Wikipediaren Estilo Gida Wikipediako artikulu guztietarako erabiltzen dugun estilo liburua da. Orrialde honen helburua hainbat gairen inguruko argibideak ematea da, eta beste hainbat puntutan sakontzeko sarrera eskaintzea. Xehetasun gehiago dituzten orrialde horiek gai zehatzei buruzko argibideak ematen dituzte. Kontraesanen bat aurkituz gero, orrialde hau da eredu gisa erabili beharrekoa. Hala ere, Estilo Gida ez da ezin aldatuzko arauen bilduma bat, baizik eta edukiari itxura koherentea emanda erabiltzaileari informazioa errazago eta txukunago emateko tresna bat. Ahal den neurrian, hobetzen joango gara, eta hobetzeko moduko zer edo zer ikusten baduzu hori aldatzea proposa dezakezu.
Estilo gidaren helburua Wikipedia errazagoa, intuitiboagoa eta koherenteagoa egitea da, lankideei formatu, egitura eta hizkuntza irizpideei emanez. Euskara maila egokia mantentzea garrantzitsua da, baina ulermena lausotuko duten hitz eta esamolde konplexuak ekiditea ere beharrezkoa da.
Hemen jasotzen den edukia eztabaidatzeko, erabili Estilo gidaren eztabaida orrialdea.
Laburrean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikuluen izenburuak, sarrera eta atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikipediako laguntza |
Artikuluak idatzi... |
Wikipediako hitzarmenak... |
Ikus, gainera... |
Wikipedian sakontzeko >> |
Wikipediako artikulu orok, ahal den neurrian, artikuluen formatu orokor hau izan beharko luke. Artikulu txarra edo zirriborroa baino ez den batek ere gutxieneko batzuk izan behar ditu. Gutxieneko horiek ez jartzearen ondorioetako bat artikulua ezabatzea izan daiteke.
- Artikulua kategoria baten barruan (gutxienez) sartu behar da.
- Erdal wikipedietan gai berari buruzko artikulurik baldin badago, artikulu horrekiko esteka egin behar da, Wikidata proiektuaren baliabideak erabiliz. Hau egiten ikasteko laguntza orrialde berezia kontsulta dezakezu: Wikidata § Artikulu bat Wikidatarekin nola lotu
Behin gutxieneko horiek beteta, artikulu txukun bat sortzeko, ondorengo alderdi hauek ere izan beharko ditugu aintzat.
Artikuluen izenburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikuluen izenburua aukeratzeko garaian izen edo deskribapen naturala erabiliko dugu, zehaztasun nahikoarekin, eta erlazionatutako artikuluekin bat datorrena. Irizpide hauen artean talka sortzen bada, egokiena aukeratzea erabiltzailearen esku egongo da. Honako irizpideak ere kontuan hartu beharrekoak dira:
Amaierako -a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikuluen izenburuak ez du beharko amaierako -a jartzea gai generikoen inguruan ari bagara:
- kazetaria, santutegia, museoa, liburutegia, satelitea...
- kazetari, santutegi, museo, liburutegi, satelite...
Beharrezkoa izango da, ordea, elementu zehatz bati buruz ari bagara:
Artikuluen izenburuaren zehaztasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikuluen izenburuaren zehaztasunak aurkituko dugunaren berri ematen digu, eta bilaketak errazten ditu. Argitalpen zientifikoen estiloko izenburu luzeak ekidingo ditugu, eta beharrezkoa den informazioa artikuluen ataletan emango dugu. Adibidez:
- Lehen Mundu Gerraren ondorio ekonomiko eta sozialak Ipar Euskal Herriko barnealdean.
- Lehen Mundu Gerra Euskal Herrian
Artikuluaren izenburuak bertan jasotzen denaren isla izan behar du:
- Dorre Bikiak artikuluak eraikinaren berri emango digu, arkitektura, historia, kokapena...
- 2001eko irailaren 11ko atentatuak artikuluak Dorre horietan 2001eko irailaren 11n gertatutakoaren berri emango digu.
- «Iñigo Cabacas» artikuluaren beharrik ez dugu. Izan ere, «Iñigo Cabacas auzia» da artikuluak jasoko duena.
- Artikulu batean sekzio batek pisu handia hartzen badu, laburtu eta artikulu berri bat egitea pentsa dezakegu. Adibidez, Errusiako Iraultzaren barruan eman zen Otsaileko Iraultza, jatorrizko artikulua baino luzeagoa dena.
Izena edo ezizena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ikus Wikipediako Txokoko 2020ko ekaineko eztabaidan adostutakoa.
Artikulua biografia bat bada, norbanakoa gizartean ezagun egin duen izenak (berezko izena edo ezizena izan) izan beharko du artikuluaren izenburu:
- Estepan Urkiaga
- Estepan Urkiaga Basaraz
- Lauaxeta
Ondoren, artikuluaren lehen paragrafoko lehen esaldian adierazi beharko da norbanakoaren berezko izen osoa, ezizena edo beste izen bat lehenetsi bada, ondoko eredua jarraituz:
- Estepan Urkiaga Basaraz, Lauaxeta ezizenez ezagunagoa (...data...), ...
Berezko izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Izen-abizenetako lehen karakterea letra larriz idazten da:
- ALBERT EINSTEIN
- Albert einstein
- Albert Einstein
- Izenetan preposizioak daudenean, letra xehez idatziko dira:
- Vincent Van Gogh, Charles De Gaulle, Pablo González De Langarika...
- Vincent van Gogh, Charles de Gaulle, Pablo González de Langarika...
- Konturatu artikuluaren izenburuari buruz ari garela kasu honetan. Artikuluan bertan abizena baino ez bada aipatu behar, letra larriz joango da: Van Gogh, De Gaulle...
- Italiar izenetan aurreko araua ez da aplikatzen:
- Ez erabili letra larriak izenburuetako hitz guztietan, beharrezkoa ez bada
- Donejakue bidea
- Donejakue Bidea
Izaki bizidunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espezie eta generoen izenak beti letra etzanez idatziko dira. Generoaren lehen letra larria izango da; espeziearena, letra xehez. Adibidez:
- Homo Sapiens, Canis Lupus, Quercus robur, COTTOCLINUS canops...
- Homo sapiens, Canis lupus, Quercus robur, Cottoclinus canops
- Izaki bizidunenekin izen zientifikoa erabiliko dugu ez badago euskarazko berezko izen ezagun eta hedaturik. Ingelesez erabiltzen duten izen arruntak itzultzea ez da praktika ona:
- Izaki bizidunak izen arruntik baldin badu euskaraz, izen zientifikotik birzuzenketa eratuko dugu. Argibide gehiagorako, ikus Estilo gida § Birzuzenketak.
- Izenburua letra etzanekin idazteko
{{izenburu etzana}}
txantiloia sartuko dugu artikuluan. Hainbat txantiloik ({{taxotaula automatikoa}}
,{{lan infotaula}}
...) automatikoki egiten dute lan hau, hala ere.
Leku izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leku izenak letra larriz joango dira konbentzioen arabera:
- Itzultzen ez diren toponimoak: Downing Street, Times Square
- Generikoa den hitza izenaren parte denean: Arte Ederren Museoa, Etxe Zuriko Gela Obala, Donostiako Kafe Antzokia, Dorre Bikiak...
- Generikoa den hitza hasieran doanean: Plaza Gorria, Kale Nagusia (Donostia), Itsaso Gorria...
Letra xeheak erabiliko dira honako kasuetan:
- Generikoa den hitza ez denean izenaren parte: Biteri kultur etxea, Petronas dorre bikiak, La Moneda jauregia, Sargazoen itsasoa, Karramarroaren nebulosa...
- Izen batean preposizio bat dagoenean: Santa Eulària des Riu, Aix-en-Provence, Île-de-France...
Artelanak, literatura, filmak...
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko izena emango da ez badago euskarazko itzulpen ezagunik:
Euskarazkoa itzulpena emango dugu noizbait itzulpenik egin bada. Ez dugu gure kabuz itzulpenik emango:
Letra etzanak erabiliko dira liburu, argitalpen, artelan eta antzekoen izenak emateko:
- Like a Rolling Stone, Azken Guda Dantza, Bakearen Usoa (Nestor Basterretxea), Sirenatxoa (Kopenhage)...
Ez dira letra etzanak erabiliko honako kasuetan: erlijioen testu sakratuak eta kodexak, hiztegiak eta liburukiz osaturiko entziklopediak.
Argipen orrialdeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Termino batek erabilpen bat baino gehiago izanez gero, argipen orrialdeak sortuko ditugu. Bertan jarriko ditugu termino horrek izan ditzakeen adiera ezberdinak, eta {{argipen}}
txantiloia gehituko diogu bukaeran. Adibidez, Getaria.
Astronomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ikus Wikipediako Txokoko 2020ko abenduko eztabaidan adostutakoa.
- Konstelazioen izena: Konstelazioen izenetan Euskaltzaindiaren 173. araua errespetatuko da, bi salbuespen eginez: "Hartz Handia" eta "Hartz Txikia" artikuluetan euskarazko izena lehenetsiko da, izen horiek gizartean duten hedapena dela eta. Salbuespen horietan ere latinezko izena idatzi beharko da artikuluaren sarreran, euskarazkoaren ondoren. Salbuespen horietatik at, latinezko izena lehenetsiko da, baina euskarazko baliokidea (Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri dena) ere ipini beharko da bigarren mailako izen gisa artikuluaren sarreran.
- Konstelazioen izena Txikipedian: Euskaltzaindiaren 173. arauak ez die eragiten testu didaktikoei, eta horregatik Txikipedian konstelazioen euskarazko izena erabili daiteke, egileak hala nahiko balu. Hala ere, konstelazio bakoitza izendatzeko forma erabiliena hobestea gomendatzen da, latinezkoa edo euskarazkoa.
Ez asmatu hitzik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ikus Wikipediako Txokoko 2021eko martxoko eztabaidan adostutakoa.
Wikipedia ez da iturri primarioa. Ez asmatu hitzik. Hitz bat behar izanez gero, aurretik zer erabili den begiratu eta, euskarazko hitzik ez badago, erabili jatorrizko hizkuntzako terminoa, letra etzanaz, ala euskarazko itzulpena. Bata ala bestea aukeratzeko, frantses eta gaztelaniazko ereduak jarraitu:
ingelesez: legging; frantsesez: legging; gaztelaniaz: legging
- zangotakoa
- legging
ingelesez: bouncing bomb; frantsesez: bombe rebondissante; gaztelaniaz: bomba de rebote
- bouncing bomb
- errebote-bonba
Eredu eta erreferentzia egokirik ezean, Wikipedian artikulu berriak sortzean joka ezazu argitasunaren alde eta komeni denean beste lankideen iritzia eskatu.
Sarreraren gaineko elementuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erabiltzaileak ahalik eta denbora tarterik laburrenean ulertu behar du ikusten ari den artikulua berak bilatzen duena ote den. Horregatik artikuluaren edukia hasi aurretik kokatu beharko dira argipen mezuak edo termino horren beste erabilpenak: {{argitzeko}}
, {{beste erabilpenak}}
, {{ezberdindu}}
, {{beste erabilpen batzuk}}
... txantiloiak erabiliko dira horretarako.
Ondoren oharrak jarriko ditugu, adibidez, artikuluaren kalitatea edo formatoa egokia ez direla adierazten duten {{wikitu}}
, {{zuzendu}}
, {{lanean}}
, {{laburregia}}
, {{eguneratu}}
...
Lehen irudia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen irudia ere testuaren aurretik sartuko dugu, baina ohar guztien ondoren. Honela irudia lehenago irakurriko da testua baino pantaila arrunta erabiltzen ez duten sistemetan: mugikorrak, testu deskribapenak... irudia esanguratsua izango da, ahalik eta kalitate handienarekin eta artikulua identifikatzen laguntzen duena. Irudia duen txantiloi bat erabiliko badugu, ez da beharrezkoa irudirik sartzea artikuluaren sarreran bertan. Irudien inguruko laguntza jasotzeko, Laguntza:Irudiak irakurri. Artikuluak hobeto ilustratzen ikasteko, irakurri Wikipedia:Estilo gida/Irudiak. Zure irudiak igotzeko laguntza behar baduzu, ikusi Laguntza:Irudiak nola igo.
Infotaula txantiloia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Infotaula txantiloia ere artikuluaren testuaren aurretik joango da. Honela testua baino lehenago kargatuko da. Txantiloien inguruko laguntza jasotzeko, irakurri Laguntza:Txantiloiak. Wikidatatik automatikoki datuak kargatzen dituzten txantiloiak ikusteko eta eztabaidatzeko, irakurri Wikiproiektu:Txantiloien automatizazioa.
Artikuluaren sarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laburpen egokiarekin hasi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irakurleak une edo minutu gutxi batzuk ematen ditu artikuluan. Horregatik garrantzizkoa da artikuluaren sarrera era egokian lantzea. Lehen esaldian esandakoaz gain, artikuluaren sarrerak irakurleari artikuluaren oinarrizko informazioa eskaini behar dio, labur, eta irakurleari arrazoiak eman behar dizkio artikulua irakurtzen jarraitzeko, bere interesa piztuz. Sarrera modu zuzen, argi eta neutral batean idatzi behar da.
Sarrerak artikuluaren azalpen zehatza eman behar du, gaia identifikatu, kontestua ezarri, eta zergatik den garrantzitsua adierazi. Ikuspuntu ezberdinak baldin badaude, garrantzitsuenak aipatuko ditu, baita egon daitekeen kontrobertsia garrantzitsuak ere. Ez ditugu eztabaidagai txikiak edo kritikak sarreran jarriko.
Artikuluaren gaiak duen garrantzia ere bertan aipatuko dugu, esaldi gutxi batzuekin. Sarreran ez dugu artikuluan lantzen ez den gairik aipatuko, irakurlearen interesa piztuko duelako inongo garapenik gabe.
Artikuluaren arabera gauzak alda badaitezke ere, sarrera batek ez du hiru paragrafo baino gehiago izango. Artikulu on batek, sarreraren eta, edukiz gero, infotaularen bidez, behar duen informazio minimoa eman beharko lioke irakurleari. Artikuluaren tamainaren arabera, sarreraren tamaina aldatuko da. Hala ere ideia da sarrerak gaia egoki laburbiltzea, eta ez hainbeste karaktere kopuru zehatz bat ematea.
Lehen esaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen esaldiak gaia kokatuko du, eta garrantzizkoa da ahalik eta zehatzena izatea. Esaldi luzeak eta subordinatuak ekiditen saiatuko gara, eta datuak modu objetibo batean aurkeztuko ditugu. Honako egitura izango du:
- Deskriptorea (definizio generikoa) + ezaugarri espezifikoak (detaileak)
- Aditza ez da inoiz atzera kargatuko.
Arau hau IVAPen estilo-liburuari lotzen zaio (145. orrialdea).
Artikuluan izenburua agertzen den lehen aldian letra lodiz jarri behar da, ahal izanez gero. Letra lodi horietan ez dugu txertatuko beste artikuluekiko estekarik:
- Kirgizistango bandera 1992ko martxoaren 3an erabakitakoa da.
- Kirgizistango bandera 1992ko martxoaren 3an erabakitakoa da.
Atzerriko termino baten itzulpena baldin bada edo transliterazio bat egin bada, hizkuntza horretan ere jarriko dugu izenaren ondoren:
- Abu Ali al-Hasan Ibn al-Haitham (arabieraz: أبو علي الحسن بن الهيثم)
Hau egiteko lang txantiloiak erabiliko ditugu. Eskuragarri daudenak ikusteko, ikus eu:Kategoria:Hizkuntza anizdun artikuluen txantiloiak.
Pertsona bat baldin bada, jaioterria eta jaioteguna, eta heriotza lekua eta heriotza eguna jarriko ditugu ondoren. Euskarazko Wikipedian horiek guztiak barne esteken bidez adierazten ditugu. Beste hizkuntza baten txantiloia erabili badugu, guztia parentesi berdinaren baitan jarriko dugu:
- Mao Zedong (ⓘ; txinera tradizionalez: 毛澤東; txinera sinplifikatuz: 毛泽东 Shaoshan, Hunan, 1893ko abenduaren 26a - Beijing, 1976ko irailaren 9a) Txinako Alderdi Komunistaren buruzagia eta Txinako Herri Errepublikako presidentea izan zen.
Izenburuan ere, letra etzanen arauak bete behar dira. Arau horiek izenburuari letrakera etzana eskatzen badiote, artikuluaren hasieran {{izenburu etzana}}
kodea idazteaz gainera, letrakera etzanez idatziko dugu izenburua:
- Ikasten Berri Txarrak rock musika taldearen 2. diska da, 1999an argitaratua.
Edukien taula
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edukien taula automatikoki agertuko da artikuluetan lau izenburu baino gehiago baldin baditu. Ez dugu eskuz eginiko edukien taularik sartuko eta berez duen estiloa mantenduko dugu, ez badago hori hautsi edo aldatzeko arrazoi sendorik, beti ere. __TOC__
da lehenetsita erabiliko dugun kodea, artikuluaren hasieran jarrita.
Atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atal kopurua ez dago zehaztuta eta artikuluaren araberakoa izango da. Komeni da, hala ere, artikuluaren atalen arteko oreka egotea, edukiak gehitu ahala ordena eta argitasuna mantentzea. Artikuluaren gai garrantzitsuenak hasieran kokatuko ditugu, eta bestelako atalak bukaeran egongo dira.
Izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lehen letra besterik ez da joango letra larriz (edo baita behar denean ere; izen propioak...) eta gainerakoak xehez. Bizitza eta lanak da egokia, ez Bizitza eta Lanak.
- Ahalegindu karaktere bereziak ez erabiltzen: &, +, {}, []...
- Ez ditugu jarriko estekak izenburuetan. Izenburuan dagoen gaiak esteka bat behar badu, testuan bertan garatuko dugu.
- Izen laburrak eta zehatzak aukeratu, artikuluen izenburuetan egiten den bezala. Esan daiteke, gutxi gorabehera, 6 hitz baino gehiago dituena luzeegia dela.
- Ez jarri atalburu ezberdinei izenburu berdina, horrek, logikoa ez izateaz gain, arazoak sortzen baititu orrialde barruko estekak egitean.
Atalak kudeatzen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Atal baten barruan azpiatalak sortzea oso garrantzitsua da; irakurleari mesede handia egiten dio, edukien bilaketan eta ulermenean lagundu egiten baitio.
- Atalaren edukia asko bada, banatu azpiataletan.
- Ez egin atal luzeegiak, neurri gisa: atal edo/eta azpiatal bakoitzeko batez beste lau paragrafo erabiltzea oso txukuna da aurkeztutako informazioa ordenatzeko.
- Atalak eta azpiatalek luzeegi jotzen badute, saiatu edukia laburbiltzen eta, behar izanez gero, atal horretako materialarekin beste artikulu luze eta zabalago bat sortzen.
- Ahalegindu atal eta azpiatalen izenak ez aldatzen: baliteke hori egitean atal horretara egindako estekak "apurtzea".
- Ikus Laburpen estiloa informazio gehiagorako.
Atal bereziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irudiak, iturriak eta informazio osagarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikuluaren amaierako atalak | |
---|---|
|
Badira artikulu askotan ageri diren lauzpabost atal berezi: «Iruditegia», «Oharrak», «Erreferentziak», «Bibliografia», «Bibliografia osagarria», «Ikus, gainera» eta «Kanpo estekak». Zazpi atal horien izenak horiek izan behar dute zehazki, hala erabaki zelako, eta nolabaiteko batasuna lortzearren euskarazko Wikipediako artikuluetan.
Artikuluko testu gorputzari amaiera emanez, «Iruditegia» atala gehitzea da aukera bat, bertan gaiari buruzko irudi zerrenda txertatzeko. Ez da komeni, hala ere, zerrenda bi baino gehiago jartzea. Artikuluaren edukiari euskarria emateko, lehendabizi, artikuluaren zuzeneko iturrien eta orri(ar)en bertsio laburtuak aipatuko dira, «Erreferentziak» atalean.
Ondoren, horietarako erabilitako iturrien informazio bibliografiko guztia luze eta zabal zehaztuko da «Bibliografia» atalean zerrendatuta. Hurrena, artikuluan baliatu gabe, gaiari buruzko informazio osagarri garrantzitsua duten iturriak adieraziko dira «Bibliografia osagarria»n. Euskal Wikipediaren barruan gaiari lotuta informazio interesgarria dakarten artikuluak «Ikus, gainera» atalean emango dira barne esteken (loturen) bidez.
Azkenik, Wikipediatik kanpo baina Internet bidez eskura daitezkeen informazio iturri osagarriak daude («Kanpo estekak»), hala nola lehen mailako iturriak eta bibliografia atalean sartzen ez baina gaiaren ikuspegia osatzen laguntzen duten erreferentziak.
Atal horiek ez dira artikulu guztietan azalduko: batzuetan horietako bat, beste batzuetan bi, beste batzuetan hiru... azalduko dira, baina, betiere, ordena honetan: «Iruditegia», «Oharrak», «Erreferentziak», «Bibliografia», «Bibliografia osagarria», «Ikus, gainera» eta «Kanpo estekak».
Erreferentziak eta oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikuluko esaldi baten, esaldi zati baten edo paragrafo baten iturria aipatzeko, esaldi, esaldi zati edo paragrafo horren eskuinean <ref>
eta </ref>
kodeak jarri behar dira, eta bi kode horien artean jarri behar da iturria. Erreferentziak egiteko {{erreferentzia zerrenda}}
erabili ohi dugu eta, Ikusizko Editorea edo Wikitestu modu berria erabiltzen baduzu, automatikoki agertuko zaizkizu erreferentziak Citoid erabilita. Erreferentziak errepikatzen badira, ez ditugu behin eta berriz sartuko, berrerabili baizik. Honen inguruan gehiago jakiteko, ikusi Laguntza:Erreferentziak § Anizkoitzak.
Artikulu batzuetan erreferentziak eta oharrak bereizi nahi ditugu, informazio ezberdina ematen delako batean zein bestean. Oharrak <ref group="oh">
kodeaz adieraziko dugu informazioaren lekuan. Oharren atala beti joango da erreferentzien atalaren aurretik. Testuan sartu ditugun erreferentziak behar bezala bistaratzeko, beheko ==Erreferentziak== atalean {{erreferentzia zerrenda}}
jarriko dugu. ==Oharrak== atala badugu, berriz, bertan {{erreferentzia_zerrenda|taldea=oh|}}
kodea gehituko dugu. Komenigarria da erreferentzia kopurua handitu ahala zutabe gehiago jartzea erreferentzia horiei.
Gehiago jakiteko, ikus Laguntza:Erreferentziak § Oharrak eta erreferentziak banatu.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uste baduzu artikulu irakurleak artikulu horrez gain beste bat edo batzuk ere begiratu beharko lituzkeela, izen hau edukiko lukeen atal bat sortu eta zerrendatu beste artikulu interesgarri horiek zerrenda baten bidez. Adibidez, Euskaltzaindia artikuluan honakoak zerrenda daitezke:
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goiburu honen izenak argi adierazten duen bezala, kanpo estekak jartzeko atalik egokiena da. Hor zerrenda batean jarri behar dira, Ikus, gainera atalean bezala. Adibidez:
* {{en}} [http://wikimediafoundation.org/wiki/Home Wikimedia Fundazioa]
Emaitza:
- (Ingelesez) Wikimedia Fundazioa
Webgunearen hizkuntza adierazteko {{hizkuntzaren kodea}} txantiloia erabiltzen da. Kanpo estekako edukia euskaraz baldin bada, oro har ez da hizkuntza markarik jarri behar: hau euskal Wikipedia denez, kanpo estekako edukia ere euskaraz dagoela ulertu behar da, hizkuntza markarik ez badu. Hala ere, kanpo estekako edukia euskaraz egonagatik, erdarazko izenburua baldin badu (adibidez: Linguae vasconum primitiae), {{eu}}
kodea idatziko dugu. Bestelako hizkuntza batean baldin badago, dagokion kodea jarriko dugu, adibidez {{en}} jarrita (Ingelesez) emaitza ikusiko dugu.
Erreferentzia bat sartzeko modu egokia ez bada ere, salbuespen modura artikuluko gorputzean sar daitezke kanpo estekak, erreferentzia zuzen, argigarri eta eztabaidagabe bat bada. Horrela egin nahi bada, hau da idatzi beharrekoa:
[http://www.adibidea.com Testua, testua, testua].
- Emaitza:
Euskararen erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian Euskaltzaindiaren arauei jarraitzen diegu. Ez gara Euskal Herriko entziklopedia, baizik eta euskarazkoa. Horregatik, euskararen gaineko erabaki nagusiak hartzen dituen instituzioari zor gatzaizkio.
Euskara maila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Entziklopedia bat idazten ari gara eta, horregatik, hizkuntza maila egokia izango dugu. Egokiak ez du esan nahi "jasoa", baizik eta deskribatzen ari garen artikulurako beharrezkoa den maila. Ekidingo ditugu hitz arraroak eta ilunak, ez badugu azalpenik ematen edo testuinguruaren arabera ulertzen. Irakurlearengan pentsatu behar dugu idazten dugunean: nork jasoko duen testua, zein izango den bere ulermen maila...
Esaldi laburragoek hobeto funtzionatzen dute esaldi luze eta korapilotsuek baino. Saiatu esaldi subordinatu luzeak ez egiten. Aditza, ahal izanez gero, aurrean kargatuko dugu, lehen adierazi dugun bezala.
Euskalkien erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian euskara batuan idazten da. Euskalkien erabilera honako kasuetan egongo da justifikatua:
- Hitz baten aldaerak eman nahi direnean:
« | Sambucus ebulus tokiko euskarazko testuetan: akamailu (arkamailu, akamailla, akamelu, akaramailu, arkaramailu); andura (anddura, aindura, andora, anduera, aniura, andu); mausa (maus); zihaurri (ziaurre, ziaurdi, zinurri, ziraurri, ziorri, zigorri , zenaorri , zeaurri); batzuetan mausa-belar. | » |
- Jatorrizko testu bat aipatzen ari garenean:
« | Morgak herri-baso gitxi deko. Dekoz San Juanen deko, baia zemat? Zemat, ze arlo da, ba? San Juanek deko bat ta beste bat deko Arretxilluko zerien, beste baso bat. Ostantzien Morgak hemen herrixetan gitxien euko deu herri--basoak. Ez, ez, ez, txikerra ezta, ezpabeze, euki ez herri basoak. Osake, beste herri batzuk, esate baterako Errigoittik-ta ba hori, Otxolarreko, atzeko espalda guztixe ta han goixen ta dana euki dekiez, herri-basoak lehenau. Zoaz, horra Nabarra aldera ta ba, horko herrixek dekotsuez ba mendi osoak, herri- basoak. Ta hagaittik gero ganaduek eta han, han zerak, botaten dittuez ta han sostenitten dittuez ude guztixen. Ostien Morgak ez deko herri-baso, gitxi, gitxi deko, herriko terreno gitxi. | » |
- Zehazki euskalkiari buruz idazten ari garenean:
« | nehor 'inor' egiturako izenordainak erabiltzen dira: nehork 'inork', nehori 'inori', nehun 'inon', nehundik 'inondik', nehorat 'inora'... Antzina Nafarroako alderdi batzuetan ere baziren horrelakoak, baina jatorriz Ipar Euskal Herrikoak direla ematen du; ziurrenera Lapurdin sortuak. | » |
Atzerriko izenen itzulpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atzerriko izenak itzuliko ditugu beharrezkoa bada. Adibidez Union Mondiale de Billard terminoa agertzen bada, Munduko Billar Elkartea gisa eman dezakegu itzulpena, baina ez dugu itzuliko akronimoa euskaraz ez bada inoiz eman; hau da, UMB gisa laburbilduko dugu, eta ez MBE gisa.
Beraz, konpainia, elkarte edo erakundeek ohiko izen deskriptibo baten forma badute, adibidez, National Health Service ingelesez, aukerakoa izango da hura itzultzea. Kontuz ibili beharreko gaia da, hala ere, hizkuntza desberdinetako elkarteek itzulpen berdina izan baitezakete. Crédito Mobiliario eta Crédit Mobilier oso antzekoak dira, baina konpainia desberdinak dira eta, biak Higigarrien Kreditua itzuliz gero, inongo tradiziorik ez izateaz gain, nahasmena sor daiteke, arlo berean diharduten elkarteak izaki.
Pertsona izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Politika hau aplikatzean, kontuan hartzekoa da EIMAk betiere zorrotz betetzen dituela euskararen araugintzako erakunde gorenaren arau eta gomendioak, hots, Euskaltzaindiarenak. Beraz, Euskaltzaindiak emandako arau edo gomendioren bat EIMAren zerrendetako formekin bat ez badator, Euskaltzaindiarenari emango genioke lehentasuna, Euskal Wikipediako politiketatik lehenak ere hala agintzen baitu.
- Oro har, EIMAren zerrendetan ageri diren izen-deiturak erabiliko ditugu.
- Euskal herritarren euskarazko izenak eta deiturak Euskaltzaindiak araututako eran emango ditugu, salbu eta pertsona horrek Euskaltzaindiak araututako forma erabiltzea ez duela nahi adierazi badu (beraz, Euskaltzaindiak araua eman eta gero adierazitako nahia izan behar da). Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegian aurkituko ditugu erakunde horrek araututako formak.
- Pertsona horren nahia jakiteko, berak euskaraz idatzi dituen testuetan nola izenpetu duen begiratuko dugu. Euskaraz idatzi ez badu, bere izen-deiturak euskaraz nola idaztea nahi duen jakinarazteko egin dituen adierazpenei egingo zaie kasu.
- Aita-santu, noblezia eta santuen izenak euskaratuko dira, baina 1945. urteaz geroztik erreinaldira iritsi ziren errege-erreginen izenak ez dira egokitzen:
- Felipe Borboi eta Greziakoa (Madril, 1968ko urtarrilaren 30a), Espainiako erregea da, Juan Carlos I.a Espainiakoaren eta Sofía Greziakoaren semea da.
- Frantzisko (latinez: Franciscus, franˈtʃiskus ahoskatua; jaiotza izenaz Jorge Mario Bergoglio; Buenos Aires, Argentina, 1936ko abenduaren 17a - ) Eliza Katolikoaren aita santua da, 2013ko martxoaren 13tik.
Jatorrizko testuen euskaratzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batzuetan jatorrizko testuak ditugu artikuluak osatzeko: aipuak. Artikuluaren barruan sartzeko itzulpenak emango ditugu, ezin baitugu pentsatu irakurleak testuaren beste hizkuntza hori ulertuko duenik. Itzulpena euskara modernoan joango da, ez badago bestelako erabaki bat hartzeko justifikaziorik. Ondoren, testuaren jatorria emango da erreferentzia gisa eta jatorrizko testua ohar gisa. {{esaera2}}
txantiloia erabiltzea gomendatzen da testu luzeetarako. Adibidez:
« | Orain hamar urte Hegoaldeko itsaso erraldoian gerrak bisitatu zituen uharteetako baso eta hondartzetan ahotsen oihartzunak errari geratuko balira, euskal hizkuntzan emandako agindu hauek, hizkuntza berdinean askoz lehenago, han, esandako beste esaldi batzuekin nahastuko lirateke berriki. Askoz lehenago hau Espainiako Erregeeen naoen gainean eman zen, bere flotatan, Ozeano Baretik nabigatu zuten lehen alditik, euskal marinelak asko baitziern [ ... ] Antzinatik mantendu den hizkuntza horrek bide luzeak egin zituen Espainiako bandera inperialen itzalpean. Ez zen berrikuntza Ozeano Barearentzat hizkuntza berriro ere entzun izana Guadalcanaleko operazioetan. | » |
- Oharrak
- ↑ Si en los bosques y en las playas de las islas visitadas hace diez años por la guerra en la inmensa mar del Sur quedasen vagando los ecos de las voces, éstas órdenes dadas en lengua vasca, recientemente habrían mezclado sus resonancias con las de otras frases pronunciadas mucho antes por allí en el mismo idioma. Ese mucho antes se dio a bordo de las naos de los Reyes de España, en cuyas flotas, desde la primera vez que éstas navegaron por el Pacífico, eran abundantes los marineros vascos [ … ] Ese idioma de secular permanencia anduvo muy largos caminos a la sombra de las banderas imperiales de España. No constituyó novedad para el Pacífico que sonara en las operaciones de Guadalcanal.
- Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Oiarzabal, Pedro J. «El enigma del mito y la historia: ‘Basque code talkers’ en la Segunda Guerra Mundial. La OSS y el Servicio Vasco de Información—la Organización Airedale» Saibigain (Noiz kontsultatua: 2017-08-01).
Estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikipedia entziklopedia hipertestual bat da. Aurreko esaldian ikusi duzun bezala estekak sartzea posible da, eta kontzeptu bat azaltzeko aukera ematen digute. Esteka horiekin Wikipedian dauden beste artikuluak ikusteko aukera dugu. Esteka bat txertatzeko nahikoa da [[nahi dugun hitza]] kortxeteak erabiltzea edo esteka sinboloa erabiltzea edizio bisuala erabiltzen badugu. Esteken inguruko laguntza eskuratzeko, ikus Laguntza:estekak.
Lotzen dugun elementua ez bada existitzen esteka gorria agertuko zaigu. Elementua existitzen bada baina esteka gorria agertzen bada, izan daiteke guk beste izen bat erabili dugulako. Kasu horretan komeni da Wikipedia:Birzuzenketa bat txertatzea.
Estekak elementu bat agertzen den lehen aldian baino ez ditugu erabiliko, eta artikuluan zehar berriro ere garrantzitsua denean. Hau da, sarreran aipatu dugun esteka bat berriro ere ager daiteke artikuluan zehar, irakurleari esteka errazteko. Ez dugu, ondoren, agertzen den bakoitzean lotuko.
Neurri orokor gisa, ez ditugu estekak kanpo estekengatik edo beste Wikipedietarako estekengatik ordezkatuko. Wikimediako beste proiektu batzuetara (Wikiztegia, Wikiteka...) estekak txerta ditzakegu testuan bertan, hala ere.
Datak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurkakoa dioen ezer ez bada idazten, Euskaltzaindiaren arauei jarraitu behar zaie, baita datei dagokienez ere. Datak jartzean, euskarazko ordenari (urtea, hila, eguna) jarraituko zaio. Adibidez: 1945eko abenduaren 6a. Kristo aurreko datak aipatzean, K.a. laburdura jarri behar da urtearen aurrean (K.a. 380). Mendeak erromatar zenbakiekin adierazten dira (XVIII. mendea).
Gogoan izan hilen izenak letra xehez idazten direla: urtarrila, otsailaren 28a, 2006ko azaroaren 4a...
Ez erabili azken aldian, une honetan, iaz, laster eta antzekoak, denbora aldagai mugagabe eta aldakorrak baitira. Aditzaren denborak ere garrantzia du, etorkizuna lehenik orainaldi eta gero iragan bihurtzen den neurrian. Oro har, gaur idatzitakoa lasai jar daiteke iraganeko aditzaz, horrela ez baita eguneratu beharko.
Erreferentzia txantiloietan, data parametroko formatu lehenetsia UUUU-HH-EE (urtea, hila eta eguna) da.
Jaiotza eta heriotzetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotza eta heriotza datak artikulu batean letra lodiz dagoen izenburuaren eskuinean jarri behar dira. Eta tokiak ezagutzen badira, dataren aurretik, komarekin banatuta:
- Ernest Rutherford, Nelsongo lehenengo baroia (Brightwater, Zeelanda Berria, 1871ko abuztuaren 30a - Cambridge, Ingalaterra, 1937ko urriaren 19a) fisika nuklearraren aita izan zen.
Bizirik badago, beheko hau izango da formatua:
- Karlos Argiñano Urkiola, nazioartean Karlos Arguiñano grafiaz ezagunagoa (Beasain, Gipuzkoa, 1948ko irailaren 6a), sukaldari, aktore eta enpresaburu euskalduna da.
Zenbakiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Koma erabiliko da hamartarrak adierazteko eta puntua, ordea, zenbaki osoak hirunaka banatzeko. Kontuan izan behar da lurralde batzuetan (anglosaxoniak) alderantziz erabiltzen dituztela.
- Anglosaxoi herriekiko beste desberdintasun bat bilioi (ingelesez: billion) hitzarena da. Kopurua ezberdina da:
- Euskaraz: 1.000.000.000.000 (edo 1012)
- Ingelesez: 1.000.000.000 (edo 109)
Unitateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sistema metrikoa erabiliko dugu artikuluetan, ez bada zehazki beste neurri batean eman nahi den aipamen bat egiteko (adibidez, 7 legoa, 1.000 milia...).
Tenperaturak Celsius gradutan (°C) adieraziko dira; adibidez: 21,5 °C. Zientziarekin lotutako artikuluetan Kelvinetan (K) ere adierazi daitezke baina gomendatzen da tenperatura Celsius gradutan ere idaztea.
Formulak eta ekuazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koloreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koloreen erabilera mugatua eta neurrizkoa izan behar da. Pertsona guztiak ez dira koloreak ikusteko gai (daltonikoak, itsuak...). Gainera, zuri-beltzean inprimatzean ez da nabarituko, kolore gutxiko pantailetan ez dira bereiziko, eta abar.
Tentagarria da koloreak erabiltzea, ikus ditzaketenentzat lagungarri izan dadin, baina kolorerik erabili gabe ere informazio berdina eman ahal baldin bada, ez erabili.
Txantiloien erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txantiloien inguruko laguntza eskuratzeko, irakurri Laguntza:Txantiloiak
Txantiloiak lana erraztu eta formatoak egokitzeko erabiltzen diren tresnak dira. Editore bisuala erabiltzen baduzu txantiloia txertatuz edo Wikikodea erabiltzen baduzu {{giltza artean}} idazten dira, eta erabilera anitzak dituzte. Gida honetatik kanpo dago dauden txantiloi guztien inguruko xehetasunak ematea, noski. Dagokion txantiloia txertatzeko, antzeko artikuluak bisitatzea gomendatzen da, esperientzia gehiago duten editoreek egin dutena ikusteko.
Wikidataren sorreratik aurrera hainbat txantiloi automatizatu ditugu. Txantiloi automatiko hauek informazioa zuzenean txertatzen dute, erabiltzailearentzat zailtasun bat kenduz. Txantiloi automatiko hauen inguruko informazioa Wikiproiektu:Txantiloien automatizazioa orrialdean irakur dezakezu.
Ahal den heinean, artikuluaren hasieran infotaula txantiloi bat sartzea gomendatzen da, modu azkar batean artikuluaren gaia identifikatzen laguntzen baitu. Txantiloi hau testuaren aurretik sartu beharko da beti, nabigatzaileek modu zehatzean uler dezaten bertako edukia testuaren aurretik interpretatu behar dela.
Artikuluak kategorizatzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kategorien inguruko laguntza eskuratzeko, ikus Laguntza:Kategoria
Wikipedian artikuluak kategorizatzen ditugu, ahalik eta kategoria zehatzenetan, baina zehaztasun horrek kategoria izaera ukatu gabe. Demagun Pernando Amezketarra artikulua kategorizatu nahi dugula. Aukera bat izango litzateke Euskal herritarrak kategorian (Kategoria:Euskal herritarrak) sailkatzea, baina bertan milaka artikulu izango ditugunez, ez da oso erabilgarria.
Beste aukera bat litzateke 1764an jaiotzako amezketarrak izatea kategoria. Baina orduan bera bakarrik izango genuke, eta ez da oso kategoria erabilgarria izango. Aukerarik onena litzateke: Amezketarrak (Kategoria:Amezketarrak) eta 1764ko jaiotzak (Kategoria:1764ko jaiotzak) kategoriatan sailkatzea.
Nahi haina kategoria jar daitezke artikulu batean, batak ez du bestea kentzen. Ekidingo dugu, hala ere honakoa:
- Artikulu hori bakarrik egongo den kategoriak sortzea.
- Artikulua kategoria batean eta bere gaineko kategorian sailkatzea (Amezketarrak eta Gipuzkoarrak).
Kategoria berriak sortzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kategoriak sor daitezke, arazorik gabe. Kategoria horiek sortzeko goian aipatutako irizpide berberak erabiliko ditugu: espezifikotasun hori gehiegizkoa ez izatea, alde batetik, eta kategoriak beraiek ondo kategorizatzea, bestetik. Kategoriak ere beste hizkuntzetako kategoriekin lotu daitezke, interwiki bidez.
Pertsonak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsonak kategorizatzeko garaian {{bizialdia}}
txantiloia erabiliko dugu. Honek jaiotza eta heriotza dataren araberako sailkapena ematen du, beste hainbat estekekin batera. Gainera saiatuko gara lanbidez eta jaioterriz sailkatzen. Zehaztasunaren araua dela eta, lanbide eta jaioterri horiek oso espezifikoak direnean, gaineko kategoriaren bat erabiliko dugu. Adibidez, Kategoria:Kantabriarrak erabiliko dugu ez badago bakoitzaren jaioterriko kategoriarik.
Izaki bizidunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izaki bizidunak sailkatzeko aurretik erabilitako irizpide bera izango dugu: kategoria batean elementu nahiko izanez gero kategoria zehatzak sortuko ditugu (espezie edo genero batekoak, adibidez). Hala ere, izaki gehienak familiatan sailkatuko ditugu eta, gutxi baditugu, ordenatan.
Terminologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikipedian terminologiari buruz dugun arau bakarra Euskaltzaindiaren arauei jarraitzea da. Hala ere, badira beste erakunde eta eragile batzuk euskararen erabileraren inguruko gomendioak ematen dituztenak. Euskaltzaindiak terminologia zehatza eman ez duen kasuetan, haien gomendioei jarraitzea gomendatzen da, nahitaezkoa ez den arren. Wikipedia:Terminologia orrialdean hainbat bilatzaile eta baliabide dituzu terminologia honen inguruan.
Ez asmatu neologismorik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikipedia ez da iturri primarioa. Ez asmatu neologismorik. Neologismo bat behar izanez gero, aurretik zer erabili den begiratu eta, euskarazko hitzik ez badago, erabili jatorrizko hizkuntzako terminoa, letra etzanaz.
Atzerriko toponimoak ez itzuli
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atzerriko toponimiak ez ditugu itzuliko ez badago arrazoi logikorik hori egiteko. Adibidez, izenak demarkazio bat egiten duenean, beste hizkuntzatan ere itzultzen dena: Ekialdeko probintzia, Hegoaldeko eskualdea edo Beherea eta Garaia terminoak (ingelesez Upper eta Lower, gaztelaniaz Alto eta Bajo...) itzultzeko ohitura dugu. Beste batzuen esanahia ezagutzen badugu ere (High Valley, Monte Perdido edo Île-de-France) ez ditugu itzuliko, toponimo horiek itzultzeko gomendiorik ez badu Euskaltziandiak eman.
Hitz teknikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gai batzuek berez behar dute garapen tekniko bat izatea, baina editoreen lana izango da jakintza hori ahalik eta irakurle gehienen esku jartzea. Saihestu jargoia eta, erabili behar bada, eman azalpen bat hitz teknikoari buruz erabiltzen den lehen aldian.
Artikulu batek nahitaez hizkera oso teknikoa erabili behar badu, komenigarria da haren atal batetik detaile maila eta espezializazio handiagoa duen beste artikulu zehatzago bat sortzea. Horrelakoetan, {{sakontzeko}}
txantiloia erabil daiteke. Honela artikulu berria sor dezakegu atal edo azpiatal horretan azaltzen dena modu sinple eta, aldi berean, sakonagoan azaltzeko.
Tentazioa izan dezakegu hitz edo kontzeptu bat azaldu beharrean wikiesteka bat txertatzeko beste artikuluren batera. Hori ez da komenigarria artikuluan esteka gehiegi egon behar badira. Artikuluan bertan azaldu beharko genuke jakin beharrekoa, esteka guztiak irakurtzeko beharrik gabe.
Didaktikoa izan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikuluak idazterako garaian didaktikoak izatea garrantzitsua da. Irakurlearengan pentsatu behar da, gaiaren inguruan ezer gutxi dakien horrengan, eta ez jada artikuluaren gaia menperatzen duenarengan. Artikuluaren irakurle asko ikasleak izan daitezke, gauzak azaldu behar den moduan, gaia korapilatu gabe eta, behar denean, azalpen gehigarriak emanez.
Artikuluak ilustratu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikuluak ilustratzea praktika ona da. Testuaz gain, gomendagarria da bertan azaltzen dena janzteko irudiak gehitzea. Artikuluak irudi galeriaz horni daitezke horretarako modua ematen dutenean; hori oso lagungarria da pertsona asko aipatzen diren artikulu historikoetan, pertsona horiek erraz identifikatzeko. Adibidez, Otsaileko_Iraultza#Martxoaren_15a:_abdikazioa atalean, testuak dioena ilustratzeko irudi historiko batez gain, azalpenean adierazitako pertsonen koadro bat eskaintzen zaigu.
Koadro gehigarriak erabili
[aldatu | aldatu iturburu kodea]{{esan-kaxa}}
erabili dezakezu artikuluetan albo-oharrak jartzeko; {{esaera2}}
aipu formaturako beste aukera bat izan daiteke. Koadro batean artikuluan bertan sartzen ez den elementu bat jar dezakezu, baina artikulua bera aberasten duena. Izan daiteke laburpen bat, aipu historiko bat, bitxikeria bat... koadro horietan dagoen informazioak artikulu nagusian dagoena hedatzen du, eta artikulua interesgarriago egiten.
Estekak eskaini
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sekzio bakoitzean irakurlearentzat interesgarriak izan daitezkeen estekak eskaini behar dira. Horrek ez du esan nahi guztia estekaz bete behar dugunik, noski. Esteka horiek sakontzeko aukera eskaini behar digute, nabigatzeko eta gaiari buruz gauza gehiago jakiteko.