Friedrich Wilhelm Argelander
Friedrich Wilhelm Argelander | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Klaipėda, 1799ko martxoaren 22a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma |
Heriotza | Bonn, 1875eko otsailaren 17a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Alter Friedhof Bonn (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Königsbergeko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Friedrich Bessel (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Wilhelm Julius Foerster (en) Fredrik Mattsson Woldstedt (en) Adalbert Krueger (en) Eduard Heis (mul) |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Friedrich Bessel (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Bonn |
Enplegatzailea(k) | Bonngo Unibertsitatea Koenigsberg Observatory (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia Zientzien Bavariar Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Friedrich Wilhelm August Argelander (Memel, 1799ko martxoaren 22a - Bonn, 1875eko otsailaren 17a) alemaniar astronomoa izan zen.
Friedrich Besselen ikaslea izan zen eta 1820an bere laguntzaile bihurtu zen. 1822an Heidelbergeko Unibertsitatean lizentziatu zen. Finlandiar jatorrikoa zen eta finlandiar behatokia zuzendu zuen, lehenik Turkun eta gero Helsinkin. Ondoren, Bonnera joan zen eta behatoki astronomiko bat eraiki zuen Unibertsitatean.
Izarren posizioak, magnitudeak, distirak eta distantziak neurtzeko metodoak garatu zituen. Izar aldakorrak aztertzen hasi zen lehen astronomoa izan zen. 1840an Groombridge 1830 izarra aurkitu zuen, garai batean "Argelander izarra" izan zena.
Adalbert Krüger eta Eduard Schönfeldekin batera, Argelander 1859 eta 1862 bitartean argitaratutako Bonner Durchmusterung izar-katalogoaren egilea izan zen.