Edukira joan

Iltze (espezia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wayratuta (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:45, 29 uztaila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Iltze (espezia)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMyrtales
FamiliaMyrtaceae
GeneroaSyzygium
Espeziea Syzygium aromaticum
L. Merrill & Perry
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakiltze, clove oil (en) Itzuli eta Syzygium aromaticum fruit (en) Itzuli
BasionimoaCaryophyllus aromaticus

Iltzea (Syzygium aromatium) espezia bat da, izen bereko landaretik eratorria. Zuhaitz hau, Myrtaceae familiakoa, zo da, hosto dirdiratsu eta aromatikoez beteta (belaontzien garaian, marinelek esaten zuten irlen usaina itsas zabalean ere aditzen zela) zortzi edo hamabi metroko altuerakoa eta bataz beste, 50 urtetan eman ditzake bere kimuak. Jatorriz Indonesiako Moluka uharteetan izaten zen, antzina Espezien uharteak izenez ezagun ziren Bacan, Makian, Moti, Ternate, eta Tidore uharteetan. Gaur egun, batez ere Indonesiatik eta Madagaskartik dator, baina baita Zanzibartik, Indiatik eta Sri Lankatik ere. Zuhaitzaren kimuak urtean gutxienez lau bat aldiz biltzen dira, zenbait egunez eguzkitan lehortzen utzi eta jatorrizko kolore gorrixka galduz merkaturatzen direnerako kolore marroia hartzen dute.

Uzta garaian, zuhaitz tantaietara igotzen dira biltzaileak, eta adarrak astintzen dituzte iltzea eror dadin. Lurrean sareetan biltzen da eta lehortzen uzten, gogortzeko eta iluntzeko eguzki tropikalaren pean, horrela hartzen baitu itxura hori, espeziari izena ematen diona. Izan ere, bere izena bi material elkartzeko erabiltzen diren iltzeekin daukan antzekotasunetik dator.

Iltze lehorra.

Iltzearen zuhaitza landare bizikorra da, 10 eta 20 metro artean hazi daitekeena. Lore-begiak hasieran kolore argikoak dira eta gutxinaka berde bihurtzen dira, eta ondoren kolore gorrixka distiratsua hartzen dute, jaso behar diren seinale. 1,5 et 2cm arteko neurria dutenean bildu ohi dira.

Iltzeak eguzkitan lehortzen.

Iltzea (sukaldaritzan) osorik nahiz xehatuta erabil daiteke, baina, oso zaporetsua den heinean, neurri txikietan erabiltzen da. Historikoki Indiar sukaldaritzan erabili izan da, iparraldean saltsak egiteko eta hegoaldean batez ere biryani izeneko plater bat prestatzeko, zeinetan arrozari ere botatzen zaion zaporea emateko. Xehatua oso erabilia da espezien nahasketarako, Jamaikako piperra edo currya osatzeko, esaterako. Espezia hau Europa eta Asia osoan erabiltzen da, eta Indonesia bezalako lekuetan bertoko zigarro antzeko batzuetan, kretek-etan, erretzen da. Mendebaldeko kafe batzuetan marihuanarekin nahasturik ere hartu izan ohi da. Intsentsua egiteko ere erabiltzen da kultura txinatar eta japoniarrean, eta, modu berean, Salomonen Tenpluan erabiltzen zen juduen intsentsu edo sahumerioaren (qetóret) osagaietako bat zen.

Haginetako mina leuntzeko ere erabilgarria da, ale bat minduta dagoen hortzaren ondoan jarriz. Honen azalpen zientifikoa espezia honek daukan substantzia baten bidez ematen da, eugenola. Azken hau, oso erabilia da aromaterapian hortzetako minaren aurkako tratamendu anestesiko gisa, eta oxidoarekin edo zinkarekin nahasturik hortzetako pasta egiteko. Propietate analgesiko, antiinflamatorio, antibakteriar eta batez ere anestesikoa dauzka. Iltzea infusio moduan har daiteke, baita olio moduan ere muskulu hipotonikoentzako. Oso preziatua da medikuntza tradizional batzuetan, esaterako txinatarrean eta tibetarrean.

Duela mende batzuk arte iltzea soilik Moluka uharteetan hazten zen, Espezien uharteak zeritzenetan (Bacan, Makian, Moti, Ternate eta Tidore). Hala ere, gerora Europara eta Ekialde Hurbilera zabaldu zen. Arkeologoek iltzea aurkitu dute K.a. 1721. urteko ontzi batean, Sirian.[1] K.a. IV. mendean monarkia txinatarrak, Han Dinastiak, haiekin hitz egin nahi zuen oro behartzen zuen iltzea mastekatzera hatsa hobetzeko asmoz. Miristika eta piperbeltzarekin batera oso baloratuak eta desiratuak izan ziren Erromatar Inperioan, eta Plinio Zaharrak esaldi famatu batean zera baieztatu zuen: “Ez dago urterik zeinetan Indiak ez duen Inperiotik 50 milioi sestertzio jasotzen”.

Erdi Aroan arabiarrek komertzializatzen zuten Indiako ozeanotik barrena doan itsas ibilbidetik tamaina ertaineko itsasontzien bidez, Malaysiar artxipelagoa Oman eta Yemenekin konektatuz. XV. mendean Portugalek bereganatu zuen itsas ibilbidearen boterea Espainiarekin sinatutako Tordesillaseko Itunari esker eta Ternateko sultanarekin hitzartutakoari esker. Portugaldarrek iltze kantitate handiak eraman zituzten Europara, batez ere, Moluka Uharteetatik. Esan bezala, espezia hau oso baloratua izan da eta oso garesti saldu izan da, iltze kilogramo bat 7 urre gramotan.

Merkatua gerora Holandaren esku geratu zen XVII. mende aldera. Frantziak Maurizio irletan iltzea landatzea lortu zuen 1770. urte aldera. Gerora, Guyanan, Brasilen, Antilletan eta Zanzibarren landatzen hasi zen, eta gaur egun, leku hauek dira iltzea gehien landatzen duten lurraldeak.

Konposatu aktiboak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eugenolaren estruktura.

Eugenola da iltzeari usain bereizgarria ematen dion konposatua. Iltzetik lortutako olioa %72-90 eugenolez osatua dago. Beste konposatu garrantzitsuetako batzuk hauek dira: kariofilenoa, bainilina, azido krategolikoa eta beste hainbeste.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Buccellati, Giorgio eta Marylin Kelly. (1983). "Terqa: The First Eight Seasons". Annales Archéologiques Arabes Syriennes, 33, 2, 47-67 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]