Gibelurain
Gibeluraina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula rosea Pers., 1796 | |||||||||||||||||||||||||||
Banaketa mapa | ||||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Gibeluraina (Russula rosea) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1] Jangarria da, baina balio gastronomiko gutxi du.
Sinonimoak: Russula lepida var. sapinea, Russula lepida var. lactea, , Russula lepida var. microspora, Russula lepida var. salmonea
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo ganbila, gero zabaldu egiten da eta erdian hondoratu; arrosa argia, arrosa-gorria, gorri-karmin kolorekoa, erdian marroi-gorrixka edo koloregabetua arrosa-krema kolorekoa, ertza argiagoa duela. Azala ia osorik bereiz daiteke, eguraldi hezean apur bat likatsua.
Orriak: Oso aldakorrak, batzuetan meheak eta estu, beste batzuetan lodiak eta zabal; elurraren koloreko zuriak, perretxikoa gaztea denean, ondoren zurixkak.
Hanka: Zuria eta zilindriko samarra, 4 - 8 x 1 - 2 cm-koa.
Haragia: Zuria, hasieran gogorra, gero biguna, hauskorra, gozoa; sulfobanillina erreaktiboarekin gorri bizia ematen du.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Rosea epitetoa latinetik dator, arrosa, gorria, esan nahi duen "roseus" hitzetik. Bere koloreagatik
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Russula lepida delakoarekin, hau gogorragoa da, oina apur bat arrosaz tindatuta du, haragiak grisera jotzen du, mendaren zaporea du eta azkenik, ez du gorriz erreakzionatzen sulfobanillina-rekin.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekainaren amaieratik hostozabaletan eta koniferoetan aurki daiteke.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Errusia, Kaukasia, Israel, Japonia, India, Sri Lanka, Txina, Hego Korea, Taiwan, Borneo (Indonesiakoa) eta Himalaiako eremua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Russula rosea, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 493 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 531 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 60 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 120 or. ISBN 84-505-1806-7..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1796. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Russula
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Indiako onddoak
- Indonesiako onddoak
- Sri Lankako onddoak
- Japoniako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Txinako onddoak
- Taiwango onddoak