Ezko gorri-koniko
Ezko gorri-konikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hygrophoraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hygrocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hygrocybe conica P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus conicus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Ezko gorri-konikoa (Hygrocybe conica) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikotasunari buruzko adostasunik ez badago ere, Hygrocybe nigrescens susmagarriaren oso antzekoa da, eta honek esteetako nahasmenduak eragin baititzake.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 5 cm arteko diametrokoa, kanpai formarekin aurkezten da beti, koniko zorrotza (izenak adierazten duen bezala) gutxi edo asko itxita, adinaren arabera, inoiz ez irekia edo zabaldua; azal fibrilosoa, leuna baina likatsua ez. Hori-laranja kolorekoa edo gorria, belzteko joerarekin, eguraldi lehorrarekin distiratsua.
Orriak: Itsatsitik libreetara. Zabal, zabalak. Zurixkak edo hori zurbilak.
Hanka: Horitik hori-laranja kolorekora, gero belztu egiten da, zilindrikoa, leuna, zuntzezkoa, ildaskatua, barnehutsa.
Haragia: Mehea, hauskorra; horixka kolorekoa; usain eta zapore gabea.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du. Conica epitetoa berriz latinetik dator, koniko esan nahi duen "conicus" hitzetik. Bere kapelaren formagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zalantzazkoa, Hygrocybe nigrescens delakoaren antza duelako, autore batzuentzat susmagarria da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hygrocybe nigrescens delakoarekin, honek kapela handiagoa du eta haragitsuagoa da, gorri kolorekoa eta fibrila gorriz estalita, ale helduetan, denean beltzez zikintzeko joera du; batzuetan, heldua izan gabe ere, erabat beltza aurkitzen dugu. Hygrocybe conicoides, hareazko dunetan agertzen da, gerezi-gorri kolore bizikoa.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, larre-zelaietan. Ohikoa.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Asia, Australia, Zeelanda Berria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 129 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 200 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 202 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 461 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..