Edukira joan

Uharte Arakil

Koordenatuak: 42°55′15″N 1°58′09″W / 42.92093712°N 1.96906303°W / 42.92093712; -1.96906303
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Nafarroa Garaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uharte».
Uharte Arakil
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Uharte Arakilgo plazako iturria.

Bandera

Uharte Arakilgo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaSakana
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Uharte-Arakil
AlkateaJose Domingo Huarte Baleztena (EHBildu)
Posta kodea31840
INE kodea31123
Herritarrauhartear, uhartearakildar[1]
Geografia
Koordenatuak42°55′15″N 1°58′09″W / 42.92093712°N 1.96906303°W / 42.92093712; -1.96906303
Azalera38 km²
Garaiera464 metro
Distantzia32 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria806 (2023:  15)
alt_left 376 (%46,7)(2019) (%53,2) 429 alt_right
Dentsitatea21,21 bizt/km²
Zahartzea[2]% 42,11
Ugalkortasuna[2]‰ 57,14
Ekonomia
Jarduera[2]% 78,7 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 10,77 (2013)
Euskara
Euskaldunak[3][4]% 26,10 (2018: %2,32)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.uhartearakil.com

Uharte Arakil[5] Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Sakanako eskualdekoa. Nafarroako hiriburu Iruñetik 32 kilometrora dago, eta 781 biztanle zituen 2021. urtean.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria ohiko abiapuntua da Beriain mendira igotzeko.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herriko eliza.

Antzinako Erromaren garaian, Antoninoren Ibilbideak aipatzen du Asturica Augusta eta Burdigala artean (hau da, Astorga eta Bordele artean) bazela Mansio Aracaeli izeneko leku bat[6], Alba pasa eta gero (Durruma) eta Alantonera iritsi aurretik (Atondo?). Aracilum izeneko herri bat zegoen, askotan Uharte Arakilekin identifikatu dena[7]. Hala ere, azken ikerketetan arabera, bide garrantzitsu honetan Uharte-Arakilen zegoena ez zen herri edo hiri bat, baizik eta Mansio sinple bat[6].

Identifikazio horretan oinarrituta, Antzinaroan Uharte-Arakil baskoien lurraldean zegoela ondorioztatu da. Hala ere, badirudi beranduago Merobaudesek bagaudak garaitu zituenean aipatzen den Aracellinatorum frangit insolentiam Bacaudarum horretako Aracellinatorum ez dela Uharte Arakil, baizik eta Araciel, gaur egungo Corellatik gertu. Honela, baliteke Uharte-Arakil ez egotea baskoien lurraldean, baizik eta barduliarrenean, Lekunberritik gertu aurkitu den mugarri batean oinarritua[8].

Edonola ere, Mansio Aracaeli hori Veleiatik Pompaelora dihoan kaltzadan zegoen[9].

Litekeena da Zamartzen Erdi Aro osoan egotea helburu sakratuetarako erabilitako lur bat, aurkitu diren hilobiak ikusita, baina bisigodoen garaiko arrasto gutxi aurkitu dira. Hala ere, 1048tik aurrera (aurkitu den txanpon baten urtea) eliza erromanikoa eraiki zen bertan, eta XI. mendetik aurrera jendea hilobiratu da[6].

1355an, Izurri Beltzaren lehen erasoaren ostean, Karlos II.a Nafarroakoak Uharte Arakil sortzea agindu zuen, errekaren hegoaldean, Gipuzkoatik zetozen ohiko erasoak (askotan animalien lapurretarako, baina bestetan pertsonen heriotza ere zekarrena) ekiditeko asmoz. Uharten bildu zituen Muztillano, Argindoain, Amurgin, Etxabe, Agiregi, Mendikoa, Epelloa, Urzegi, Blastegi, Illardia eta Gatizano herri txikietako pertsonak. Etxarri-Aranatzekin batera, mugaren defentsarako helburua zuen, baina herritarrek ez zuten bertara joan nahi. 1357an herrietako etxeak eraitsi ziren eta Uharteri Lizarraren forua eman zitzaion[10]. Lehen urteak gogorrak izan ziren, eguraldi lehorraren ondorioz 1361ko maiatzaren 12an zergak barkatu zitzaizkien, ezin izan baitzuten bi urtez ez zerealik ez ardorik jaso[11]. XV. mendearen amaieran[10] edo XVI.aren hasieran sute handi bat izan zuen eta, ondoren, izurri beltzaren erasoaldi garrantzitsu bat[12].

Urte horietan Beaumontarrekin lerrokatu ziren Nafarroako Gerra Zibilaren baitan, gaztelarren aldekoak zirenak. Erregeak, hala ere, hainbat eskubide eman zizkien, tartean justizia egiteko edo feria egiteko aukera[10].

Aro garaikidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997ko martxoaren 31n, arratsaldeko 19:43an, Madriletik Irunera zihoan Renfe Intercity motako tren bat bere bidetik atera zen Uharte Arakilgo geltokiaren parean, gehiegizko abiaduraz zihoala eta. Istripuan zortzi pertsona hil ziren.

Uharte Arakilgo biztanleria

2008ko erroldak dioenez, Espainiaz kanpoko 50 etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 6,46 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Uharte Arakilgo udaletxea.

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Uharte Arakilgo alkate kargurako Agrupación Electoral Independiente San Miguel (AEISM) eskuineko taldeko Joaquín María Uharte Lakuntza aukeratu zuten. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen taldeak, eta, hortaz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak 2 izan ziren (guztien %0,44) eta 34 boto zuri izan ziren (botoen %7,52). Abstentzioa %27,82koa izan zen.

Uharte Arakilgo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AEISM 219 4
EAE 199 3

2010eko ekainaren 4an AEISMko lau zinegotziek kargua utzi zuten eta udalbatzan EAEren zerrendan aurkeztutako eta ordurako talderik gabeak ziren hiru hautetsiak geratu ziren[13]. Azaroaren 11n haietako bat, Ismael Legarra, alkate izendatu zuten kudeaketa batzordearen izenean[14].

2011ko udal hauteskundeetan ere bi talde aurkeztu ziren: garaile atera zen Bildu eta PP[15].

2019ko udal hauteskundeetan hautagai zerrenda bakarra aurkeztu zen, EHBildurena.

Uharte Arakilgo Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 271 5
PP 107 2

Uharte Arakilgo Udaleko idazkaria Irañeta eta Arruazuko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Udaletxearen Plaza, 1
2007-2010 Joaquín María Uharte Lakuntza San Miguel
2010-2011 Ismael Martiarena Legarra Talderik gabea[16]
2011-2015 Javier Rodríguez Astitz Bildu
2016 Ainara Aiestaran Ijurko EH Bildu.
2019- Jose Domingo Huarte Baleztena EH Bildu.

Azpiegitura eta garraioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak lotzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Sakanako Mankomunitateko eta Irurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da Uharte Arakil.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Joan Bataiatzailearen eliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin gotikoa, 1359koa, Nafarroako Karlos II.ak herri gotortu berrian inguruko herrixketako biztanleak bildu zituen garaikoa alegia. 1484ko sutearen ondorioz elizaren beheko aldea baizik ez zen salbatu. estilo gotiko berankorrean berregin zuten hurrengo urteetan, XVI. mendeko lehen urteetaraino.

1600an izandako beste sute batek teilatua suntsitu zuen, koruko ganga izan ezik; erretaula nagusia (XVI. mendearen bigarren erdialdea) ere salbatu zen. 1631 eta 1635 artean bukatu ziren berreraikitzeko lanak. Arkupea 1713tik 1718ra bitarteko urteetan eraiki zen. Erantsia du apaizaren etxea, XVIII. mendekoa hura ere.

Gaur egun duen itxura XVIII. mendearen bukaeran egindako erreforma neoklasikoen emaitza da gehienbat.

Gurutze latindarreko oinplanoa du, lau tartekoa, eta burualde zuzena. Gurutzadurako besoak erdi zirkularrak dira. Nabearen lehen zatia gotikoa da, XIV. mendearen erdialdekoa, hurrengo biak XV. mende bukaerakoak eta XVI. mende hasierakoak eta gurutzadura eta burualdea eraikuntzaren hirugarren aldikoak dira, 1781-1789koak. Estalkiak eta gangak ere garai desberdinetakoak dira.

Korua XVII. mendearen hasierakoa da.

Kanpoaldean ere nabari dira eraikuntzaren faseak. Dorrea nabearen azken tartearen gainean dago, Erdi Aroko tipologia gotikoari jarraikiz, baina 1810ean berreraiki zen.

Erretaula nagusi barrokorako (XVIII. mende erdialdekoa), 1600eko sutean kaltetutako erretaula errenazentistaren erliebe eta irudiak baliatu ziren. Erretaula berria 1753an bukatu zen. Polikromia, berriz, XVIII. mendekoa da eta gainerako elementuak ere bai: sileria, organoa, sakristiako zilarrezkoa objektuen bilduma.

San Migelen santutegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerrian kokatuta dago San Migelen santutegia, Aralarko mendilerroaren ekialdeko muturrean.

Zamartzeko monasterioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zamartzeko monasterioa Uharte Arakilgo Zamartze auzoan kokatuta dago.

San Donato baseliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Donato baseliza Uharte Arakilgo lur-sailetan eta Beriain mendiaren gailurrean kokatuta dago.

Santa Luzia baseliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aralar aldera dago, bide ondoan. Jatorria Erdia Aroan du ziurrenik. Nabe errektangularra eta luzea du eta bi isuriko teilatua. Hormak harlanduxkoz eginak dira. Sarrera epistola aldean dago eta arku beheratu bat du.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartearakildar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria senideturik dago izenean Uharte jatorria duten Euskal Herriko herriekin:

2002. urtean sinatu zen senidetze hitzarmen hori, haien arteko harremana indartu asmoz. Hitzarmenak hogei urte betetzean, senidetzea islatzen duen beste egitasmo bat plazaratu zuten: 4 Uharteen ibilbidea, herrien arteko ezagutza sozial eta kulturala areagotzeko.

Ibilbidearen gidan argibideak, mapa eta hogeita hamar interesgune jasota daude 3 hizkuntzatan (euskara, frantsesa eta gaztelania). Lau Uharteen ibilbideak GR-65 eta E3 europarraren seinaleztapena jarraitzen du, eta oinez edo bizikletaz egiteko aukera eskaintzen du, sei txanpa edo etapatan.[17]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia. Ohar hau dakar: «Uharte Arakilgoak beste uhartearrengandik bereizteko uhartearakildar erabil daiteke.»
  2. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  4. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  5. Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
  6. a b c Aznar, Rosa María Armendáriz; Pérez, María Rosario Mateo. (2009). «Santa María de Zamartze (Uharte-Arakil). Resultados de la intervención arqueológica» Trabajos de arqueología Navarra (21): 293–317. ISSN 0211-5174. (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).
  7. Agorreta, María Jesús Pérex. (1990). «En torno a la localización de Aracilus (Navarra)» Hispania antiqua (14): 135–138. ISSN 1130-0515. (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).
  8. Agorreta, M. J. P.; Morales, J. R.. (2011). «Término augustal hallado en Lekunberri (Navarra): estudio preliminar» Trabajos de Arqueología Navarra 23: 5-20..
  9. Botaya, M.; de los Angeles, M.. (1997). «La red viaria romana en el País Vasco» Isturitz 8: 207-231..
  10. a b c «Historia - Herria - Ayuntamiento de Uharte Arakil (Navarra)» www.uhartearakil.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  11. Monteano 2020, 42 orr. .
  12. Monteano 2020, 92 orr. .
  13. Los tres concejales que quedan en Uharte Arakil critican que el Ayuntamiento está paralizado, Diario de Noticias, 2010eko irailaren 29a.
  14. Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunea.
  15. Emaitzak[Betiko hautsitako esteka] Berrian.
  16. 2007an EAEren zerrendan aukeratua.
  17. Nafarroako lau Uharteen ibilbidea. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa