Hemimycena cucullata
Hemimycena cucullata | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Mycenaceae |
Generoa | Hemimycena |
Espeziea | Hemimycena cucullata Singer, 1961 |
Hemimycena cucullata Mycenaceae familiako onddo espezie bat da. Ez da ohikoa Euskal Herrian. Ez da jangarria, sukalderako trinkotasun gutxikoa eta urria delako.
Sinonimoa: Mycena gypsea.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1 eta 3 cm arteko diametrokoa, zuri matea, hasieran konikoa, gero kanpai itxurakoa eta azkenik zabaldua, baina titi kamuts bat mantenduz.
Orriak: Zuriak, estu, hasieran goranzkoak, gero horizontalak.
Hanka: 3 - 7 x 0,1 - 0,2 cm-koa, zuri matea, oinarria iletxo zuriz josia.
Haragia: Mehea, zuria eta usaingabea.[1]
Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, "vitis" hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Oin oso luze, mehe eta malguari egiten dio erreferentzia.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria, trinkotasun gutxi duelako.[2]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mycena oso antzeko bat dago, Mycena luteus da, baina hau konifera luma hondarretan jaiotzen da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, hostoerorkorretan, batez ere pagadietan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Errusia, Australia eta Himalaiako eremua.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 407 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 186 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Hemimycena cucullata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Datuak: Q10546407
- Multimedia: Hemimycena cucullata / Q10546407