Edukira joan

Antonio Goikoetxea Erkoreka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Goikoetxea Erkoreka
Bizitza
JaiotzaBermeo1798ko urtarrilaren 17a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1865 (66/67 urte)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Antonio Abad Goikoetxea Erkoreka (Bermeo, Bizkaia, 1798ko urtarrilaren 17a - Bilbo, Bizkaia, 1865) arkitektoa izan zen. Obra Batzordeko arkitektoa eta Bilboko udal-arkitektoa izan zen 1822 eta 1849 urteen artean, eta, ondoren, Bizkaiko Jaurerriko Bideen zuzendari fakultatiboa.

San Frantziskoko zubi esekia, 1867

Goikoetxea Bermeon jaio zen 1798ko urtarrilaren 17an,[1] eta San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian lortu zuen arkitekto titulua 1821eko urriaren 14an. Ondoren, Merezimenduzko Akademiko titulua lortu zuen 1829an, eta Bilboko hiriko Obra Batzordeko arkitekto izan zen 1822an.[2] Batzar hori, hasiera batean, Bilboko Plaza Barria eraikitzeko proiektua egiteko sortu zen, eta, ondorengo aldietan, hiribilduan obra publikoak zein pribatuak egiteko aholkularitza emateko udalari.[3] Neurri horretan, aldaketak egin ziren proiektuan, Goikoetxeak, Obren Maisu Nagusia zenak, proposatuta.[4] Absolutismoaren bigarren berrezarpena edo Hamarkada Deitoragarria izenekoaren gertakariek, eta, zehazki, 1823ko apirilaren 13an Luis Antonio Frantziakoa Angulemako Dukearen tropak Bilbon sartzeak, San Luisen Ehun Mila Seme izenez ezagutuak, Batzarraren lanak eten eta 1834. urtera arte, gerra bukatutzat eman zen arte, berriz ez hastea eragin zuten.[5]

Batzarra desagertu eta hurrengo urteetan, udalarentzat lanean jarraitu zuen, hiribilduko arkitekto gisa, obrak ikuskatzeko lanetan, eraikin publiko zein pribatuen gaineko kontrol-lanak eginez. Goikoetxearen etengabeko lanari eta Bilboko arkitekturaren munduan elementu aktibo gisa zuen presentziari esker, berriro sartu zen batzarrean arkitekto gisa, udalak 1843an Obra Batzordea berrezarri zuenean.[6]1847. urtean, Goikoetxeak, gaixotasun bat zela medio, ezin izan zuen aurre egin bere udal-arkitekto postuko lanak, eta, nolabait, Julian de Salces bermeotarrak ordezkatu zuen. 1849. urtean, Goikoetxea Bizkaiko Foru Aldundiari lotuta agertu zaigu, Pancorbotik Bilborako bidearen zuzendari gisa, eta horrek pentsarazten du udalarekin lan egitetik urrundu zela. Antonio Goikoetxea Bilbon hil zen 1866an (iturriren batek 1865era aurreratzen du) eta 1868an Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusiek hil osteko omenaldia egin zioten.[7][8][9]

Bilboko planoa 1835
1853ko zubiko abestia

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Espainiako Gorteek Erregearen Konstituzioaren Zinaren omenez proposatutako monumentu bat egiteko sariaren finalista, bere maisu Custodio L. Morenok irabazi zuena.[7][14]
  • 2. saria Madrilgo Udalak maiatzaren 2ko heroien monumenturako deitutako lehiaketan.[8]
  • San Frantziskoko zubi esekiko abestiaren bidez iritsi zitzaion errekonozimendu herrikoia, gaur egun ere ezaguna dena:
« No hay en el mundo
puente colgante
más elegante
que el de Bilbao
porque lo han hecho
los bilbainitos
que son muy finos
y muy salaos.
»

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bizkaiko Elizaren Histori Arkibua. [http://www.internet.aheb-beha.org/paginas/indexacion/n_indexacion.php ID:445694 Código de Referencia ES/AHEB-BEHA/F006.061 (0485/001-00) Signatura 0485/001-00 Sig.Antigua 0005/001-00 Sig.Microfilm 9-072-03 Sig.Digital 048500100-0129 048500100- Sig. Digital Libro 048500100 Página/folio f. 125 vº Fechas del libro 1794 - 1807. ].
  2. Fernando, Real Academia de BBAA de San. «Goicoechea, Antonio de» Academia Colecciones.
  3. BFAH. Atala MUNICIPAL Funtsa ARCHIVO MUNICIPAL DE BILBAO Signatura BILBAO TERCERA 0632/001 Datak 1822 / 1863. .
  4. (Gaztelaniaz) Mas Serra, Elías. (2003). «La Plaza Nueva» Periódico Bilbao.
  5. «San Luisen Ehun Mila Semeak» Zumalakarregi Museoa.
  6. [https://www.bizkaia.eus/eu/web/archivo BFAH. Atala MUNICIPAL Funtsa ARCHIVO MUNICIPAL DE BILBAO Signatura BILBAO SEGUNDA 0435/076 Datak 1843. ].
  7. a b c d e f (Gaztelaniaz) Pacho Fernandez, Maria Jesus. (2013). «El Arquitecto Municipal en Bilbao. Origen y consolidación del cargo (1800-1876).» Kobie. Serie Antropología cultural (Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia) 17: 115-134. ISSN 0214-7971..
  8. a b c d e f g h i «Antonio de Goycoechea | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es.
  9. a b Bizkaia, Ondarea. (2024-11-04). «Zubia bidean. Burtzeñako zubi esekiaren berrehungarren urteurrena (1824-2024) » Ondarea Bizkaia» Ondarea Bizkaia (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
  10. Argazkiak. (2018-03-23). «Burtzeñako zubi esekiaren grabatua» argazkiak.barakaldo.eus.
  11. Uriarte, Iñaki. (2008). «Puente de Isabel II» Periódico Bilbao.
  12. [https://www.bizkaia.eus/eu/web/archivo BFAH. Atala ADMINISTRACIÓN DE BIZKAIA Azpiatala OBRAS, TRANSPORTES Y COMUNICACIONES Signatura AT00276/011 Datak 1849. ].
  13. (Gaztelaniaz) Juan A., Inarejos Muñoz. (2023). [https://www.eusko-ikaskuntza.eus/PDFAnlt/vasconia/vas47/47145164.pdf «La fortuna indiana de Juan José Amunátegui y la memoria de la esclavitud: de la Torre del reloj de Busturia a sus posesiones en La Mancha»] Vasconia.
  14. Pacho Fernandez. (2013). EL ARQUITECTO MUNICIPAL EN BILBAO. ORIGEN Y CONSOLIDACIÓN DEL CARGO (1800-1876).. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia-Diputación Foral de Bizkaia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]