Edukira joan

Elizagorria

Koordenatuak: 42°29′37″N 2°14′20″W / 42.493611111111°N 2.2388888888889°W / 42.493611111111; -2.2388888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Elizagorria
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Elizagorriako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Lazagurría
AlkateaMaximo Lopez Caro
(Nafar Herriaren Batasuna)
Posta kodea31588
INE kodea31145
Herritarraelizagorriar
Geografia
Koordenatuak42°29′37″N 2°14′20″W / 42.493611111111°N 2.2388888888889°W / 42.493611111111; -2.2388888888889
Azalera17 km²
Garaiera392 metro
Distantzia72,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria182 (2023:  −3)
alt_left 92 (%50,5)(2019) (%53,3) 97 alt_right
Dentsitatea10,71 bizt/km²
Zahartzea[1]% 14,13
Ugalkortasuna[1]‰ 83,33
Ekonomia
Jarduera[1]% 81,82 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 7,72 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 1,80 (2018: %1,8)

Elizagorria[4] ([elis̻aɣori.a]) Nafarroako udalerria da. 2003an inauguraturiko igerilekua eta farmazia ditu. Nafarroako hiriburutik 73 kilometrora dago eta 204 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizarrako merindadearen hego-mendebaldean kokatzen da Errioxako mugatik gertu. Herrira heltzeko Iruñea eta Logroño arteko autobidea hartu behar da.

Elizagorriak Los Arcos eta El Bustorekin egiten du muga iparraldean, Torres del Riorekin mendebaldean, eta Mendabiarekin ekialdean eta hegoaldean.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak klima mediterraniarra dauka, euriak nahiko urriak dira, eta batez ere udaberri eta udazkenean biltzen dira. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 12 gradu bitartekoa eta prezipitazioak 400 eta 600 mm ingurukoak dira. Bestalde, urteroko egun euritsuak 60 dira herrigunean eta 80 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan.

Herrian zegoen jatorrizko landaredia eta basoak, ia erabat desagertu dira gaur egun, gizakiaren eragina dela eta.

Herriaren sortze data zehatza ezezaguna den arren, herria aipatzen den dokumenturik zaharrena XI. mendekoa da eta, dokumentu horren arabera, 1024. urtean Antso Gartzeitz III.a erregeak Peñako San Juango monasterioari eman zion herriaren gaineko jabetza, dohaintza baten bidez.

Elizagorriako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin baino ez ziren bizi herrian, biztanleriaren %1,00 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Gaur egungo udaletxea 1910ean eraiki zen elizaren ondoan. Kanpoalderantz begira dauden hiru fatxada ditu, harriz eginiko izkinekin. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 9

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Ignacio Mangado Lopez aukeratu zuten alkate. Zerrenda bakarra izanik, Udaletxeko bost zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak bederatzi izan ziren (emandako guztien %6,12) eta boto zuriak 29 (%21,01). Abstentzioa %18,33koa izan zen.

Elizagorriko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Ignacio Mangado Lopez (UPN) 59 Bai
Jose Luis Sainz Diaz de Cerio (UPN) 34 Bai
Francisco Javier Mangado Sanz de Vicuña (UPN) 28 Bai
Enrique Sainz Diaz de Cerio (UPN) 19 Bai
Maximo Lopez Caro (UPN) 18 Bai

2011n ere UPNk hartu zuen alkatetza, kasu honetan Máximo López Carorekin; PSNk ere zerrenda aurkeztu zuen eta bost zinegotzietatik bakarra lortu zuen.

Hauek izan dira Elizagorriako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[5]
Jose Ignacio Ayerra Mangado[5][6] 1979 1983 Agrupacion Electoral Independiente de Lazagurria
Jose Sanz de Vicuña Diaz de Cerio[5][6] 1983 1987 Nafarroako Alderdi Sozialista
Jesus Diaz de Cerio Artola[5] 1988 a 1991 Kudeaketa batzordea
Juan Baztan Tartas[5] 1992 b 1995 Kudeaketa batzordea
Jesus Diaz de Cerio Artola[5] 1996 c 1999 Kudeaketa batzordea
Ignacio Mangado Lopez[5] 1999 2003 Nafar Herriaren Batasuna
Ignacio Mangado Lopez[5] 2003 2007 Nafar Herriaren Batasuna
Ignacio Mangado Lopez[5][7][8][9][10] 2007 2011 Nafar Herriaren Batasuna
Maximo Lopez Caro[5][11] 2011 2015 Nafar Herriaren Batasuna
Maximo Lopez Caro[5] 2015 2019 Nafar Herriaren Batasuna
Maximo Lopez Caro[5][12][13] 2019 2023 Navarra Suma
Maximo Lopez Caro[14][15][16][17] 2023 Jardunean Nafar Herriaren Batasuna

a 1988an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.

b 1992an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.

c 1995ean ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Elizagorria eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,50ek zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak abuztuko bigarren asteburuan ospatzen dira.

Elizagorria, "Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesmako zerbitzu sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrosarioko Andre Mariaren parrokia, eliza pizkundetarra da. Gurutze latindarraren oinarri, pentagono itxurako aurrealdea, eta oinetan kokaturiko elizbarrena. Erretaula erromanista Diego Jimenezek egin zuen.

Herriko etxeetako batzuetan XVII. mendeko eta XVIII. mendeko rococo estiloko armarriak daude.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  6. a b «Lazagurría» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  7. (Gaztelaniaz) «Tierra Estella decidió en las urnas» Revista Calle Mayor 2007-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  8. (Gaztelaniaz) «Exposición de aperos antiguos en Lazagurría» Diario de Navarra 2009-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  9. (Gaztelaniaz) «Lazagurría estrenará su centro cívico el próximo 19 de marzo» Diario de Noticias de Navarra 2011-02-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  10. (Gaztelaniaz) «Lazagurría despide la legislatura con una casa para todo el pueblo» Diario de Navarra 2011-03-20 (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  11. (Gaztelaniaz) «"Tenemos claro que si quieres tu pueblo vivo hay que implicarse"» Diario de Navarra 2011-12-29 (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).
  12. (Gaztelaniaz) «El mapa político de Navarra: todos los alcaldes y alcaldesas» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  13. (Gaztelaniaz) «Arrancan los alcaldes» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  14. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).
  15. (Gaztelaniaz) «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» Diario de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  16. (Gaztelaniaz) «Uno de los agricultores que han intentado asaltar el Parlamento de Navarra es alcalde de UPN» El Diario 2024-03-07 (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  17. (Gaztelaniaz) «Cuatro letras a Máximo López Caro» Diario de Noticias de Navarra 2024-03-08 (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

(Gaztelaniaz) Elizagorriari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.