Nerbio-sistema periferiko
Nerbio-sistema periferiko | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Nerbio-sistema |
Konponenteak | peripheral nerve (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | systema nervosum periphericum |
MeSH | A08.800 |
TA | A14.2.00.001 |
FMA | 9093 |
Terminologia anatomikoa |
Nerbio sistema periferikoa (NSP) organo desberdinetara zabalduz nerbio-sistema zentraletik (NSZ) kanpo dagoen eta neurona eta nerbioek osatutako nerbio-sistemaren atala da.
Bere funtzio nagusia nerbio-sistema zentrala organoekin konektatzea da. NSZrekiko duen desberdintasuna, NSPak ez duela hezur edo muga hematoentzefalikoaren babesik da. Ondorioz, toxina eta kolpe mekanikoekiko kalteberagoa da.
Nerbio-sistema periferikoaren nerbioek informazioa eramaten dute gorputzeko errezeptoreetatik nerbio-sistema zentraleraino, eta baita azken honetatik efektoreetaraino (giharretaraino, adibidez).
Nerbio kranialek eta bizkarrezurreko nerbioek osatzen dute NSPa. Nerbio kranialek zurtoin zerebralean dute sorrera, bizkarrezurrekoak, aldiz, bizkarrezur-muinean.
Nerbio-sistema periferikoa bi ataletan banatzen da:
- Nerbio-sistema somatikoa: borondatezko mugimenduak zuzentzen dituena
- Nerbio-sistema autonomoa edo begetatiboa: nahi gabeko erantzunak ematen dituena
NSParen neurotransmisore garrantzitsuenak azetilkolina eta noradrenalina dira.
Kanpo estekak
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |