindikalista eta idazlea (j. 1918).
- Urriaren 18a – Manuel Vázquez Montalbán, kataluniar idazle eta kazetaria (j. 1939).
- Urriaren 19a – Jaime Allende, euskal belar hockey jokalaria (j. 1924).
- Urriaren 19a – Alija Izetbegović, lehendabiziko Bosnia-Herzegovinako presidentea (j. 1925).
- Urriaren 23a – Soong Mei-ling, Txinako Errepublikako lehen dama (j. c. 1897).
- Urriaren 25a – Gonzalo Nardiz, euskal herritar politikaria (j. 1905).
- Urriaren 26a – Elem Klimov, sobietar zinemagilea (j. 1933).
- Urriaren 28a – Joan Perucho, kataluniar idazlea (j. 1920).
- Urriaren 29a – Franco Corelli, italiar tenorra (j. 1921).
- Urriaren 29a – Angel Gaztelu, nafar poeta eta historialaria (j. 1914).
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 1a – Daishiro Yoshimura, japoniar futbolaria (j. 1947).
- Azaroaren 2a – Xela Arias, galiziar idazle, poeta eta itzultzailea (j. 1962).
- Azaroaren 2a – Fernando Vizcaíno Casas, espainiar idazlea (j. 1926).
- Azaroaren 4a – Rachel de Queiroz, brasildar idazlea eta Brasilgo gobernuan kargu batean egondako lehenengo emakumea (j. 1910).
- Azaroaren 7a – Pablo Elgezabal, Kirru, guraso euskaldundun kubatar pilotaria (j. 1907).
- Azaroaren 8a – Beñat Mendisko, Beñat Karrika, lapurtar idazlea (j. 1917).
- Azaroaren 9a – Art Carney, estatubatuar aktorea (j. 1918).
- Azaroaren 9a – Mario Merz, italiar margolari eta eskultorea, Art povera mugimenduaren pintore aipagarrienetako bat (j. 1925).
- Azaroaren 10a – Canaan Banana, lehendabiziko Zimbabweko presidentea (j. 1936).
- Azaroaren 11 – Miquel Martí i Pol, kataluniar poeta, idazle eta itzultzailea izan zen, XX. mendeko ezagunenetakoa (j. 1929).
- Azaroaren 15a – Mohamed Xukri, Rif aldeko idazle eta eleberrigilea (j. 1935).
- Azaroaren 18a – Jose Luis Aresti, bizkaitar hegazkinlaria (j. 1917).
- Azaroaren 20a – David Dacko, Afrika Erdiko Errepublikako lehendabiziko presidentea (j. 1930).
- Azaroaren 22a – Mario Beccaria, italiar politikari kristau demokrata (j. 1920).
- Azaroaren 28a – Jean Etxeberri-Aintxart, euskal herritar politikaria eta notarioa, Ipar Euskal Herriko lehen diputatu eta kontseilari nagusi abertzalea (j. 1914).
- Azaroaren 30a – Marco Antonio Sanz de Acedo, Eskroto / Gavilán, Tijuana in Blue taldeko abeslaria (j. 1965).
- Azaroaren 30a – Gertrude Ederle, estatubatuar igerilaria, Mantxako kanala igerian zeharkatu zuen lehen emakumea (j. 1905).
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 3a – Dulce Chacón, espainiar idazlea eta poeta (j. 1954).
- Abenduaren 3a – David Hemmings, ingeles aktore, zinema zuzendari, ekoizle eta abeslaria (j. 1941).
- Abenduaren 6a – José María Jiménez, El Chaba, espainiar txirrindularia (j. 1971).
- Abenduaren 11 – Ahmadou Kourouma, mandinga jatorriko bolikostar eleberrigilea (j. 1927).
- Abenduaren 12a – Heydar Aliev, Azerbaijango presidentea (j. 1923).
- Abenduaren 12a – Fadwa Tuqan, palestinar poeta, mundu arabiarrean "Palestinako poeta" bezala ezaguna (j. 1917).
- Abenduaren 19a – Hope Lange, estatubatuar aktorea (j. 1933).
- Abenduaren 24a – Hugo Argüelles, mexikar idazle eta antzerkigilea (j. 1932).
- Abenduaren 27a – Alan Bates, ingeles aktorea (j. 1934).
- Abenduaren 27a – Juan García Ponce, mexikar idazle, itzultzaile eta arte-kritikaria (j. 1932).
- Abenduaren 28a – Guy Héraud, frantziar politikari eta legelaria (j. 1920).
- Abenduaren 30a – Nora Heysen, australiar margolaria, Archibald erretratu saria irabazi zuen lehen emakumea (j. 1911).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iraila – Arturo Sáenz de la Calzada, arabar arkitektoa (j. 1907).
- Fernando Casado, Casado, euskal herritar pilotaria (j. 1943).
- Jose Antonio Garate, gipuzkoar kazetaria (j. 1914).
- Polixene Trabudua, Euzko Alderdi Jeltzaleko mitinlari ospetsua (j. 1912).
- Santiago Hernández Redondo, Txantxillo, donostiar xilofono-jole eta eskalea, pertsonaia herrikoia (j. 1927).
- Edmundo Flores, mexikar ingeniaria eta idazlea (j. 1919).
- Jelena Janku, margolari eta hezur-irarle txuktxia (j. 1930).
- Fisika: Alexei Alexeevitx Abrikosov, Vitaly Lazarevich Ginzburg, Anthony James Leggett
- Kimika: Peter Agre, Roderick MacKinnon
- Literatura: John Maxwell Coetzee
- Medikuntza: Paul Lauterbur, Sir Peter Mansfield
- Ekonomia: Robert F. Engle, Clive W. J. Granger
- Bakea: Shirin Ebadi
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|