Edukira joan

Azkenburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otorduak
Otorduak
GosariaHamaiketakoaBazkariaAskariaAfari-meriendaAfariaSorgin-afaria
Jakiak
JanaurrekoaKoktelaZizka-mizkakHasierakoaJaki nagusiaAzkenburukoaBazkalondoaPintxoa

Azkenburua, postrea edo deserta bazkari edo afarietako hirugarren eta azken jaki edo platera izaten da. Mendebaldeko kulturan otorduaren amaieran eta infusioaren (tea, kafea) aurretik hartzen den jaki adierazteko erabiltzen da azkenburu hitza, baina azkenburu baino areago, postrea (latinetik, posterum, atze(ne)koa) erabiltzen da Hego Euskal Herrian eta deserta (lat., de-servitum: zerbitzatzearen aurkakoa: mahaia jasotzea, desmuntatzea) Iparraldean. Azkenburukoari azken, onki, mahaiazken ere esan izan zaio.[1]

Ohiko postreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauxe da janariko parte berriena, sari gisakoa, janaldian zehar fruta fresko eta lehortua (melatua) hartzeko ohitura antzinakoa baitzen. Hego Euskal Herrian gazta, fruta edota gozokiek bete ohi dute fase hau; Iparraldean gaztak ez, jakiaren derrigorrezko parte baita. Postreak gozotasuna eta, hein xume batean bada ere, apartekotasuna ditu bereizgarri: fruta, etxean eginiko edo kanpotik ekarritako sorbete, flan, pastel, bizkotxo, tarta, mousse, budin, mazedonia, izozki, jogurt, etab. Opari gisako zerbaiten irudi, alegia, gozotasunari esker janariaz oroipen goxoa uzteko.[1]

Egun berezietako postreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postre jakin batzuk urteko egun seinalatuetan egin eta kontsumitzen dira: torradak, esne frijituak, erroskilak, matahamiak, kauserak, konpota, kruxpetak, kremak, turroiak, ospakizunetan gaztainak, ogi-labean erretako sagarrak, etab. Mende luzetan sasoiko fruta, gazta eta gaztaina egosi edo erreak izan ditugu ohiko postrea edo, bestela adierazteko, betegarri edo janariaren osagarri ezinbestekoa. Europara itzulita, Ameriketatik kanabera ekarri eta azukrea industrialki ekoitzi, mekanizatu eta herritartu (prezio apala hartu, alegia) aurretik, azukredunak sendagai hutsak ziren eta gozokiak aristokraziaren pribilegio, hots, ospakizunetan bakarrik hartzen zen zerbait. Geroztik, gozogintza «zibila» sortu eta indarrez hasitakoan, norberaren eguna, agintariek adierazitakoak eta beste batzuk ospatzeko ezarri izan da ezohiko postre gozoa.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. Pamiela, 379 or. ISBN 978 84 9172 259 5..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]