Edukira joan

Lankide eztabaida:Gorritxiki

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Gorritxiki, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--TXiKiBoT 16:53, 20 Abuztua 2008 (UTC)

Kaixo! Bi artikulu zeuden eduki berberarekin (Aari eta Ahari euskal mitologian), eta bigarrenetik lehenera berbideraketa egin dut. Ez bazaude ados, aldatu ezazu lasai! --Unai (esan) 16:17, 24 Abuztua 2008 (UTC)

--Unai (esan) 18:45, 24 Abuztua 2008 (UTC)

Aizu, Gorritxiki, Unaik jarri dizun oharrak dioen bezala, ezin dira irudiak igo euskal wikipediara zuzenean. Irudi bat jarri nahi baduzu artikulu batean, lehenengo Wikimedia Commonsera igo behar duzu (lehenengo erabiltzaile bat sortu, wikipedian bezala), eta hortik egin lotura. Ez badakizu nola egin, galdetu eta azalduko dizut.--Assar; (erantzun hemen) 21:44, 24 Abuztua 2008 (UTC)

Aurreko bi oharretan aipatu den bezala irudirik ezin da igo (gainera igotzeko orrialdean ere argi eta garbi jartzen du)... irudiak dagoeneko ezabatu ditut. Nahi izanez gero, eta hori litzateke hoberena, noski, Wikimedia Commonsera igo, wikipedia guztientzat erabilgarri egon daitezen. Hala ere mil esker artikuluan sakontzeagatik, oso ondo dago! Laguntza behar baduzu eska ezazu lasai asko! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:26, 25 Abuztua 2008 (UTC)
Gorritxiki, ikusi dut jadanik Wikimedia Commons-era argazkiak igotzen ari zarela. Ondo. Kontuan izan argazki bat horra igo ondoren, ez duzula berriro Euskal Wikipediara igo beharrik. Betizu artikulutik zuzenean lotura egin irudira.--Assar; (erantzun hemen) 12:30, 25 Abuztua 2008 (UTC)

Lotzen saiatzen ari zaren irudia ez dago Commonsen, beraz, ezin duzu lotu. Pixka bat itxaroten baduzu, nik igoko dizut. --Unai (esan) 21:03, 4 Iraila 2008 (UTC)

Egina --Unai (esan) 21:10, 4 Iraila 2008 (UTC)

Kaixo Gorritxiki. Aizkora eta Aizkora (mitologia) batu egin ditut, artikulu nagusiaren edukia oso laburra zelako eta bigarrenak (mitologiakoa) lehenegoaren osagarria zelako. Batzuetan, artikulu nagusia oso garatua badago, honen azpi-artikulua egitea egokia da (zure kasuan mitologiaren inguruan, adibidez Zaldi eta Zaldia euskal mitologian). Bestetan, ordea, artikulu nagusia garatzea izaten da onena, wikipedia artikulu laburrez bete ez dadin. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 13:49, 13 Iraila 2008 (UTC)

Traducciones o Correcciones en la wikipedia aragonesa

[aldatu iturburu kodea]

Intentaré ayudar en lo que pueda si son cosas cortas, fáciles de hacer. Yo el vasco no lo entiendo más que las palabras similares o las que se puedan deducir del contexto como lankide, irudi, etc.... En cuestiones de listas de topónimos y cosas así facilmente comparables puedo ayudar.--ERDALDUN-EBROKO 14:32, 14 Iraila 2008 (UTC)

Ahora en la wikipedia nos hace falta algún usuario que haga los esbozos de los pueblos del noroeste de Navarra. Sería tan facil como coger la ficha de uno y cambiar el número de habitantes o el código postal en la plantilla.--ERDALDUN-EBROKO 14:42, 14 Iraila 2008 (UTC)

Gabon Gorritxiki!

Bai arrazoi duzu, mila esker kategoriak eransteagatik. Aia kategoriaren barruan jarri nuen momentu horretan kategoriarik ez zuelako, baina ez zitzaidan otu Euskal Herriko mitologiaren kategoriaren barnean sartzea.

Bide batez, zure lana goraipatzeko aprobetxatuko dut: Zorionak! Oso lan txalogarria, benetan.

Agur bero bat!

Tximist - Zer berri? 19:03, 17 Iraila 2008 (UTC)

Aupa, Antxon! Infotaularen barnean sartu dut, zuk ezarritako deskribapenarekin. Uste dut pixkat txukunago dagoela horrela. Izan ondo! --Unai (esan) 09:54, 20 Iraila 2008 (UTC)

Tontakeritxo bat. Agian hanka sartzen dut, baina iruditzen zait ez dakizula sinatzeko botoi hau sakatzearekin nahikoa duzula. Hori pentsatu dut, nire eztabaida-orrian egin duzun iruzkinaren osteko sinaduran zure orrirako lotura automatikoa agertzen ez delako.--Unai (esan) 10:00, 20 Iraila 2008 (UTC)

Hi Gorritxiki

[aldatu iturburu kodea]

Hi! How are you? Could you please help contributing two or three sentences to the translation from English-to-Basque or from Spanish-to-Basque of this interesting article? Thanks for letting me know if this is possible, yours, Haize hegoa, emazteen gogoa 21:52, 20 Iraila 2008 (UTC)

Thank you Gorritxiki! I look forward to seeing your translation --either from Spanish or English-- to Basque. Talk to you soon, Haize hegoa, emazteen gogoa (Feliz Mujer) 19:14, 21 Iraila 2008 (UTC)

Sinadura eta kategoriak

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Antxon! Sinatzeko, editatzerakoan goian agertzen zaizkizun botoien artean azkenaurrekoa sakatu behar duzu sinatu nahi duzun lekuan (iruzkinaren bukaeran da normalena). Horrela --~~~~ ikurra agertuko da, baina gero -aurreikustean zein gordetzerakoan- zure sinadura, ordua eta eguna agertuko dira. Proba orrian egin ditzakezu nahi beste saiakerak.

Bestalde, kategoriak sortzea artikuluak sortzea bezain erraza da. Aurreneko pausua ondo egin duzu, hau da kategoria artikuluan sortu. Kategoria:Bertako etxabereen arrazak gorriz agertzen zaizu, oraindik existitzen ez delako, beraz, zuk zeuk alda dezakezu kategoriaren izena sortu baino lehen. Nola sortu? Ba bertan sakatzen, eta barnean zehaztu beharko duzu zein kategorien barne dagoen. Hobeto pausoz pauso:

  1. Aldatu Kategoria:Bertako etxabereen arrazak ==> Kategoria:Euskal Herriko etxe-abereak (uste dut sinpleagoa dela, baina zuk zeuk erabaki izen zuzena).
  2. Sakatu gainean eta kategoria sortu. Horretarako barnean idatzi beharko duzu goiko kategoria(k). Kasu honetan, Kategoria:Euskal Herria horietako bat litzateke. Bestea, nahi baduzu, Kategoria:Abeltzaintza izan daiteke.
  3. Interwikiak gehitu (ezkerrean behean agertzen diren beste hizkuntzetarako loturak). Kasu honetan ez dut uste dagoenik.

Galdetu lasai. --Unai (esan) 07:53, 23 Iraila 2008 (UTC)

Naroa Intxausti

[aldatu iturburu kodea]

Berdin dio. Orain arazoa da artikulu hori kopiatuta dagoela eta copyright urraketa izan daitekeela, Assarrek adierazi bezala. Epe bat emango zaio artikulua pixka bat moldatu arte, eta bestela administratzaileren batek ezabatuko du. Izan ontsa. P.D: Ikusten dut sinatu gabe jarraitzen duzula, kar, kar... --Unai (esan) 07:43, 24 Iraila 2008 (UTC)

Ez nuen hau gogoratzen: Wikipedia:Sinadura. --Unai (esan) 17:28, 24 Iraila 2008 (UTC)

Euskaltzaindiaren arabera, mendi horren izen arautua Palomares da. Mendikaten ikusi dut badagoela Usatxi deitzen den beste tontortxo bat Cervera inguruan. Hala ere, uste dut nire argazkian ez dela Usatxi ikusten. Argazkia Errioxa aldetik hartuta dagoela kontuan hartuz, eta mendilerroaren tarte horretako gailur nagusia Palomares dela ikusita, nik izen hori uztearen aldekoa naiz.--Assar; (erantzun hemen) 10:01, 2 Urria 2008 (UTC)

Ba ideiarik ez... agian ordenagailu publiko batetik egiten baduzu katxean gordetzen ditu lankide ezberdinen izenak, baina ez dakit zergatik izan daitekeen. Nire gomendioa, katxea garbitu eta ondoren sartu wikipediara, pasahitza eta sesioa gogoratzea esanez. Modu horretan beti dago izena emanda eta agian ez da arazorik sortzen. Auskalo! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:20, 11 Urria 2008 (UTC)

Kaixo Gorritxiki... gogoratu eztabaida orrialdetan sinatzea interesgarria izaten dela, horrela eztabaida jarraitu ahal izateko eta zu izan zarela argiago gera dadin. Hori egiteko nahiko da -~~~~ jartzea edo bestela goian duzun sinadura botoiari ematea (Berdina egiten du). Aio! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:54, 12 Urria 2008 (UTC)

Commonseko irudiak

[aldatu iturburu kodea]

Iepe Antton. Ez dakit ikusi duzun, baina igo dituzun irudi mordo bat "Missing permission" bezala etiketatu du Commonseko administratzaile batek. Kontuz, egin duzun lan itzela ezabatu baitezakete. Egileen baimena baduzu (e-mail bat edo idazki bat), hona bidal ezazu lehenbailehen. Galdetu lasai.--Unai (esan) 10:28, 6 Iraila 2009 (UTC)

Zeintzuk dira zuk zeuk eginak? Bakarrik ikusi dut hau, eta administratzaile horri jada eskatu diot "Missing permission" hori ken dezan. Gainontzeko irudiak ZAPE elkarteari edo Jose Maria Plazaolari jarri diezu egiletza... --Unai (esan) 11:17, 6 Iraila 2009 (UTC)
ZAPEkoen baimena OTRS e-mail horretara bidali baduzu, gehitu ezazu argazki horietan hau, ezabatu ez ditzaten: {{Otrs pending}}
Plazaolaren baimenarekin berdina egin beharko zenuke (ez da nahikoa zuk esatearekin baimena ematen dizula; nolabait frogatu behar duzu). Ondo izan! --Unai (esan) 13:29, 6 Iraila 2009 (UTC)

Kaixo, berriz! Ikus hau, eta irudi horietan egin ditudan aldaketak. Ezin duzu "propioa" jarri, zuk ez badituzu egin. Eta bestalde, nondik hartu dituzun jarri behar duzu. Badakit nekezagoa dela, baina hobe da Wikipediarako (arazo legalak eduki ez ditzan/dezagun). Galdetu/komentatu lasai.--Unai (esan) 17:34, 7 Iraila 2009 (UTC)

Kaixo. Zure e-posta jaso dute eta ZAPEren argazki guztiak mantenduko dituzte (uff!!). Plazaolaren baimena bidaltzen ez ahaztu gero, argazki ederrak dira-eta! --Unai (esan) 18:41, 9 Iraila 2009 (UTC)

Harri Akitaniarrena konponduta dago!! Nik bidali nion e-posta bat Orduña horri eta lizentzia argitu du. :-) --Unai (esan) 19:00, 9 Iraila 2009 (UTC)

Nire e-posta nire erabiltzaile-orrian duzu (unai puntu fernandezdebetono a bildua ehu puntu es). Bestela, nire erabiltzaile-orrira sartuz gero, ezkerrean behekaldean sakatu "Erabiltzaile honi e-posta bidali" botoian, eta idatzi nahi duzuna. --Unai (esan) 20:37, 9 Iraila 2009 (UTC)

OTRS zerbitzura bidali bazenituen (permissions-commons@wikimedia.org), irudi bakoitzean {{OTRS pending}} jar zenezake, jendeak jakin dezan baimena OTRS zerbitzu horretara jada bidali duzula, baina oraindik ez dutela egiaztatu.--Unai (esan) 15:45, 11 Iraila 2009 (UTC)

Iepe! Plazaolarenak onartu dituzte jada, zorionak!! Unai (esan) 09:13, 12 Iraila 2009 (UTC)

Plazaolaren argazkiak

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Gorritxiki. Antza, bidali zenuen e-mailean ez ziren Plazaolaren argazki guztiak agertzen, eta batzuk ezabatzen hasi dira. Hiru hauek detektatu ditut: [1], [2] eta [3]. Eta ez baduzu ezer egiten, beste batzuk ere ezabatuko dituzte; gutxienez, hau: [4], eta argazki hori OSO ederra da... Eusebiusek esan dit baimena bidaltzekotan OTRS zerbitzura hiru argazki horiek berrezarriko dituela. Animo! Unai (esan) 17:50, 14 Iraila 2009 (UTC)

Eusebiusek ezabatutako beste bi: [5] eta [6]. --Unai (esan) 08:11, 15 Iraila 2009 (UTC)

Lertxundirenak

[aldatu iturburu kodea]

Ba jar egiezu {{OTRS pending}} txantiloia, ezabatu ez ditzaten!! Ez dakizu nola egin? "Aldatu" botoia sakatu, {{OTRS pending}} itsatsi edozein lekutan, eta "gorde" sakatu.--Unai (esan) 12:40, 15 Iraila 2009 (UTC)

Commonseko irudiak (uff!!!!)

[aldatu iturburu kodea]

Antxon: Ikusi dut igo berri duzun Gipuzkoako irudi hori. Idatzi duzun baimena EZ DA NAHIKOA, AURREKO GUZTIETAN BEZALA. E-mail hori irudiaren baimenean jarri ordez, OTRS zerbitzura bidali behar duzu, eta irudiaren orrian {{OTRS pending}} idatzi.

Beste aukera bat: irudiak ZAPEren webgunekoak direnez, CC-BY edo CC-BY-SA lizentziapean ezartzea webgune horretako irudiak (webgunean bertan). Eta, ondoren, Commonsen lizentziara doan lotura bat itsatsi.

Azken aukera hori egin zen Orduña tipo horrekin, gogoratzen? E-mail batzuk bidali nizkion, tipoak webgunean lizentzia argitu zuen, eta arazoak bukatu ziren...--Unai (esan) 09:42, 18 Iraila 2009 (UTC)

Blokeoarena, ikusita zegoen, horregatik idatzi dizut aurrekoa... Hurrengo batean, lehenengoz OTRS zerbitzura e-maila bidali, gero argazkia igo, eta igo ondoren, {{OTRS pending}} idatzi. Aldrebes ere egin dezakezu, noski (5-10 minuturengatik ez da ezer gertatzen). Nik ezin dut txantiloi hori gehitu, ez dudalako OTRS-ra ezer bidali. Zuk zeuk egin beharko duzu (uste dut aste bat duzula).--Unai (esan) 10:41, 18 Iraila 2009 (UTC)

Uroaren aspiespezieak

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Gorritxiki! Egin dut jada, nahiko erreza zen. Ikusi nola egin dudan artikuluan. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:25, 26 Abendua 2009 (UTC)

¿Es esto euskera?

[aldatu iturburu kodea]

Disculpa, no soy hablante de euskera pero estaba buscando la Biblia en dicha lengua y me he topado con esto. ¿Es euskera? ¿Es batúa? --Jeneme 12:45, 4 Urtarrila 2010 (UTC)

Muchas gracias por tu ayuda, disculpa las molestias. --Jeneme 13:05, 4 Urtarrila 2010 (UTC)

Bisonte europarra

[aldatu iturburu kodea]

Ingelerazko Wikipedian arriskuan dagoela jartzen du, eta horregatik jarri dut jada AR. Hala ere VU jarri nahi izatekotan euskarazkoan AH jartzen dugu, AHULA. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:50, 17 Apirila 2010 (UTC)

Hauek dira kodeak:

Uste dut horekin moldatuko zarela! -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:05, 17 Apirila 2010 (UTC)

Aupa Gorritxiki! AG jarri behar zen ("arriskurik gabea"). Arraza, zer da, azpiespeziea? Ezin duzu Europar bisonteari buruzko artikulutik kopiatu eta itsatsi?--Unai (esan) 11:02, 22 Apirila 2010 (UTC)
Arrazarena Betizun gehitu dut. Hori esan nahi zenuen? Bestea ez dizut ulertzen. Nik bisontearena ondo ikusten dut, baldin eta egia bada arriskurik gabeko egoeran badago (beste Wikipedietan ez diote berdina).--Unai (esan) 22:18, 22 Apirila 2010 (UTC)

Okerreko botoiari eman diot Yakalo artikuluan. -Zariquiegui 09:37, 8 Maiatza 2010 (UTC)

Amerikako bisonteak

[aldatu iturburu kodea]

Egina. Aio! --An13sa 16:35, 11 Maiatza 2010 (UTC)

Kaixo Gorritxiki. Detailetxo bat besterik ez: Bos primigenius primigenius artikuluan Begira ere ipini duzu. Euskarazko wikipedian Ikus, gainera adostu zen behin, eta hori da erabili beharrekoa. Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 21:59, 1 Ekaina 2010 (UTC)

Bon dia, he llegit que entenies el català i he preferit escriure't en aquesta llengua que en anglés o una altra llengua d'estat. Perdó, sé molt poques coses de basc... T'escric per a veure si pots donar el suport a la nostra associació "Amical de la Viquipèdia" que està intentant de ser un Chapter però ha tingut problemes per no representar un estat. Si ens vols ajudar, pots afegir Txantiloi:Wikimedia CAT que m'ha traduït molt cortesament Hegibeltz/Tuc negre, a la teua pàgina principal. Eskerrik asko/gràcies, fins aviat, que tingues un molt bon estiu, Capsot 20:25, 8 Ekaina 2010 (UTC)

Eskerrik asko, que tingues un molt bon dia i cap de setmana, agur! Capsot 08:27, 11 Ekaina 2010 (UTC)

Gerra zikina ...

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, gaiaren inguruan egiten ari zaren jarraipenagatik zorionak eman behar dizkizut. Bide batez, ohartxo bat bakarrik: gertaerak batzuetan iraganean (jipoitu zuten) eta beste batzuetan orainaldian (apurtzen dute) azaltzen dituzu. Artikuluaren estiloaren alde, guztietarako bata ala bestea aukeratzea gomendatuko nizuke. Ondo segi. ---Joxemai; (erantzunak) 12:15, 20 Uztaila 2010 (UTC)

Debako hondartzak

[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko abisatzeagatik. Gaztelaniazko wikipedian ere aldatuko dut. Ondo izan! --Marklar 15:15, 14 Azaroa 2010 (UTC)

Eman zure iritzia, mesedez

[aldatu iturburu kodea]

Ahal baduzu eman hemen zure iritzia: Wikipedia:Txokoa/Politikak#Bot_batekin_Frantziako_udalerrien_artikuluak_egiteko_aukera

Ameriketako ponia

[aldatu iturburu kodea]

Egina. Ez da ezer asko. Halere, beste aldi batean berdina suertatu edo egin nahi izango bazenu, nahi duzun artikuluaren izena idatzi (zure kasuan "Ameriketako poni") aldatu botoia sakatu eta hurrengo argitaratze pantailan birzuzendu aginduan sakatu, ondoren birzuzenketan "Ameriketako ponia" [[[ eta ]]] ikurren artean jarri, argitaratu, eta jada birzuzenketa egina egongo litzateke.
Gero arte. -Euskalduna 10:10, 2011ko martxoaren 26a (UTC)

Juan Raphael Ocanarza

[aldatu iturburu kodea]

Aupa Gorritxiki. Juan Raphael Ocanarza artikuluan ekarpene bat egin zenuela ikusi dut. Ezabatzeko proposatu dut (begiratu eztabaida orrian). Iritzirik eman nahi baduzu... Ondo segi! --Orereta (erantzunak) 21:25, 7 Apirila 2011 (UTC)

Category:Nepalgo behi eta bobidoeen arrazak

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Gorritxiki. Ikusten dut, beti bezala, etxe abereekin sekulako lana egiten ari zarela. Zuzenketa txiki bat: Category:Nepalgo behi eta bobidoeen arrazak kategoriaren izenean, e bat sobera dago. Asteburu on! --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-11-11, 21:03

Behi arrazak

[aldatu iturburu kodea]

Disculpa que me dirija a ti en castellano pero mi conocimiento de euskera es muy limitado. Quería felicitarte primero por el trabajo que estás realizando con las razas autóctonas, yo también he trabajado en las de Cantabria en la wiki en castellano y por coincidencias he llegado a tus artículos aquí. Quería comentarte un par de detalles relativos a su condición de autóctonas de un lugar u otro. No tengo conocimiento de que la vaca terreña esté presente en Cantabria, al menos en número, extensión y tiempo como para considerarse autóctona cántabra, por ello pensaba eliminarla de dicha categoría. Igualmente, pero a la inversa, la vaca tudanca originaria de dicha población en el occidente cántabro tampoco la he encontrado catalogada en ningún lugar como raza autóctona de Euskal Herria, de hecho ésta es la primera vez que la veo escrita en euskera. Por los mismo motivos, no dudo de que haya ejemplares en áreas puntuales, pues es una raza muy numerosa en Cantabria (unos 15.000) y se ha extendido a Castilla y muy probablemente a Bizkaia como dices, pero no encuentro referencia alguna que justifique la clasificación por cabezas o historia como Euskal Herriko bertako behi arrazak‎. No he querido tocar nada porque la recoges en plantillas y artículos. Del resto de bichos transfonterizos no hay queja :). Agur bero bat. --Uhanu 04:02, 26 Azaroa 2011 (UTC)


Estimado Uhanu, el concepto de raza autóctona, por lo menos entre bastante gente que trabaja con ellas en Euskal Herria, no se refire tanto a que una determinada raza sea exclusiva de un sitio, país o región determinado, sino a que su distribución (en muchos casos geograficamente limitada, en otros no tanto) cubra una zona de un territorio, aunque esta sea pequeña. En el caso de Euskal Herria, comparte numerosas razas autóctonas con amplias zonas del Pirineo y la Cordillera Cantábrica en toda su extensión. El caso más claro puede ser el de la vaca de raza pirenaica que se extiende por Euskal Herria, Aragón, Catalunya y zonas de Occitania, y por lo tanto no es exclusiva de ningún territorio, pero es raza autóctona de todos ellos. Puede ser también por ejemplo el caso del mastín de Pirineos. En los casos concretos que citas, por ejemplo, la vaca tudanca por su gran prestigio estubo presente en muchos pueblos del occidente de Bizkaia, aunque en el artículo se especifica que el núcleo central de la raza es Cantabria y en el País Vasco estaba de forma marginal. Esto no quiere decir que pueda existir una pugna por "la propiedad" de la raza. Al citarla como raza "autóctona de Euskal Herria" igual deberíamos más bién hablar de razas "propias" de un lugar, no se quiere dar a entender que es "exclusiva" ni mucho menos de E.H., sino que es una raza "autóctona" presente( o que lo ha sido) también en Euskal Herria. Por ello, en los artículos una raza puede ser "autóctona" de por ejemplo Asturias, Cantabria y Euskal Herria a la vez. Para el caso de la terreña si que tengo algún dato histórico sobre su presencia en Burgos y Cantabria. Intentaré referenciarlos en el artículo para que los puedas usar tu también. Animo y un saludo cordial. --Gorritxiki 13:24, 26 Azaroa 2011 (UTC)

Taxonomia automatikoa

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ba berez inbentoa sinplea da: jartzen duzu taxoia (kasu honetan azpiespeziea) eta berak eraikitzen dizu goragoko sailkapen osoa. Arazoa da guztiak eraiki behar direla, hau da, bakoitzaren gainean zein dagoen esan behar zaiola pixkanaka pixkanaka. Baina behin informazio asko edukita, geroz eta errazagoa da taxonomia oso eta koherente bat eratzea. Ikusten baduzu, orain Equus non sartu behar duen ere badaki, eta berdina egin dezakezu edozein artikulurekin. Ez dakit azaldu naizen, hala ere {{taxotaula automatikoa}} orrialdean badituzu azalpenak. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:35, 27 Azaroa 2011 (UTC)

Hala ere Kiang artikulua ez da koherentea. Alde batetik azpiespeziea dela esaten da, eta bestetik espeziea dela eta bere barruan 3 azpiespezie daudela. Ingelerazkoan begiratuta esaten da espeziea osatzen duela berak bakarrik, beraz ez litzateke Equus hemionusen barruan sailkatu beharko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:34, 28 Azaroa 2011 (UTC)

Gabon, Gorritxiki. Porposamen bat: Zaldi eta poni arrazez artikuluak maiz idatzi dituenez. Aurrekoan, Exmoor Parke Nazionala eta Dartmoor Parke Nazionalaren artikuluak idazterakoan bietan Exmorr eta Dartmoor poni arrazak bazeudela jakin nuen: en:Exmoor Pony eta en:Dartmoor Pony. Beharbada bi poni arraza hauen artikuluak sortzea interesatuko litzaizuke. Sortu ezkero, aipatutako bi artikulu horietan ere lotura jar zenezake. Besterik gabe, aio! -Euskalduna - 20:13, 2011ko abenduaren 6a (UTC)

Bukleak kategorietan

[aldatu iturburu kodea]

Iepe, Gorritxiki! Konturatu zaitez kategoria bat ezin daitekeela egon izen bereko kategoria baten barnean; bestela, zentzurik gabeko bukle bat sortzen da ;-) Aio!--Unai (esan) 11:46, 11 Abendua 2011 (UTC)

Kaixo Gorritxiki! Beno, izena eman duzunez wikiproiektu:Ugaztunak orrialdean komentatzen dizut ari naizela bot batekin sortzen ahalik eta eduki gehien. Momentuz egindakoa bertan nabil jartzen. Artikulu guztiek lotura dute commonseko irudi biltegira eta orain lan hori egin beharko litzateke, hau da, gutxienez artikulu bakoitzak argazkia izatea. Animatzen? -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:35, 26 abendua 2011 (UTC)

Iepa! Adibidez zeinetan duzu arazo hori Ukrainerazko wikipediarekin? -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:38, 31 abendua 2011 (UTC)
Dirudienez irudi horiek ez daude commonsen, euren zerbitzarian baizik. Berez igo ahal dira commonsera, lizentzia ondo dutelako. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:47, 31 abendua 2011 (UTC)

Arratsaldeon Gorritxiki. Gai honetan lagundu nahi nizuke, baina ni lankide soila naiz, bandaloak eta euren ekintzak markatzen ditut, baina ez ezabatu. Nire iritziz zure galderak hobekien erantzun ditzazketenak administratzaileak dira. Ondo izan. - Euskalduna, 16:45, 2012ko urtarrilaren 10a (UTC)

Erabiltzaile arrunt batentzat, bandalo batek artikulu batean egindako aldaketa guztiak ezabatzeko modurik bizkorrena hau da:
  1. Zoaz artikulu horren Historia atalera (artikuluaren orriko goiko eskuinaldean «Historia ikusi» klikatuta).
  2. Bertsioen zerrendan, jar ezazu bertsioak alderatzeko ezkerraldeko puntua berriz jarri nahi duzun bertsioaren gainean; eta eskuinaldekoa, berriz, oraingo bertsioan.
  3. Sakatu «Hautatutako bertsioak alderatu» botoia.
  4. Eskuinean, sakatu «Desegin» botoia.
  5. Behean, sakatu «Gorde» botoia.
Administratzaileok badugu beste bide bat, bandaloen aldaketak di-da desegiteko, baina batzuetan ez dago administratzailerik konektatuta... Beste zalantzarik izanez gero, galdetu lasai. --Xabier Armendaritz 2012-01-10, 19:58

Kaixo, Gorritxiki. Aurrekoan, Lur hiztegietatik sortutako artikulu bat wikitzean, ingelesezko Wikipediari begiratuta bi kategoria berri sortu nituen: Capra eta Ardiak. Kontua da orain Caprinae kategorian dauden espezie eta azpiespezieetako asko beste bi kategoria berri horietara eraman beharko liratekeela. Euskal Wikipedian abere horien gaiak lantzen esperientzia handia duzunez, zugan pentsatu dut berehala. Egingo zenuke Caprinae kategoriakoak dagokien kategoriara eramateko lan hori? Ni orain oso lanpetuta nabil Lur hiztegietatik sortutako artikuluak wikitzen, eta otsail arte ezingo nuke lan hori egin. --Xabier Armendaritz 2012-01-16, 08:47

Latxa ardia eta manex ardia

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo berriz ere, Gorritxiki. Ikusi duzu Euskaltermeko fitxa hau? Hor diotenez, latxa ardia eta manex ardia arraza bat bera dira. Beraz, artikulu bakarra egin beharko litzateke bikote hauetako bakoitzarekin:

Ez naiz gai horretan aditua eta oraintxe ez dut ikertzeko astirik. Zure esku uzten dut artikulu horiek batzea, batu beharrekoak direla uste baduzu. --Xabier Armendaritz 2012-01-16, 09:28

Primeran, Gorritxiki! Azken batean, arrazak definitzearena nahiko gai korapilatsua da, eta zuk jarri duzun eran oso ondo dagoela uste dut. Euskara baturako izen egokienari dagokionez, konturatu naiz biak datozela Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan, honela: «ardi latx» (Hiztegi Batuko «latx» sarreran) eta «manex ardi» (Hiztegi Batuko «manex» sarreran). Beraz, ardi latxaren artikuluak berriz aldatu beharko ditut, sentitzen dut honenbesteko joan-etorria! --Xabier Armendaritz 2012-01-16, 22:24

Request for translation.

[aldatu iturburu kodea]

Warm greeting from Korean Wikipedia! Could you help us to translate articles simple:Kara, simple:Josh Duhamel, simple:IU (singer), simple:Running Man into your unique and honourable language? Thank you in advance! Tsuchiya Hikaru 14:35, 26 urtarrila 2012 (UTC)

Okzitaniako udalerrien okzitanierazko izena adierazteko

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Gorritxiki. Okzitaniako udalerrien okzitanierazko izena adierazteko, txantiloi berezia sortu zuen Theklan lankideak. Adibidez, aski da {{udalOC|Asereish}} idaztea, emaitza hau lortzeko:

okzitanieraz Asereish.

Automatikoki sortutako Okzitaniako udalerri guztiek jarrita dute, hasierako parentesian, {{udalOC|}} kodea. Beraz, aski da hor okzitanierazko izena gehitzea, emaitza egokia lortzeko. Adibidez, horrela egin dut oraintxe Azereix udalerriaren artikuluan. Ondo izan, eta zorionak zure ekarpen ugari eta emankorrengatik. --Xabier Armendaritz 2012-02-26, 13:05

Gerra zikina

[aldatu iturburu kodea]

Aupa Gorritxiki! Gerra zikinena aspalditik utzi nuen. Zaku luzeegia da beharbada eta lan kolektiboa eskatzen duela pentsatzen dut. Ni orain beste gauzetan nabil, eta zerbait esateagatik igual Euskal Memoriak edo holako elkarteen atea jo beharko genuke. Besarkada bat, eta animo! -Lima (eztabaida) 10:03, 10 uztaila 2012 (UTC)Lima

Nabarmendutako artikuluak eta tauxotaulen banderak

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Gorritxiki. Artikulu bat nabarmendutzat onartuta dagoenean, izartxoa jartzeko, aski da bukaeran kode hau sartzea: {{nabarmendutako artikulua}}

Hori edonork egin dezake, administratzailea izan gabe ere. Dagoeneko jarri diot izartxoa zuk esandako artikuluari.

Beste gaiari dagokionez, tokiko bertako arrazen taxotaulan arraza hori nongoa den adieraztearena interesgarria da, bai. Esango zenidake zure ustez egokia den ereduren bat, erdal wikipedien artean? Gainetik begiratuta, finlandierazko Wikipedian erabiltzen duten eredua gustatu zait, baina zu gai horretan gehiago aritua zara, eta beharbada ezagutuko duzu egokiagoa izan litekeen besteren bat. --Xabier Armendaritz 2012-09-06, 14:07 (Eguzk.)

Sartu dut zuk eskatutako parametroa taxotaulan. «Jatorrizko herrialdea» izena jarri diot. Nola dabilen ikusteko, begiratu «Pottoka» artikuluaren taxotaulari. Edozein zalantza sortzen bazaizu, galdetu lasai. --Xabier Armendaritz 2012-09-06, 15:51 (Eguzk.)

Tibeteko bandera

[aldatu iturburu kodea]

Hemen dituzu Tibeteko banderak. - --Joxemai; (erantzunak) 14:07, 8 iraila 2012 (UTC)

Tibeteko bandera

[aldatu iturburu kodea]

Aupa Gorritxiki!! Uste dut lortu duzula ezta? Jak artikuluan dagoeneko jarrita dago. Hala ere, eskualde edo lurralderen bateko bandera falta bazaizu, eskatu eta egingo dut arazorik gabe. Ondo segi! --An13sa 10:23, 9 iraila 2012 (UTC)

Aupa gorritxiki! Ez naiz gaian batere aditua, beraz ederto iruditzen zait edozein aldaketa. EATaren bi aldaeren artikuluak egitea otu zitzaidan, bertako arrazak baitira.

Inigo

--Inigoruiz (eztabaida) 13:55, 4 urria 2012 (UTC)

Zer da aker proba? Ahari jokoa ezaguna egiten zait, berdina al da akerrena? Artikulu hori falta da Euskal_Herriko_bertako_etxabereen_arrazak artikuluan. Ez dut informazio askorik aurkitzen.

Milesker --Inigoruiz (eztabaida) 16:13, 4 urria 2012 (UTC)


Zeozer in det. Jungo gera hobetzen. http://eu.wikipedia.org/wiki/Aker_proba Inigoruiz (eztabaida) 18:28, 4 urria 2012 (UTC)

Hola Gorritxiki, pues muy poco más encontré en su día, aparte del enlace que dejé en la discusión. Aquí, en la Sierra de Guadarrama, su presencia es muy escasa y va a menos, pero vi las del País Vasco hace un par de años y tiene que ser la misma raza. Te dejo este libro sobre razas autóctonas de España pero que solo habla de las poblaciones vascas. Pero me parece que no hay más información sobre esto, ya que en el País Vasco es donde está el nucleo de polación y donde se han tomado medidas de conservación para la raza. Suerte con el artículo. Un cordial saludo. --Erfil (eztabaida) 10:44, 6 urria 2012 (UTC)

sortu beharrekoa

[aldatu iturburu kodea]

sortu beharreko zure artikuluen zerrendan zegoen hau egin det:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriko_txakur_arrazak

beheko kategoriak ipintzia falta da, baina berria naiz ta eztakit ipintzen. --Inigoruiz (eztabaida) 02:47, 11 urria 2012 (UTC)

https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriko_ardi_arrazak

--Inigoruiz (eztabaida) 02:54, 11 urria 2012 (UTC)

Animalien izen arruntak

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, egunon!. Euskaltermen dauden izenak erabiltzen ditut aldaketak egiteko. Egia esan, askotan izen zientifikoa nahiko zaharkiturik daukate baina Euskalterm iturri moduan erabiltzea erabaki genuen (egia esateko euskaraz ez dago iturri onen eskaintza zabala). Zuk, gai honi buruz nik baino askoz gehiago dakizunez, akatsen bat topatzen baduzu, aldatu lasai. Ondo izan! --Marklar (eztabaida) 10:41, 1 azaroa 2013 (UTC)

Kaixo Gorritxiki! Ideia ona... ea denborarik ateratzen dudan. Orain narrastiak ordenatzen ari naiz eta horrekin ere ataritxo bat prestatzea zen nire ideia, baina tarte bat beharko dut. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:36, 16 azaroa 2013 (UTC)

Mahatsen aldaerak

[aldatu iturburu kodea]

Arrastion! Atzo janariz irakurtzen nenbilela, frantsesez euskal aldaerei buruzko artikuluak dituztela konturatu nintzen (fr:Hondarribi beltza, fr:Hondarribi zuri eta fr:Graciano (cépage)). Bertoko produktuen artikuluak primeran landu zenituenez, igual hauek ere interesgarriak dira zuretzat. Ondo izan! --Marklar (eztabaida) 18:09, 11 otsaila 2014 (UTC)

Tengmalm hontza

[aldatu iturburu kodea]

Egun on, Gorritxiki: Tengmalm hontza neguan Euskal Herriko beste toki batzuetan ere ikus daitekeela jarri duzu. Espainiako hegaztien neguko atlasa kontsultatu dut, eta hor ez da agertzen horrelakorik, ez Euskal Herrian, ez Euskal Herritik kanpo. --Xirkan (eztabaida) 10:19, 19 uztaila 2014 (UTC)

Horrela hobekiago dagoela uste dut. Eskermila. --Xirkan (eztabaida) 14:34, 22 uztaila 2014 (UTC)

Altzolaras (Aizarna-Zestoa)

[aldatu iturburu kodea]

Ongi, argazkiak commonsera igo eta abisatzen badidazu oinarrizko artikulua eta infotaula egingo ditut, zeuk ere osatu dezakezu. Ez naiz Urola Kostakoa eta ez dut eskualdea gehiegi ezagutzen baina aurrekoan Zumaian izan nintzenez gaurkoan herri honetako hainbat eraikin nabarmenen eraikinak sortzen ari naiz. -Euskaldunaa (eztabaida) 14:41, 23 iraila 2014 (UTC)

Egina - Baina koordenatuak falta zaizkio, Google Earthen Aizarna begira egon naiz baina ez dut hondakinan non dauden topatzerik izan. Non dagoen baldin badakizu, Google Earthen bidez kokatu eta koordenatuak atera, Altzolaras jauregiaren artikuluaren infotaulan jartzeko. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:42, 23 iraila 2014 (UTC)
Beno, ahaztu esandakoa, azkenean lortu dut jauregiaren hondakinak topatzea eta koordenatuak jarri dizkiot. Aizarnan ez naiz nire bizitza osoan egon eta Altzolaras bailara bazenik ere ez nekien... Gipuzkoako txoko ezkutuenetako batean ikusi dudanez. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:48, 23 iraila 2014 (UTC)

Poni arrazak (edo beste edozein)

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Txukunago eta errazago egingo dituzu artikuluak taxotaula automatikoa erabiliz. Adibidez horrela:

{{taxotaula automatikoa
| status = Segurua
| name = Britaniar zela ponia
| image = PennymoreTuesday'sChild.JPG
| taxon = Equus ferus caballus
| arraza = Britaniar zela ponia
| jatorria = {{bandera|Ingalaterra}} {{bandera|Gales}} 
}}

Aldatu behar dituzunak dira status (egoera), name (izena) eta image (irudia). Besteak jarrita ere oso ondo geratuko da. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:56, 28 iraila 2014 (UTC)

Hortxe daukazu
{{taxotaula automatikoa
| status = CR
| name = Abaco berberiar zaldia
| image = Islandhorses.jpg
| taxon = Equus ferus caballus
| arraza = Abaco berberiar zaldia
| jatorria = {{bandera|Bahamak}}
| synonyms =
| range map = 
}}
Aldatuko dut, lasai! -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:35, 28 iraila 2014 (UTC)

¿Puedes traducir este párrafo y añadirlo en Tiétar (Cáceres)?

Obtuvo su independencia el [[1 de julio]] de [[2011]], tras separarse de la ahora vecina [[Talayuela]],<ref>{{cita web|url=http://doe.juntaex.es/pdfs/doe/2011/1300o/11040116.pdf|título=D.O.E./7 de julio de 2011/Número 130|autor=Junta de Extremadura|fechaacceso=19 de abril de 2013}}</ref> aunque por un defecto de forma no fue hasta 2013 que se hizo efectiva.<ref>{{Cita web|título=Corrección de errores del Decreto 103/2011, de 1 de julio, por el que se aprueba la segregación de la entidad local menor de Tiétar para su constitución en municipio independiente de Talayuela.|url=http://doe.juntaex.es/pdfs/doe/2013/1120o/13040108.pdf|obra=[[Diario Oficial de Extremadura]] nº 112|fecha={{Fecha|12|06|2013}}|editor=[[Junta de Extremadura]]}}</ref>

--Vivaelcelta (eztabaida) 00:27, 7 urria 2014 (UTC)

Equus ferus solutrensis

[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Beno, berez existitzen ez diren maila taxonomikoek ez dute taxotaula bat izan behar. Adibidez "Zebra"... baina beno, berez egitea posible da, ez dago arazorik. Fosilaren garaia sartzeko egin behar dena da

|fossil range = {{fosilaren garaia}}

sartu, eta kitto, agertuko da. Theklan · Eztabaida · E-maila 21:03, 19 urria 2014 (UTC)

Global account

[aldatu iturburu kodea]

Hi Gorritxiki! As a Steward I'm involved in the upcoming unification of all accounts organized by the Wikimedia Foundation (see m:Single User Login finalisation announcement). By looking at your account, I realized that you don't have a global account yet. In order to secure your name, I recommend you to create such account on your own by submitting your password on Special:MergeAccount and unifying your local accounts. If you have any problems with doing that or further questions, please don't hesitate to contact me on my talk page. Cheers, DerHexer (eztabaida) 18:15, 14 urtarrila 2015 (UTC)

Zaldi arrazen txantiloia

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Gorritxiki! {{Zaldi arraza infotaula}} sortu dut, askoz hobea eta sinpleagoa teknikoki. Nahi baduzu aldatzen joan zaitezke artikulu guztietan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:26, 23 otsaila 2016 (UTC)

Ez zaude ondo erabiltzen. Begiratu Liebenthaler_poni. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:50, 23 otsaila 2016 (UTC)
Jar daiteke, baina orain arte IUCNren egoera sistema erabiltzen genuen. Eta ezin dugu egoera sistema hori erabili IUCNren menpe ez dauden elementuetarako. Hau da, ez dakit zein erreferentzia erabiltzen zenuen, baina erreferentzia horren irizpideak jarraitu beharko dira arraza baten iraute egoera jarri nahi badugu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:05, 23 otsaila 2016 (UTC)

Jarri naiz zure poni eta zaldi arrazetako hainbat artikulu aldatzen, txantiloi hau gehitzeko. Orokorrean: IUCN egoera ezin zaio jarri hori ez duen izaki bati. Ahal duzunean, ondo legoke guztia berrikusi eta zaldi arrazen txantiloia jartzea. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:46, 31 maiatza 2018 (UTC)

AdosTheklan. Lanean hasiko naiz. --Gorritxiki 09:33, 1 ekaina 2018 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan

[aldatu iturburu kodea]
eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey

[aldatu iturburu kodea]
WMF Surveys, 18:41, 29 martxoa 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia survey

[aldatu iturburu kodea]
WMF Surveys, 01:39, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey

[aldatu iturburu kodea]
WMF Surveys, 00:48, 20 apirila 2018 (UTC)

Onak nabarmen lehiaketa martxan da

[aldatu iturburu kodea]

Egun ona!

Artikulu hau itzuli al zenezake, mesedez?

—Aurreko iruzkin sinatugabea 23.106.56.52 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.