Hoorn uharteak
Itxura
Hoorn uharteak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 524 m |
Mota | uharte multzoa |
Azalera | 115 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 14°16′57″S 178°08′59″W / 14.2825°S 178.1497°W |
UTC ordua | UTC+12:00 |
Estatu burujabe | Frantzia |
French overseas collectivity | Wallis eta Futuna |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Hoorn uharteak edo Futuna uharteak, Frantziako Wallis eta Futuna itsasoz harandiko kolektibitatea osatzen duten bi uhartedietako bat da. Hedadura bateratua, 115 kilometro karratukoa da, eta, bere biztanleria, 2003ko erroldaren arabera, 4.873 biztanlekoa da.
Geografikoki, bi uharte dira:
- Futuna (iparmendebaldean) (83 kilometro karratu eta 4.871 biztanle dituena)
- Alofi (hegoekialdean) (32 kilometro karratu eta 2 biztanle dituena).
Administratiboki, Hoorn uharteetan, Wallis eta Futunako hiru errege buruzagitzako bi daude:
- Tu`a edo Alo: Futuna uhartearen ekialdeko zatia eta Alofi uhartea. Orotara, 85 kilometro karratu eta 2993 biztanle ditu.
- Sigave edo Singave: Futuna uharteko mendebaldeko herena, 30 kilometro karratu eta 1880 biztanle dituena.