Edukira joan

Legazpi

Koordenatuak: 43°03′18″N 2°20′06″W / 43.055°N 2.335°W / 43.055; -2.335
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Gipuzkoako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Legazpi (argipena)».
Legazpi
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaLegazpi
AlkateaEric Gálvez Álvarez
Posta kodea20230
INE kodea20051
Herritarralegazpiar
Ezizenailintxak
Kokapena
Koordenatuak43°03′18″N 2°20′06″W / 43.055°N 2.335°W / 43.055; -2.335
Map
Azalera42 km² km²
Garaiera400 m
Distantzia59 km Donostiara km Donostiara
Demografia
Biztanleria8.341 (2023)
4 (2022)
alt_left 4.144 (%49,7) (%50,7) 4.227 alt_right
Dentsitatea198,6 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 1,05
Zahartze tasa[1]% 9,25
Ugalkortasun tasa[1]‰ 49,59
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,87 (2011)
Genero desoreka[1]% 8,19 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,23 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 54,82 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 43.76 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1608 (juliotar egutegia)
Webguneahttps://www.legazpi.eus

Legazpi Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdean dagoena, Aizkorri mendiaren magalean, 450 metroko garaieran. 8.438 biztanle zituen 2016. urtean. Herri industriala da, batez ere burdinaren eraldaketari lotua (fabrika nagusiak: Bellota Herramientas, FPL eta GSB). Izan ere, herri honetan aspalditik jarduera garrantzitsua izan da burdinaren ustiaketa eta eraldaketa, eta XV. mendeko burdinola bat ere badute, berritua eta erakustaldiak egiteko maiz samar lanean jartzen dutena: Mirandaola.

Herriari buruzko lehen aipamen idatzia 1290. urtekoa da eta VII. mendeurrena ospatzeko ekitaldiak izan ziren 1990an. Seguraren menpe zegoen orduan herria eta 1608an lortu zuen independentzia.

Ilintxak: legazpiarren ezizena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legazpiarrei ilintxak ezizenaz deritzaie, ilintxa gaizki erretako ikatz zatia omen da[3][4], hortaz ezizenak jatorria meatzaritzan luke. Horregatik Legazpiko Ilintxa Kirol Elkarteak izen hori du.

Ingurune naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legazpin jaiotzen da Zumaian itsasoratzen den Urola ibaia. Halaber, han dago Barrendiolako urtegia, eskualdea urez hornitzen duena. Legazpi mendiz inguraturik dago. Hona hemen nabarmenenak: Gorostiaga, herrian Korosti izenaz ezaguna (947 m), Haizeleku (810 m), Arrolamendi (910 m), Arranoaitz (903 m), Jentiletxe (913 m), Oregi (924 m), Otaño (860 m), Artzanburu (1.360 m) eta Andraitz (1.450 m). Azken hirurak Aizkorri mendilerrokoak dira, eta lehenengo aipatuak Satuikoak.

Klima atlantikoa izan arren, bere garaiera dela eta, Gipuzkoako batez besteko tenperaturak baino lau gradu gutxiago izaten ditu, batez ere neguan. Neguero elurteak izaten dira.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauek ditu mugakide: Iparraldean, Antzuola, Urretxu eta Zumarraga; mendebaldean, Oñati; hegoaldean, Zegama eta Altzaniako Partzuergoa; eta ekialdean, Zerain, Mutiloa eta Gabiria.

XX. mendearen bigarren erdialdeko industrializazioari esker, Legazpi herri txiki bat izatetik 10.000 biztanle izatera igaro zen 40 urtetan. Hala ere, 1970eko hamarkadako krisialdiaren ondoren biztanleak galtzen hasi zen, eta galera horrek ez du etenik izan XXI. mendearen hasieran. 2019an 8.430 biztanle zituen. Horietatik %25,52k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %5,26 ziren.[5]

Legazpiko biztanleria
Legazpiko udaletxea.

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal eta foru hauteskundeetan Bildu koalizioak gehiengo osoa eskuratu zuen, hamahiru zinegotzitik zazpi eskuratu baitzituen. Hori horrela izanik, udalean gehiengo osoa lortu zuten eta Kepa Urzelai alkate izendatu zuten.

2015eko udal hauteskundeetan, berriz, Euskal Herria Bilduk eta Eusko Alderdi Jeltzaleak berdindu egin zuten zinegotzi kopuruan, baina EAJk boto gehiago jaso zituen. Bigarren alderdi horretako Koldobide Olabide hautatu zuten alkate[6], bere taldearen botoei esker. Euskal Herria Bilduk eta Irabazik bakoitzak bere hautagaiari eman zion botoa, eta PSE-EEko zinegotziek zuri bozkatu zuten.

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJk 2.018 boto. EH Bilduk 1.783 boto. PSE-EEk 628 boto. Podemos-IU-EQUOk 329 boto. PPk 53 boto.[7] Koldobike Olabide aukeratu zuten berriro alkate.[8]

Legazpiko udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 13
1.905 (% 39,95)
6 / 13
2.018 (% 41,95)
Euskal Herria Bildu
5 / 13
1.711 (% 35,89)
5 / 13
1.783 (% 37,06)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 13
643 (% 13,49)
1 / 13
628 (% 13,05)
Irabazi -> Ahal Dugu
1 / 13
404 (% 8,47)
1 / 13
329 (% 6,84)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

2023ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 1.611 boto (5 zinegotzi); EAJk 1.353 boto (5); PSE-EEk 728 boto (2); Berdeak 333 boto (1); PPk 39 boto (0).

Legegintzaldia Alkatea Alderdia Oharrak
Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian
1931-1932 Daniel Aranguren Mendizabal Euskal nazionalista Zerrenda bakarrean
1933-1933 Itziar Arana Iraola Kudeaketa batzordea Lehen emakumea
1933-1936 Ubaldo Segura Makibar Euskal nazionalista 1933ko apirilaren 23an hautatua, hauteskundez lehenengoz
Espainiako trantsizio garaian
1975-1979 Prudentzio "Prontxio" Larrañaga Irizar Lazkaon jaioa
Espainiako trantsizioaz geroztik
1979-1983 Jose Inazio Elorza Oiarzabal EAJ-PNV
1983-1987 Jose Inazio Elorza Oiarzabal EAJ-PNV
1987-1991 Prudentzio "Prontxio" Larrañaga Irizar Eusko Alkartasuna
1991-1995 Jose Inazio Elorza Oiarzabal EAJ-PNV
1995-1999 Juan Ramon Larrañaga Mercero Eusko Alkartasuna 37 urterekin alkate; gazteena.
1999-2003 Juan Ramon Larrañaga Mercero Eusko Alkartasuna
2003-2007 Juan Ramon Larrañaga Mercero Eusko Alkartasuna
2007-2011 Sotero Plazaola Odriozola EAE-ANV
2011-2015 Kepa Urzelai Goitia Bildu 34 urterekin alkate; gazteena.
2015-2019 Koldobike Olabide Huelga EAJ-PNV Espainiako transizioaren osteko lehen emakumea.
2019-2023 Koldobike Olabide Huelga EAJ-PNV
2023- Eric Gálvez Álvarez EAJ-PNV Transiziotik, bozkatuena ez den lehen alkatea, PSEren babesaz; bozkatuena Edurne Gonzalez Elortza (EH Bildu) izan zen.

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %0,5. Bigarren sektorea %58,5. Hirugarren sektorea %36,3. Eraikuntza %4,8.[5]

Garraiobideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Renferen Madril-Irun trenbideak udalerria zeharkatzen du. Eta, trenbide horren barruan, C-1 Irun-Donostia-Brinkola lineako trenek bi geltoki dituzte udalerrian: Legazpiko hirigunekoa eta Brinkola auzokoa.

  • Kultur etxea[9]. Bertan daude KZ gunea[10], liburutegia eta erakusketa aretoa. Bilera gelak, ikastaro gelak eta aretoa ere baditu.
  • Latxartegi aretoa. Bertan egiten dira antzerkiak, kontzertuak, zine-kluba...[11]
  • Lenbur museoa: Burdingintzak Erdi Arotik behintzat herrian duen tradizio sendoa baliatuz, Lenbur (Legazpi Natura eta Burdina) egitasmoa atera zuten aurrera 1992an. Hiru gune nagusi biltzen ditu: Mirandaola burdinola (aspaldi zaharberritu zuten, eta igandero martxan ikusi daiteke, duela sei mende bezala), Mirandaolako baseliza eta Euskal Herriko Burdinaren Museoa.[12] Langileen Ibilbidea deritzana ere erakusten du (50 hamarkadako bizimoduaren berri emanaz), artzaintza, ogia eta erlezaintzan dabiltzan baserriak eta Txillida lantokia ere erakusten du. Izan ere, Txillidaren Haizearen orraziaren fundizio lanak Legazpin burutu ziren. Hori dela eta, Jabondoko iturri inguruan (Artzanburu mendiaren magalean), Haizearen orraziaren itxurako maketa txiki bat badago.
  • Gaztetxea[13]
  • Bikuñako musika lokalak[14]
  • San Juan haurreskola[15]
  • Itxaropena haurreskola[15]
  • Haztegi ikastola[16]
  • Domingo Agirre eskola publikoa[16]
  • Olazabal institutua[16]
  • Helduen Hezkuntza[16]
  • CEIDA - Ingurugela[16]
  • Musika eskola[17]
  • Udal euskaltegia[18][19]

Gizarte zerbitzuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gizarte zentroa. Nagusientzako aisialdi eskaintza dauka.[20]
  • Eguneko zentroa.[21]
  • Zaharren egoitza.[22]
  • Meazti nagusien egoitza.[23]
  • Lanbide.[24]
Legazpiko hiztunen testigantzekin osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak[25] proiekturako egina, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.
Sakontzeko, irakurri: «Goierriko hizkera»

Erdialdeko euskararen barruan, Goierriko euskara[26][27] da Legazpikoa. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak. Batasun eta nortasun handikoa da Goierriko euskara; hala ere, haren barruan, mendebaleko euskararen eragin handiena jaso duena da Legazpiko euskara, euskalki horrekin muga egiten baitu mendebaldean: Oñatiko euskara mendebaldeko euskalkikoa da, izan ere.[28]

2016an herritarren %60,77 euskalduna zen.[5]

Euskal prentsa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legazpin sortuak dira XX. mende amaieran gisakoetan aitzindari izan ziren bi mugimendu: hots aldizkaria, literatur arloan eta Ene Bada! aldizkaria, herri prentsan.

Festa nagusiak Santikutzak dira (maiatzaren 3an). Txirrindulari afizionatuen Santikutz Klasikoa jokatzen da. 2013an 80. urtemuga bete zuen, Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatuta.

Beste festa eta ospakizun batzuk: Santikutz Txiki edo Agorreko Santikutzak (iraila), Santa Ageda, Inauteriak, Legazpiko Oilar Jokoa, San Juanak, San Inazio, Egialdeko jaiak, Artzain eguna, San Nikolas, Brinkolako San Agustin jaiak ...

Legazpiko ereserkia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Legazpiko ereserkiaren hitzak:[29]

«

Aizkorriren itzalpean, Urola ibaiak bustiz, harrotuz jaio zera, Legazpi, gure herria.

Sshu klan sshu klan klan.

Ibaitik zeharrolak, mendietan haizeolak, olagizon, lurra, gure harroa, Mirandaola.

Santikutzak babesten gaitu legazpiar guztiok. Gerora begira gu itxaropenez eta ilusioz.

Legazpimendi tartean sarturik Euskal Herriko gurutzean, jende jatorra zabalean, gora Legazpi!

»

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Legazpiko Andre Mariaren Jasokundearen eliza.
Mirandaola: burdinola eta Santikutz baseliza.

Legazpiar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Antonio Elortza Muxika (1911 - 1976), kirolen —bereziki txirrindularitzaren— sustatzailea, eta Gipuzkoako, Espainiako nahiz nazioarteko hainbat kirol erakundetako kidea.
  • Irene Paredes (1991-), futbolaria.
  • Josu Iriondo (1938-), elizgizona eta New Yorkeko Gotzain Laguntzaile ohia.
  • Pilar Zabala (1951): ikertzailea, historia irakaslea Yucatango Unibertsitatean.
  • Ainhoa Murua Ugarte (1979-2012), EHUko irakaslea, CIBER-BBN zentroko eta Gasteizko NanoBioCel taldeko ikertzailea.

Bidezko Merkataritzaren aldeko hiria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko azaroaren 8an, Emaus Gizarte Fundazioak bidezko merkataritzaren aldeko hiria izendatu zuen; Gipuzkoako lehen udalerria izan zen Legazpi. Mundu osoan izendapen hori 1.100 hirik baino ez dute. Udalerriko eragileek (dendak, ikastetxeak, elkarteak, enpresak eta udala) elkarrekin lan egiten dute, bidezko merkataritza bultzatzeko.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. Ilintxa: carbón mal cocido. Elhuyar Hiztegia
  4. Ilintxa, Auñamendi Entziklopedia (Gaztelaniaz)
  5. a b c «Web Eustat. Datos Estadísticos de Legazpi» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  6. «Koldobike Olabide Legazpiko alkateari elkarrizketa» Goierriko Hitza 2015-10-16 (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  7. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  8. «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  9. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Kultur etxea» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  10. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Kzgunea» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  11. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Latxartegi aretoa» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  12. «Lenbur lurralde museoa», Eusko Jaurlaritzaren turismo webgunea.
  13. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Gaztetxea» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  14. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Bikuñako Musika lokalak» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  15. a b Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Haurreskolak» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  16. a b c d e Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Ikastetxeak» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  17. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Musika eskola» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  18. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Udal Euskaltegia» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  19. «Udal Euskaltegiak - Legazpiko Euskaltegia» www.udaleuskaltegiak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  20. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Gizarte Zentroa» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  21. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Eguneko zentroa» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  22. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Zaharren Egoitza» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  23. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Meazti» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  24. Karmele. (2014-05-15). «LANBIDE» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  25. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
  26. «Legazpi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  27. «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  28. Koldo ZUAZO: «Euskalkiak, gaur», Fontes Linguae Vasconum, 78, 227.
  29. «Legazpiko Himnoa», Legazpiko Udalaren webgunea.
  30. a b c d e Karmele. (2014-11-06). «Ondarea» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa