Edukira joan

Mameluko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru lantzari mameluko, XVI. mendearen hasiera.

Mamelukoak edo mamluktarrak[1] (arabieraz: مملوك‎, mamlūk (singularrean), مماليك, mamālīk, (pluralean); turkieraz: Memlüklüler) gudari esklabo zuriak izan ziren, gehienetan turkiarrak, agintari musulmanen zerbitzura aritzen zirenak[2].

Hasieran abbastar kalifen soldaduak baziren ere, 1250ean sultanerri bat eratu zuten, aiubtar leinua ordezkatu eta Egiptotik Siriarainoko lurraldea gobernatu zuena, 1517an otomandarrek konkistatu zuten arte[3]. 1210ean, iparraldeko Indian, Mu`izz ad-Dîn Muhammad Gurik gobernu honen aurrekaria sortu zuen, Delhiko Sultanerria izenekoa.

Mamelukoek Islama hedatu zuten. Hain zuzen ere, Indonesiako islamizazioa XIII. mendearen amaieran hasi zen, Egiptotik merkatari mameluko musulmanak iritsi zirenean. Mamelukoek kultura- eta merkataritza-trukean aritu ziren Afrikako ekialdeko kostaldeko swahili zibilizazio islamikoarekin, harik eta XVI. mendearen hasieran portugaldarrek haren jabe bihurtu ziren arte.[4]

Mameluko izena arabierazko مملوك, mamlūk, hitzatik dator (euskaraz «jabetua»), ملك, malaka, «jabetu» aditzaren partizipio pasiboa dena. Erregearen jabetza zirela ematen du aditzera.[5]

As-Salih Aiub aiubtar sultanak (1240-1249) esklabo zuriak (eslaviarrak, greziarak, zirkasiarrak eta batez ere turkiarrak) ekarrarazi zituen bere guardia osatzeko. Ardura eta diziplina handiz hezirik, gudari talde ahaltsua osatu zuten laster. 1250ean Egiptoko herrialdeaz jabetu ziren eta 1517 arte aginpidea beren esku eduki zuten. Bi talde bereizten ziren: bahriak (turkiarrak), 1382 arte nagusi izan zirenak, eta buryak (zirkasiarrak), 1517 arteko sultanak eman zituen taldekoak.

Beren buruzagiek aginpidea lortzearren konspirazio eta hilketa ugari egin bazuten ere, mamelukoen diziplina ez zen galdu; modu horretara, mongoliarren inbasioa gerarazi zuten, frankoak Siriatik bota zituzten eta, beraiek gidaturik, Egipto Mediterraneoko herrialderik indartsuena izan zen XIV-XIV. mendeetan. Arteak eta zientziek loraldi bikaina izan zuten mamelukoen agintepean eta Egiptoko mezkita ederrenak –Kairokoak bereziki– garai haietan eraikiak izan ziren.

Mamelukoen erasoa, 1814, Francisco de Goya, Pradoko Museoa.
Mamelukoen garaiko keramika eta inskripzioa
Mameluko-sultanen garaiko eraikuntzen aztarnak iturri moderno batean (1878)

1517an, Selim I.a otomandar sultana nagusitu zitzaien; mamelukoen buruzagiek, alabaina, lurralde hartako gobernariak izaten jarraitu zuten bei tituluarekin. Arian arian Istanbuletik bidalitako paxaren aginpidea murriztuz joan zen eta XVIII. mendearen amaierako mamelukoak Egiptoko benetako nagusiak izan ziren berriro. 1798an Napoleoni aurre egin zioten eta hark menderatu zituelarik haietako batzuek Napoleonen guardia konpainia bat osatu zuten; Europara iraganik, Austerlitzeko guduan nabarmendu ziren. Egipton, mamelukoen aginpidea Mehmet Ali Istanbulgo erregeordeak deuseztatu zuen betiko 1811n, haietariko 300 hilaraziz.[6][7]

Mamluktar sultanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bahri leinua

  • 1250 Shajar al-Durr
  • 1250 al-Muizz Izz-ad-Din Aybak
  • 1257 Al-Mansur Ali|al-Mansur Nur-ad-Din Ali
  • 1259 al-Muzaffar Saif ad-Din Qutuz
  • 1260 al-Zahir Rukn-ad-Din Baibars al-Bunduqdari
  • 1277 al-Said Nasir-ad-Din Barakah Khan
  • 1280 al-Adil Badr al-Din Solamish
  • 1280 al-Mansur Saif-ad-Din Qalawun al-Alfi
  • 1290 al-Ashraf Salah-ad-Din Khalil
  • 1294 al-Nasir Nasir-ad-Din Muhammad ibn Qalawun, lehenego erreinaldia
  • 1295 al-Adil Zayn-ad-Din Kitbugha
  • 1297 al-Mansur Husam-ad-Din Lajin
  • 1299 al-Nasir Nasir-ad-Din Muhammad ibn Qalawun, bigarren erreinaldia
  • 1309 al-Muzaffar Rukn-ad-Din Baybars II al-Jashankir
  • 1310 al-Nasir Nasir-ad-Din Muhammad ibn Qalawun, hirugarren erreinaldia
  • 1340 al-Mansur Saif-ad-Din Abu-Bakr
  • 1341 al-Ashraf Ala'a-ad-Din Kujuk
  • 1342 al-Nasir Shihab-ad-Din Ahmad
  • 1342 al-Salih Imad-ad-Din Ismail
  • 1345 al-Kamil Saif ad-Din Shaban
  • 1346 al-Muzaffar Zein-ad-Din Hajji
  • 1347 al-Nasir Badr-ad-Din Abu al-Ma'aly al-Hassan, lehenego erreinaldia
  • 1351 al-Salih Salah-ad-Din Ibn Muhammad
  • 1354 al-Nasir Badr-ad-Din Abu al-Ma'aly al-Hassan, bigarren erreinaldia
  • 1361 al-Mansur Salah-ad-Din Mohamed Ibn Hajji
  • 1363 al-Ashraf Zein al-Din Abu al-Ma'ali ibn Shaban
  • 1376 al-Mansur Ala-ad-Din Ali Ibn al-Ashraf Shaban]]
  • 1382 al-Salih Salah Zein al-Din Hajji II, lehenego erreinaldia

Burji leinua

  • 1382 az-Zahir Saif ad-Din Barquq , lehenego erreinaldia
  • 1389 Hajji II, bigarren erreinaldia
  • 1390 az-Zahir Saif ad-Din Barquq, bigarren erreinaldia
  • 1399 An-Nasir Naseer ad-Din Faraj
  • 1405 Al-Mansoor Azzaddin Abdal Aziz
  • 1405 An-Nasir Naseer ad-Din Faraj, bigarren erreinaldia
  • 1412 Al-Adil Al-Musta'in (Abbastar kalifa, sultan aldarrikatua)
  • 1412 Al-Muayad Sayf ad-Din Shaykh
  • 1421 Al-Muzaffar Ahmad
  • 1421 Az-Zahir Saif ad-Din Tatar
  • 1421 As-Salih Nasir ad-Din Muhammad
  • 1422 Al-Ashraf Sayf ad-Din Barsbay
  • 1438 Al-Aziz Djamal ad-Din Yusuf
  • 1438 Az-Zahir Sayf ad-Din Jaqmaq
  • 1453 Al-Mansoor Fahr ad-Din Osman
  • 1453 Al-Ashraf Sayf ad-Din Enal
  • 1461 Al-Muayad Shihab ad-Din Ahmad
  • 1461 Az-Zahir Sayf ad-Din Khushkadam
  • 1467 Az-Zahir Sayf ad-Din Belbay
  • 1468 Az-Zahir Temurbougha
  • 1468 Al-Ashraf Sayf ad-Din Qaitbay
  • 1496 An-Nasir Muhammad
  • 1498 Az-Zahir Qanshaw
  • 1500 Al-Ashraf Janbulat
  • 1501 Al-Adil Sayf ad-Din Tuman bay I
  • 1501 Al-Ashraf Qansuh al-Ghawri
  • 1517 Al-Ashraf Tuman bay II
  • Qutb-ud-din Aybak (1206–1210)
  • Aram Shah (1210–1211)
  • Shams ud din Iltutmish (1211–1236)
  • Rukn ud din Firuz (1236)
  • Razia Sultana (1236–1240).
  • Muiz ud din Bahram (1240–1242)
  • Ala ud din Masud (1242–1246)
  • Nasir ud din Mahmud (1246–1266)
  • Ghiyas ud din Balban (1266–1286)
  • Muiz ud din Qaiqabad (1286–1290)
  • Kayumars (1290)
  • Hasan Pasha (1704–1723)
  • Ahmet Pasha (1723–1747)
  • Sulaiman Abu Layla Pasha (1749–1762)
  • Umar (1762 - 1776)
  • Büyük Süleyman Pasha (1780–1802)
  • Ali Pasha (1802–1807)
  • Küçük Süleyman Pasa (1807–1813)
  • Sa'id Pasha (1813–1816)
  • Daud Pasha (1817–1831)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Mamelukoak edo mamluktarrak. .
  2. Pignon, Tatiana. Sultanat mamelouk. in: Les clés du Moyen-Orient. lesclesdumoyenorient.com (Noiz kontsultatua: 2016-6-29).
  3. Encyclopædia Britannica. Mamlūk. .
  4. (Gaztelaniaz) H. Elía, Ricardo. (2005). La Epopeya De Los Mamelucos -CUADERNOS DE ESTUDIOS ÁRABES – Nº1 – Centro de Estudios Árabes. , 24-47 or. (Noiz kontsultatua: 2022-01-26).
  5. (Gaztelaniaz) «MAMELUCO» Etimologías de Chile - Diccionario que explica el origen de las palabras (Noiz kontsultatua: 2022-01-26).
  6. (Gaztelaniaz) Salgado Ávila, Eduardo Rafael; Salgado Ávila, Eduardo Rafael. (2021-06). «La instrumentalización política de los awqaf en el Imperio otomano» Historia y grafía (56): 347–365.  doi:10.48102/hyg.vi56.347. ISSN 1405-0927. (Noiz kontsultatua: 2022-01-26).
  7. (Ingelesez) Gil, Luis. (2010-12-12). EL IMPERIO ESPAÑOL, EL OTOMANO Y EL SAFÁVIDA EN LA BALANZA DIPLOMÁTICA. Gorgias Press  doi:10.31826/9781463231934-011/html. ISBN 978-1-4632-3193-4. (Noiz kontsultatua: 2022-01-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]