Edukira joan

Das Lied der Deutschen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Das Lied der Deutschen
Jatorria
Egilea(k)August Heinrich Hoffmann von Fallersleben
Sorrera-urtea1841
Argitaratze-data1841
IzenburuaDas Lied der Deutschen eta Deutschlandlied
MugimenduaVormärz (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaAlemania
Ezaugarriak
Genero artistikoaanthem (en) Itzuli
Hizkuntzaalemana
TonoaMi bemol maior
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaGott erhalte Franz den Kaiser (en) Itzuli
HitzakAugust Heinrich Hoffmann von Fallersleben
Bestelako lanak
MusikagileaJoseph Haydn

Das Lied der Deutschen edo Deutschlandlied (euskaraz: «Alemaniarren abestia edo Alemaniaren abestia») Alemaniako ereserkia da. Hitzak August Heinrich Hoffmann von Fallerslebenek idatzi zituen 1841ean eta musika Joseph Haydnek moldatua da. Hain zuzen, 1797ko hari-tresnerako kuarteto (Kaiserquartett) baten zati bat da. Partitura bera, Leopold Haschkaren hitzekin, Austria-Hungariako Inperioko ereserkia zen.

Gaur egun, hirugarren estrofa baino ez da ereserkia: abesti osoa 1922an bihurtu zen Alemaniako ereserki, Weimarko Errepublikaren garaian. Hirugarren Reichean, ereserkiko lehen bertsoa baino ez zen abesten, eta ondoren nazi alderdiaren Horst Wessel Lied abesten zuten. 1952an, Alemaniako Errepublika Federalak (AEF) Deutschlandlieden hirugarren ahapaldia hartu zuen ereserkitzat, eta egun horixe da Alemaniako de facto ereserkia.

Deutschland, Deutschland über alles,
Über alles in der Welt,
Wenn es stets zu Schutz und Trutze
Brüderlich zusammenhält;
Von der Maas bis an die Memel,
von der Etsch bis an den Belt:
Deutschland, Deutschland über alles,
Über alles in der Welt!
Deutsche Frauen, deutsche Treue,
Deutscher Wein und deutscher Sang
Sollen in der Welt behalten
Ihren alten schönen Klang,
Uns zu edler Tat begeistern
Unser ganzes Leben lang:
Deutsche Frauen, deutsche Treue,
Deutscher Wein und deutscher Sang!
Einigkeit und Recht und Freiheit
Für das deutsche Vaterland!
Danach lasst uns alle streben
Brüderlich mit Herz und Hand!
Einigkeit und Recht und Freiheit
Sind des Glückes Unterpfand;
Blüh im Glanze dieses Glückes,
Blühe, deutsches Vaterland.
Alemania, Alemania denen gainetik,
Munduan edozeren gainetik,
Beti erasokor eta babeslea denean
Anaitasunean denok batera;
Maasetik Memelera,
Etschtik Beltera:
Alemania, Alemania denen gainetik,
Munduan edozeren gainetik!
Alemaniar emakumeak, alemaniar leialtasuna,
Alemaniar ardoa eta alemaniar abestia
Munduan gordeko dituzte
Haren antzinako soinu ederra,
Ekintza zintzoak iradokitzen dizkigute
Gure bizitza osoan:
Alemaniar emakumeak, alemaniar leialtasuna,
Alemaniar ardoa eta alemaniar abestia!
Batasuna eta justizia eta askatasuna
Alemaniar aberriarentzat!
Saia gaitezen denok horretan
Anaitasunean bihotzez eta eskuz!
Batasuna eta justizia eta askatasuna
Zoriontasunaren oinarriak dira;
Loria honen bedeinkapenean loratu,
Loratu, alemaniar Aberria.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]