Edukira joan

Suge-ziza teilakolore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suge-ziza teilakolorea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaHypholoma
Espeziea Hypholoma lateritium
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel erdi-esferikoa
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
ez jatea aholkatzen da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Suge-ziza teilakolorea (Hypholoma sublateritium) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa eta arriskutsua da, baina oso ondo eginda toxinak desaktiba daitezke.

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, erdian gorri-adreilu kolorea izaten du eta hori-gorrixka ertzerantz. mamitsua, globo itxurakoa, ganbila, gero hemisferikoa. Azala leuna, lehorra, felpaduna, ertza ildaskatu gabea eta soberakinarekin.

Orriak: Oso estu, Itsatsiak, hasieran buztin kolore zurbilekoak, ondoren beltz-purpurakoak.

Hanka: Sendoa, haritsu samarra eta lehorra, horia goian eta arre-gorrixka gainerakoan, goialdean gortina horixka iheskor bat du, eta, esporak heltzen direnean, ia beltz bihur daiteke.

Haragia: Buztin zurbil kolorekoa, usain berezirik gabea eta zapore mikatzekoa.[2]

Etimologia: Hypholoma terminoa grekozko, harizpia esan nahi duen "ùpos" hitzetik dator eta ertza esan nahi duen "loma" hitzetik. Ertzari dagokio, batzuetan gortinaren hondarrak izaten dituelako. Sublateritium epitetoa berriz latinetik dator, adreilu kolorekoa esan nahi duen "sublateritium" hitzetik. Kapelaren koloreagatik.

Pozoitze hilgarriak eragin ditu.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hypholoma fasciculare, Hypholoma capnoides eta Hypholoma epixanthum delakoekin

Oharra: Hypholoma sublateritium espeziaren permagna aldaerak, dimentsio handiak har ditzake.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, ale askoko taldetan, hostozabalen motzondoetan eta baso mistoetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Costa Rica, Txile, Argentina, Australia, Zeelanda Berria, Japonia, Europa, Errusia, Georgia eta Turkia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 403 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 344 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 189 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 252 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]