Austerlitzeko Gudua

Napoleondar Gerretako gudua
Austerlitzeko gudua» orritik birbideratua)

Austerlitzeko Gudua[1] 1805. urteko abenduaren 2an frantziarren eta austro-errusiarren artean Austerlitzen- egungo Slavkov u Brnan- izandako gudua izan zen. Hiru Enperadoreen Gudua ere deitu zitzaion. Napoleonek Austria eta Errusiako enperadoreak garaitu zituen.[2]

Austerlitzeko Gudua
'Napoleon Austerlitzeko guduan', François Gérarden margolana
Data1805eko abenduaren 2
LekuaSlavkov u Brna, Moravia
Koordenatuak49°07′41″N 16°45′45″E / 49.1281°N 16.7625°E / 49.1281; 16.7625
EmaitzaFrantziarren garaipen erabakigarria
Gudulariak
Frantzia Frantziako Lehen Inperioa  Austriar Inperioa
 Errusiar Inperioa
Buruzagiak
Frantzia Napoleon Bonaparte Austriar Inperioa Frantzisko I.a
Austriar Inperioa Franz von Weyrother
Errusiar Inperioa Alexandro I.a
Errusiar Inperioa Mikhail Kutuzov
Indarra
72 000 85 000
Galerak
1305 hildako,
6940 zauritu,
573 preso,
Ikur 1
15 000 hildako eta zauritu,
12 000 preso,
180 kanoi,
50 ikur

Austerlitzekoa Napoleonen garaipenik nagusienetariko bat izan zen, Frantziako Lehen Inperioak bederatzi urteko borroka baten ondoren Hirugarren Koalizioa erabat menderatu baitzuen. Gudu-zelaia Austerlitzetik gertu, egungo Slavkov u Brnan, Brnotik hamar kilometrotara zegoen, Moravian, orduan Austriar Inperioan eta egun Txekiar Errepublikan dagoena. Austerlitzek Hirugarren Koalizioaren gerra amaitu zuen eta aste batzuk aurrerago Presburgeko Bakea sinatu zuten. Taktikaren ikuspegitik, guduaren planteamendua Napoleonen maisulana izan zen, Cannae edo Gaugamelaren parekoa.[3][4]

Ulmgo guduan austriarrak menderatu eta gero, frantziar gudarosteek 1805eko azaroan Viena hartu zuten. Austriarrek borroka saihestu zuten errusiarrak ailegatu eta abantaila izan arte. Napoleonek iparralderantz bidali zuen bere armada aliatuak jazarriz, baina gero, atzera egiteko agindua eman zion ahularena eginez. Guduaren aurreko egunetan bere armadak borrokatzeko moduan ez zegoenaren planta egin zuen, baita gudu-zelaia bere oinetan zuen Pratzen muinoa utziz. Frantziar armada Pratzenen magalean utzi eta bere eskuinaldeko hegala ahuldu zuen aliatuek handik eraso zezaten eta gainontzeko armada erabiliz arerioa inguratuz. Davout mariskalak zuzenduriko III. Gorputzak Vienatik atera zen arin Napoleonen utzitzako zuloa betetzeko. Bitartean, austro-errusiar eraso bortitzak babesik gabe utzi zuen bere erdialdea eta Soult mariskalak zuzenduriko IV. Gorputzak gogor jo zuen. Aliatuen erdialdea erabat suntsiturik, frantziarrek hegaletara jo zuten arerioak sakabanatuz eta milaka preso hartuz.

Aliatuen porrotak gogorra izan zen Frantzisko enperadorearen gogorako. Frantziak eta Austriak berehala sinatu zuten armistizio bat eta, abenduaren 26an, Presburgeko Bakea, zeinaren bidez Austria Koaliziotik at geratu zen. Austriarrek Italia eta Bavariako eskualdeak galdu zituzten frantsesen alde eta 40 miloi liberako isuna ordaindu zuten. Austerlitz ondoren Rhingo Konfederazioa sortu zen, Frantzia eta Erdialdeko Europa arteko lastaira baten moduan funtzionatu zuena. Konfederazioak alferrikako bilakatu zuen Germaniako Erromatar Inperio Santua eta 1806an Frantzisko tronu horri abdikatu zion. Hala ere, bakea ez zen iraunkorra izan. Prusiak kezkaturik zegoen frantziar interbentzionismoaz eta laster Laugarren Koalizioaren gerra piztu zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Austerlitz-eko gudua. .
  3. (Ingelesez) Dupuy, Trevor N.. (1990). Understanding Defeat: How to Recover from Loss in Battle to Gain Victory in War. Paragon House, 102 or. ISBN 1-5577-8099-4..
  4. (Ingelesez) Farwell, Byron. (2001). The Encyclopedia of Nineteenth-Century Land Warfare. New York & Londres: W. W. Norton & Company, 64 or. ISBN 978-0-393-04770-7..

Kanpo estekak

aldatu