Delhiko Sultanerria
Delhiko Sultanerria دلی سلطنت दिल्ली सलतनत | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1206 – 1527 | |||||||||||||
Sultanerria | |||||||||||||
Inperioaren bilakaera | |||||||||||||
Geografia | |||||||||||||
Hiriburua | Delhi | ||||||||||||
Kultura | |||||||||||||
Erlijioa | Sunnismoa Hanafi Fiqh | ||||||||||||
Historia | |||||||||||||
Eratua | 1206 | ||||||||||||
Konkista | 1527 | ||||||||||||
|
Delhiko Sultanerria XIII. eta XVI. mendeen artean Indiako iparraldean hedatu zen sultanerri musulmana izan zen. Zenbait dinastia turkiar-afganiarrek gobernatu zuten sultanerria: mamelukoak (1206-1290), Khilji leinua (1290-1320), Tughlaq leinua (1320-1398), Sayyid leinua (1414-1451) eta Lodi leinua (1451-1526) hurrenez-hurren.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1175tik aurrera Muhammad Ghûrîk Indo-gangear ordokia inbaditu eta Ghazni, Multân, Sindh, Lahore eta Delhi konkistatu zituen. 1206an Ghûrîren armadako jenerala zen Qutb-ud-din Aybakek Delhiko sultan izendatu zuen bere burua. Horrela Mamelukoen dinastiari hasiera eman zion. Iltutmish sultanaren erregealdian (1211-1236) Delhin hiriburu iraunkorra ezarri zen, eta Ghûrîrekin lotutako politikariak baztertuak izan ziren. 1290etik 1320 arte, Khilji leinuaren gobernupean, sultanerria indar inperial bilakatu zen.
Tamerlanen inbasioak (1398-1399) sultanerriaren nagusitasuna suntsitu zuen, baino Lodhi leinu afganiarrak (1451-1526) pixka bat suspertu zuen. 1526an, Baburrek Delhi konkistatu eta Mogol Inperioa ezarri zuen. 1540an Humayun, Baburren semea, kanporatu eta Suri afganiar dinastiak agintea hartu zuen (1540-1555). Azkenik, 1556an, Humayunen seme Akbarrek Mogol Inperioa berriz ezarri zuen.
Sultanen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Qutb-ud-din Aybak (1206–1210)
- Aram Shah (1210–1211).
- Shams ud din Iltutmish (1211–1236)
- Rukn ud din Firuz (1236)
- Raziyyat-ud-din Sultana (1236–1240)
- Muiz ud din Bahram (1240–1242)
- Ala ud din Masud (1242–1246)
- Nasir ud din Mahmud (1246–1266)
- Ghiyas ud din Balban (1266–1286)
- Muiz ud din Qaiqabad (1286–1290)
Khilji leinua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jalal ud din Firuz Khilji (1290-1296)
- Alauddin Khilji (1296-1316)
- Qutb ud din Mubarak Shah (1316-1320)
Tughlaq leinua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ghiyas ud din Tughluq Shah I.a (1321 - 1325)
- Muhammad Shah II.a (1325 - 1351)
- Mahmud Ibn Muhammad (1351)
- Firuz Shah Tughluq (1351 - 1388)
- Ghiyas ud din Tughluq II.a (1388 - 1389)
- Abu Baker (1389 - 1390)
- Nasiruddin Muhammad Shah III.a (1390 - 1393)
- Sikander Shah I.a (1393)
- Mahmud Nasir ud din (1393 - 1394)
- Nusrat Shah (1394-1398)
Sayyid leinua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Khizr Khan (1414 - 1421)
- Mubarak Shah (1421 - 1434)
- Muhammad Shah (1434 - 1445)
- Alam Shah (1445 - 1451)
Lodi leinua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bahlul Lodi (1451–1489)
- Sikandar Lodi (1489 - 1517)
- Ibrahim Lodi (1517–26)