Edukira joan

Opari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Opariak eguberri zuhaitz baten azpian.

Oparia, dirua edo beste objektu batzuk ematea da, trukean ezer jasotzeko asmorik gabe. Zabalkuntzaz, beste norbait zoriontsuago egin lezakeen edozeri eman dakioke opari izena, mesede bat bezala, barkamena eta abegikortasunarekin batera, bestea ohi abegikorra izan ez arren.

Emate hau gertatzen den ohiko egoera batzuk honako hauek dira:

  • Batak besteak baino gehiago izatea
  • Beste bati, zoritxarreko zeozer gertatu izana
  • Maitasun edo adiskidetasun adierazpena
  • Lehenago jasotako opari baten esker onaren adierazpena
  • Ohitura, honako uneetan (ospakizunetan gehienbat):
    • Urtebetetzea. Urteak betetzen dituenak pastelak eta opariak jasotzen ditu.
    • Aitaren eguna. Aitak opariak jasotzen ditu.
    • Amaren eguna. Amak opariak jasotzen ditu.
    • Eguberria. Jendeak opariak elkartrukatzen ditu. Batzuetan, tokiaren arabera, pertsonaia bereziren bat izaten da oparien banatzaile: Santa Klaus, Olentzero, Errege Magoak, Tió de Nadal...
    • Ezkontza bat: Bikoteak opariak jasotzen ditu eta gonbidatu guztientzako bazkari bat antolatzen du.
    • Hileta bat: bisitariek loreak ekartzen dituzte, eta, zati zeremoniatsuaren ondoren, hildakoaren senideek jaten eta edaten ematen diete.
    • Jaiotza bat. Jaio berriak opariak jasotzen ditu.
    • Lehen jaunartzea. Lehen jaunartzea egiten duenak, ohi 9 urte betetzen dituen urtean, opariak jasotzen ditu.
    • Azterketa bat gainditzea: ikasleak opariak jasotzen ditu

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]