Edukira joan

Astaputz berunkara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Astaputz berunkara
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaBovista
Espeziea Bovista plumbea
Pers., 1795
Basionimoaastaputz berunkara

Astaputz berunkara edo otsoputz txikia (Bovista plumbea) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gaztetan bakarrik kontsumi daiteke, gleba zuria denean, nahiz eta kalitate kaskarrekoa, oretsua, eta mingotsa izan. Arrautza-irinetan pasatuta edo bir-ineztatua, baita zuzenean frijituta ere. Kontuz ibili behar da ez apurtzeko, gleba erraz desegiten baita.

Sinonimoak: Lycoperdon ardosiaceum, Lycogala plumbea, Globaria plumbea, Bovista plumbea var. brevicauda.

Karpoforoa: Oinik gabeko errezeptakulua, 2 eta 5 cm arteko diametrokoa. Hasieran globo formakoa, gero pixka bat zapaldu. Exoperidioa oso lodia, zuria, leuna eta hauskorra da, puska handietan apurtzen da. Endoperidioa papirazeoa da, mehea, lehenbizi zuria, gero gris-berun kolorekoa, goiko aldean zulo bat irekitzen zaio, ostioloa deitzen zaio, apikulatua, ia zirkularra eta nahiko txikia.

Haragia: Gleba, hasieran zuria eta trinkoa, gero horixka, ondoren oliba-arrea eta, azkenik, arre-purpura ilun koloreko hauts-itxurakoa bihurtzen da.[2]

Etimologia: Bovista terminoa buff-fist-etik dator, hau da, vesciako dialekto alemaniarretik. Plumbea epitetoa latinetik dator, berunaren kolorekoa, esan nahi duen "plumbeus" hitzetik. Onddo helduak hartzen duen koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea. Gleba zuria duenean jan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bovista nigrescens delakoarekin.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiko arrunta udan eta udazkenean, belardietan: zelaiak, larreak, bide bazterrak, etab.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerika osoa, Europa, Errusia, Kaukasia, Islandia, Kanariak, Azoreak, Maroko, Mongolia, Kazakhstan, Turkmenistan, Kirgizistan, Pakistan, Himalaiako eremua, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Etiopia, Hegoafrika.[6]

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 691 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 508 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 593 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando,. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 620 or. ISBN 84-87997-86-4..
  6. Bovista plumbea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]