Karlos Cid
Karlos Cid | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1963ko abuztuaren 20a (61 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Autonomoa (1981eko urriaren 1a - 1986ko ekainaren 30a) Madrilgo Unibertsitate Autonomoa (1988ko urriaren 26a - 1994ko apirilaren 12a) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, poeta eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Madrilgo Complutense Unibertsitatea (1997ko apirilaren 16a - 2003ko azaroaren 30a) Madrilgo Complutense Unibertsitatea (2003ko abenduaren 1a - 2007ko azaroaren 5a) Madrilgo Complutense Unibertsitatea (2007ko azaroaren 5a - 2015eko ekainaren 8a) |
Karlos Cid Abasolo (Madril, 1963ko abuztuaren 20a) euskal idazlea eta itzultzailea da[1].
Sortzaile gisa, bi poema liburu argitaratu ditu -Keinu konplizeak (Susa, 2018) eta Laztanak eta aizkorak (Booktegi, 2020)- eta prosazko bat (661 klik, Booktegi, 2022). Hiru liburuok trilogia moduko bat osatzen dute.
Itzultzaile gisa, Milan Kundera, Jaroslav Hašek, Josef Škvorecký edo Miroslav Holub txekiar idazleen hainbat liburu euskaratu ditu.[2]
Bere itzulpenen artean honako hau nabarmendu daiteke: Kunderaren Izatearen arintasun jasanezina (2010eko Euskadi Sarietan finalista).
Filologia Hispanikoan lizentziaduna da eta hizkuntzalaritzan doktorea. Euskal Filologiako irakasle titularra da Madrilgo Complutense Unibertsitatean
Euskalari gisa hainbat artikulu eta liburu-kapitulu argitaratu ditu sintaxiaz, itzulpengintzaz, onomastikaz eta literaturaz.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «'Keinu konplizeak' liburuari buruzko kritikak» Kritiken hemeroteka (Noiz kontsultatua: 2018-08-31).
- ↑ (Ingelesez) «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carlos Cid Abasolo» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2022-01-08).