Larramendi-ziza
Larramendi-ziza | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Lepista |
Espeziea | Lepista luscina Singer, 1951 |
Basionimoa | Agaricus luscinus |
Larramendi-ziza (Lepista luscina) onddo espezie bat da.[1] Perretxiko jangarria, kardu-zizaren antzeko koloreko kapela du, orbanak dauzka eta hatzarekin igurztean orriak erraz bereizten dira. Maiz kardu-zizarekin nahasten da, bere kolore, habitat eta hanka laburragatik, eta batzuetan eszentrikoa ere bai.
Sinonimoak: Lepista panaeola (Fr.) Karst, Tricholoma panaeola Queleti.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 12 cm. arteko diametrokoa. Lehenik ganbila, gero laua, eta ertza sarritan uhindua eta bihurgunetsua. Haragitsua, lehorra, oso hauskorra. Kolore gris-zurixkakoa, askotan orban ilun zentrokideekin markatuta.
Orriak: Estu, meheak, okertuak, itsatsiak edo eskotatuak, kapelaren haragitik bereiz daitezkeenak. Hasieran zurixkak, gero grisaxka-horixkak.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: 3 – 7 x 1 – 2 cm-koa. Zilindrikoa edo pixka bat meheagoa goian, haritsua, haragitsua, betea, lehorra, kapelaren kolorekoa baino pixka bat zurbilagoa. Eszentriko samarra, gehienetan laburra eta apur bat kurbatua.
Haragia: Trinkoa, hauskorra, kolore zuri-grisaxkakoa. Zapore gozoa du, eta irin-usain atsegina.[2]
Etimologia: Lepista hitza grekotik dator, “lepistós”-etik, soil, esan nahi du. Apaingarri berezirik ez duen onddoa.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zapore min arina duen arren, interesgarria da sukaldaritzarako. Gordinik jan daiteke eta zapore atsegina du gainera.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lepista rickenii Sing. = Tricholoma panaeolus ss. Ricken, perretxikoarekin, non kapelaren kolorea laranja-arrea den. Lepista caespitosa-rekin, zurixka da eta usain espermatikoa du. Pleurotus eryngii-arekin, honek orri dekurrenteak ditu eta unbelifero sustraietan hazten da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean ugaria, zirkuluetan ateratzen da, mendiko belardietan eta larreetan, arraroagoa koniferoen azpian.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Australia, Zeelanda Berria eta Errusia.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 170 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 334 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 218 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 144 or. ISBN 282-0865-4..