Abenduaren 2
data
Abenduaren 2a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hogeita hamaseigarren eguna da, 337.a bisurteetan. 29 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1940 – Zornotzako hilerriko euskarazko inskripzioak ere kendu eta gaztelaniazkoak jartzeko agindu zuten agintari frankistek.
- 1962 – ETAk bonba bat zartarazi zuen Donostiako Gobernu Militarrean.
- 1980 – Nafarroako erakunde publikoetan ikurrina erakustea debekatu zuten. Nafarroako Parlamentuan PSOEren promosamena aurrera atera zen UCD eta UPN alderdien babesarekin
- 1988 – Arrasate Press euskarazko herri aldizkaria sortu zen.
- 2007 –
- Iñigo Urkullu EAJko lehendakari izendatu zuten, Euskalduna Jauregian eginiko ekitaldian.
- 25.000 pertsona baino gehiago manifestatu ziren Bilbon 18/98 auziaren pean atxilotutakoei elkartasuna adierazteko.
- 2009 – Gipuzkoako Irun udalerrian Zaisa dorrea inauguratu zen.
Mundua
aldatu- 1724 – Mojsije Petrovićek, Serbiako Eliza Ortodoxoko liderra Habsgorgotarren monarkian, 57 puntuko dekretu bat argitaratu zuen eliza Turkiaren eraginetik askatzeko.
- 1804 – Napoleon Bonapartek bere burua Frantziako enperadore izendatu zuen Pariseko Notre Dame katedralean.
- 1805 – Austerlitzeko guduan, Napoleonen tropek Austria eta Errusiako armadak garaitu zituzten.
- 1851 - Luis Napoleonek xeheki estatu-kolpe bat prestatu eta herrialdeko leku estrategikoenak indarrez hartu zituen.
- 1897 – Espainiak Puerto Ricori autonomia eman zion.
- 1927 – Leon Trotski SESBko alderdi komunistatik bota zuten.
- 1931 – Estatu-kolpea El Salvadorren. Arturo Araujo presidentea bere postutik bota zuten.
- 1963 – Espainian, Gobernuak Ordena Publikoko Auzitegia edo TOP sortu zuen, delitu politikoak zigortzeko instantzia judizial berezia.
- 1964 – AEBetan Berkeleyko Adierazpen Askatasunerako Mugimenduak deituta, unibertsitateko plazan protesta egin zuten milaka ikaslek, literatura politikoa banatzeagatik zigortutako 4 ikasleri babesa adierazteko. Poliziak 800 lagun atxilotu zituen; ondorioz protestak areagotu egin ziren.
- 1968 – NBEk Hegoafrikako gobernuak egiten ari zen apartheid politika gaitzetsi zuen.
- 1971 – Arabiar Emirerri Batuak osatu ziren.
- 1975 - Pathet Lao alderdiak Vientiane hiriburua hartu, monarkia indargabetu eta Laosko Herri Errepublika aldarrikatu zuen.
- 1976 – Fidel Castro Kubako presidente bihurtu zen, Osvaldo Dorticós Torradoren ordez.
- 1988 – Benazir Bhutto Pakistango lehen ministro izendatu zuten, gehiengo islamiarreko herrialdeetan lehenengo emakumezko gobernuburua.
- 1999 – Erresuma Batuko gobernuak botere politikoa itzuli zion Ipar Irlandako legebiltzarrari.
- 2001 – Ameriketako Estatu Batuetako Enron elektrizitate enpresak ordainketak eten zituen eta herrialde hartan sekula izandako iruzurrik handiena azaleratu zuen.
- 2010 – Israelen mendian nahita piztutako sutean 43 pertsona hil ziren.
- 2015 – Kalifornia estatuko San Bernardino udalerriko tiroketan 14 hildako eta 21 zauritu egon ziren.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa: eta Julio Soto izan zen txapelduna. Honako hau bere seigarren garaipena izan zen.
Mundua
aldatu- 1407 – Leipzigeko Unibertsitateak zabaldu zuen.
- 1941 – Ball of Fire (Suzko Bola) filma estreinatu zen, Howard Hawksek zuzendu eta Gary Cooper, Barbara Stanwyck, Dana Andrews, Dan Duryea eta Kathleen Howard aktoreek antzeztu zuten.
- 1988 – Tequila Sunrise filma estreinatu zen, Robert Townek zuzendu eta Mel Gibson, Michelle Pfeiffer, Kurt Russell eta Raul Julia aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1806 – Jean-Baptiste Etxeberri, baxenafar apaiza, idazlea eta Escualdun laborarien adiskidea almanakaren sortzailea (h. 1898).
- 1867 – Rafael Pikabea, gipuzkoar politikari jeltzalea (h. 1946).
- 1873 – Henri-Achille Zo, lapurtar margolaria (h. 1933).
- 1878 – Javier Gortazar Manso de Belasko, bizkaitar politikari jeltzalea (h. 1977).
- 1879 – Aurelio Arteta, bilbotar margolaria, Euskal Herriko margolaritzak eman dituen artistarik garrantzizkoenetakoa (h. 1940).
- 1905 – Fernando Labourdette, euskal atleta.
- 1917 – Roberto Bertol, euskal herritar futbolaria (h. 1990).
- 1932 – Jesus Gaztañaga, euskal idazlea (h. 1992).
- 1934 – Patxi Oroz, nafar musikagilea eta filologoa (h. 2024).
- 1938 – Luis Ugalde, euskal-venezuelar teologo eta historialaria.
- 1940 – Gregorio San Miguel, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1957 – José Navas, bizkaitar politikaria.
- 1960 – Javier Colina, nafar kontrabaxu-jotzailea.
- 1964 – Marije Fullaondo, ezker abertzaleko bizkaitar politikaria.
- 1975 – Elma Saiz, PSNko nafar politikaria.
- 1980 – Iraia Elias, gipuzkoar aktorea.
Mundua
aldatu- 1753 – Francisco Javier Balmis, espainiar militar eta medikua, Karlos IV.a Espainiakoaren gorteko ohorezko medikua (h. 1819).
- 1763 – Claude Antoine Prieur-Duvernois, frantziar politikari iraultzailea (h. 1832).
- 1825 – Petri II.a Brasilgoa, Brasilgo bigarren eta azken enperadorea (h. 1891).
- 1837 – Joseph Bell, eskoziar doktorea eta zientzialaria (h. 1911).
- 1846 – Pierre Waldeck-Rousseau, frantziar politikaria (h. 1904).
- 1859 – Georges Seurat, frantziar margolaria (h. 1891).
- 1868 – Francis Jammes, frantziar olerkari eta eleberrigilea (h. 1938).
- 1881 – Irakli Tsereteli, georgiar mentxebikea (h. 1959).
- 1884 – Jean Paulhan, frantziar idazlea (h. 1968).
- 1885 – George Minot, estatubatuar sendagilea, 1934ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1950).
- 1889 – Anita Malfatti, brasildar margolaria (h. 1964).
- 1891 – Otto Dix, alemaniar margolaria, marrazkigilea eta grabatzailea (h. 1969).
- 1901 – Raimundo Orsi, italo-argentinar futbolaria (h. 1986).
- 1902 – Milagros Leal, espainiar aktorea (h. 1975).
- 1905 – Osvaldo Pugliese, argentinar piano jotzaile, musikagile eta orkestra-zuzendaria (h. 1995).
- 1909 – June Clyde, estatubatuar aktorea, dantzaria eta abeslaria (h. 1987).
- 1915 – Marais Viljoen, Hego Afrikako presidentea (h. 2007).
- 1921 –
- Lola Gaos, espainiar aktorea eta ekintzailea (h. 1993).
- Isabella Karle, estatubatuar ikertzailea (h. 2017).
- 1923 –
- Maria Callas, greziar-estatubatuar sopranoa, XX. mendeko opera-kantari ospetsuenetarikoa (h. 1977).
- Aleksandr Jakovlev, errusiar politikari, diplomazialari eta historialaria (h. 2005).
- 1924 –
- Alexander Haig, Ameriketako Estatu Batuetako Armadako jenerala eta NATOko buruzagi nagusia (h. 2010).
- Vilgot Sjöman, suediar zinema-zuzendaria eta aktorea (h. 2006).
- 1925 – Julie Harris, estatubatuar aktorea (h. 2013).
- 1928 – Jörg Demus, austriar piano-jotzailea (h. 2019).
- 1930 – Gary Becker, estatubatuar ekonomista, 1992ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2014).
- 1931 – Gloria Alcahud, espainiar margolaria (h. 2024).
- 1934 – Tarcisio Bertone, italiar kardinala.
- 1936 – Frederic Tuten, estatubatuar idazlea.
- 1940 – Raimon, katalunierazko abeslaria, Nova Canço mugimendukoa.
- 1941 – Antonia Gimeno Travesset, espainiar saskibaloi jokalaria eta entrenatzailea.
- 1942 – Vicente López Carril, espainiar txirrindularia (h. 1980).
- 1944 – Ibrahim Rugova, Kosovoko presidentea (h. 2006).
- 1946 – Gianni Versace, italiar diseinatzailea, XX. mendeko bukaerako modaren munduko diseinatzaile handienetako bat (h. 1997).
- 1947 – Ntare V.a, Burundiko erregea (h. 1972).
- 1948 –
- T. C. Boyle, estatubatuar eleberrigilea.
- Antonín Panenka, txekiar futbolari ohia.
- Patrizia Reggiani, alargun beltza, italiar sozialité eta hiltzailea.
- Jorge Wagensberg, kataluniar irakasle, ikertzaile eta zientzia idazle eta dibulgatzailea (h. 2018).
- 1950 –
- Olvido García Valdés, asturiar idazlea, batez ere bere lan poetikoagatik ezaguna.
- Silvia Solórzano Foppa, Guatemalako gerrillari ohia eta politikaria.
- 1951 –
- Tadeusz Kusy, poloniar-afrikaerditar elizgizona (h. 2024).
- Isabel Tenaille, espainiar kazetaria eta telebista-aurkezlea.
- 1956 – Edward Fitzalan-Howard (Norfolkeko XVIII. dukea) ingeles dukea, Erresuma Batuko konde-mariskala.
- 1960 – Deb Haaland, estatubatuar politikaria.
- 1962 – Daniel Rojo, El Millonario, kataluniar gangster ohia, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan banku lapurretan jardun zuena.
- 1963 – Alicia Luna, espainiar zinema-gidoilaria, dokumental-zuzendaria eta irakaslea.
- 1966 – Joan Puigcercós, ERCko kataluniar politikaria.
- 1968 –
- Almudena Alonso-Herrero, espainiar astronomoa.
- Lucy Liu, estatubatuar aktorea.
- 1970 – Dmitri Radtxenko, errusiar futbolari ohia.
- 1971 –
- Julio César Baldivieso, boliviar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Francesco Toldo, italiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1973 –
- Monica Seles, serbiar tenislaria.
- Ignatius Farray, espainiar komiko, bakarrizketalari, aktore, gidoilari eta abeslaria.
- Jan Ullrich, alemaniar txirrindularia.
- 1974 –
- Xavier Domènech, kataluniar historialari eta politikaria.
- Montse Martín, kataluniar gimnasta erritmiko ohia.
- 1977 – Saxa Putria, ukrainar artista (h. 1989).
- 1978 – Nelly Furtado, portugaldar jatorriko kanadar abeslaria.
- 1980 – Karen Petrie, murrizketa bidezko programazioan espezializatutako britainiar zientzilari infomartikoa.
- 1981 – Britney Spears, estatubatuar pop abeslari, aktore eta dantzaria.
- 1985 – Alberto de la Bella, kataluniar futbolaria.
- 1986 – Gihan Ibrahim, egiptoar kazetari, blogari eta militante sozialista, 2011ko Egiptoko Iraultzaren buruzagietako bat.
- 1995 – Ana Peleteiro, galiziar atleta, jauzi hirukoitzean aditua.
- 1997 – Afra Saraçoğlu, turkiar aktorea.
- 1999 – Kelvin Kiptum, kenyar atleta (h. 2024).
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1464 – Zuria II.a Nafarroakoa, Nafarroako erregina (j. 1424).
- 1936 – Anjel Kareaga, bizkaitar futbolaria (j. 1913).
- 1966 – Jose Egileor, euskal herritar antzezlaria (j. 1890).
- 1992 – Gerardo López de Gereñu, arabar etnografoa (j. 1904).
- 2000 – Luis Villasante, gernikar apaiz frantziskotarra, euskal hizkuntzalaria eta euskaltzaina (j. 1920).
- 2002 – Julio Gurpide, nafar idazlea (j. 1906).
- 2009 – Luis Bandres, gipuzkoar politikaria, unibertsitateko irakaslea eta euskararen bultzatzailea (j. 1944).
- 2013 – Antonio Ansola, euskal herritar futbolaria (j. 1931).
Mundua
aldatu- 537 – Silverio, Aita santua.
- 1198 – Ruaidrí Ua Conchobair, Irlandako azken errege handia (j. c. 1116)
- 1381 – Jan van Ruusbroec, flandriar teologoa eta mistikoa.
- 1515 – Gonzalo Fernández de Córdoba, Espainiako armada militarraren "Kapitain Handia" (j. 1453).
- 1547 – Hernan Cortes, espainiar konkistatzailea.
- 1594 – Gerhard Mercator, flandriar geografoa (j. 1512).
- 1650 – Charlotte Marguerite Montmorencykoa, Condéko printzesa (j. 1594).
- 1719 – Pasquier Quesnel, frantziar teologo jansenista (j. 1634).
- 1723 – Filipe II.a Orleanskoa, Frantziako printzea (j. 1674).
- 1772 – Catherine Flon, Haitiko diseinatzailea, jostuna, patriota eta heroi nazionala (h. 1831).
- 1781 – Ensenadako markesa, espainiar politikaria (j. 1706).
- 1810 – Philipp Otto Runge, alemaniar margolaria (j. 1777).
- 1814 – Sadeko markesa, frantziar aristokrata, iraultzaile eta idazlea (j. 1740).
- 1849 – Adelaida Saxonia-Meiningenekoa, Erresuma Batuko erregina ezkontidea (j. 1792).
- 1853 – Amelia Opie, ingeles idazlea eta abolizionista (j. 1769).
- 1859 – John Brown, estatubatuar abolizionista (j. 1800).
- 1863 – Jane Means Appleton Pierce, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama (j. 1806).
- 1881 – Jenny von Westphalen, prusiar idazle eta pentsalaria (j. 1814).
- 1884 – Johannes Popitz, nazismoaren aurkako alemaniar erresistentziaren partaidea (h. 1945).
- 1888 – Namık Kemal, turkiar idazlea (j. 1840).
- 1898 – Michael Daniel Jones, galestar apaiz kongregazionalista. galestar nazionalismo modernoaren gurasoetako bat (j. 1822).
- 1918 – Edmond Rostand, frantziar poeta eta antzerkigilea (j. 1868).
- 1923 –
- Helene Adler, alemaniar poeta, saiakeragile eta irakaslea (j. 1849).
- Tomás Bretón, espainiar musikagile, orkestra zuzendari, biolinista eta musika irakaslea (j. 1850).
- 1924 – Kazimieras Būga, Lituaniako hizkuntzalaria (j. 1879).
- 1926 – Gérard Cooreman, Belgikako lehen ministroa (j. 1852).
- 1931 – Vincent d'Indy, frantziar musikagilea eta pedagogoa (j. 1851).
- 1941 – Edward Rydz-Śmigły, poloniar mariskala (j. 1886).
- 1943 – Nordahl Grieg, norvegiar idazle eta kazetaria (j. 1902).
- 1944 – Filippo Tommaso Marinetti, Egipton jaiotako italiar idazlea (j. 1876).
- 1949 - Sue Hendrickson, estatubatuar paleontologo eta arkeologoa.
- 1950 – Dinu Lipatti, errumaniar pianista (j. 1917).
- 1953 – Snowy Baker, australiar kirolari eta aktorea (j. 1884).
- 1969 –
- José María Arguedas, peruar idazlea, XX. mendeko Peruko literaturako esanguratsuenetakoa (j. 1911).
- Kliment Voroxilov, sobietar mariskal eta politikaria (j. 1881).
- 1972 – Yip Man, arte martzialetako txinatar maisua (j. 1893).
- 1980 – Romain Gary, frantziar idazlea (j. 1914).
- 1982 –
- Marty Feldman, ingeles aktore, komedia idazle eta umorista (j. 1934).
- Giovanni Ferrari, italiar futbolaria (j. 1907).
- 1985 – Philip Larkin, ingeles olerkari, eleberrigile, liburuzain eta jazz-kritikaria (j. 1922).
- 1987 –
- Donn F. Eisele, estatubatuar astronauta (j. 1930).
- Luis Federico Leloir, frantziar-argentinar biokimikaria, 1970eko Kimikako Nobel Saria (j. 1906).
- Jakov Zeldovitx, sobietar fisiko teorikoa (j. 1914).
- 1990 –
- Aaron Copland, estatubatuar musikagilea (j. 1900).
- Robert Cummings, estatubatuar aktorea (j. 1910).
- 1992 – Henri Arvon, frantziar ideien-historialaria, anarkismoan eta mugimendu libertarioan aditua (j. 1914).
- 1993 – Pablo Escobar, kolonbiar politikari eta narkotrafikatzailea (j. 1949).
- 1994 – Reg Sprigg, australiar geologo eta kontserbazionista, Ediacara aztarnategia aurkitzeagatik ezaguna (j. 1919).
- 1995 –
- Robertson Davies, kanadar eleberrigile, antzerkigile, literatura kritikari, kazetari eta irakaslea (j. 1913).
- Mária Telkes, hungariar-estatubatuar asmatzaile eta zientzalaria (j. 1900).
- 1996 – Elena Soriano, espainiar idazlea (j. 1917).
- 2002 – Ivan Illich, austriar pedagogoa, filosofoa eta apaiz katolikoa, kapitalismoaren erakundeei egindako kritikengatik ospetsua (j. 1926).
- 2004 – Alicia Markova, britainiar dantzaria (j. 1910).
- 2009 – Eric Woolfson, eskoziar musikari eta abeslaria, The Alans Parsons Project taldearen sortzaileetakoa (j. 1945).
- 2013 – Pedro Rocha, uruguaiar futbolaria (j. 1942).
- 2016 – Gisela May, alemaniar antzerki garaikideko aktore garrantzitsuenetako bat (j. 1924).
- 2020 –
- Richard Corben, estatubatuar komikigilea (j. 1940).
- Valéry Giscard d'Estaing, Frantziako 20. Presidentea (j. 1926).
- Zafarullah Khan Jamali, Pakistango lehen ministroa (j. 1944).
- Rafer Johnson, dekatloian espezializatutako estatubatuar atleta (j. 1935).
- Pamela Tiffin, estatubatuar aktorea (j. 1942).
- 2021 – Darlene Hard, estatubatuar tenislaria (j. 1936).
- 2022 –
- Raúl Guerra Garrido, Euskal Herrian errotutako madrildar idazlea (j. 1935).
- Yoshio Kikugawa, japoniar futbolaria (j. 1944).
- Dominique Lapierre, frantziar idazlea (j. 1931).
- 2023 –
- Faustin Twagiramungu, Ruandako lehen ministroa (j. 1945).
- Concha Velasco, espainiar aktore eta abeslaria (j. 1939).
- 2024 –
- Helmut Duckadam, errumaniar futbol atezaina (j. 1959).
- Neale Fraser, australiar tenislaria (j. 1933).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Jatsu, Oiartza eta Oiartzo.
- Esklabotzaren Abolizioaren Aldeko Nazioarteko Eguna.
- Laoseko jaiegun nazionala.
Kanpo estekak
aldatu