Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia
Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia —laburturik, Buruz Burukoa—, gaur egun EPELen buruz buruko txapelketa izenaz ere ezaguna, esku huskako pilota profesionalean jokatzen den txapelketa garrantzitsuena da, 1940an sortua. Hasieran, bi urtetik behin jokatzen zuten; eta, 1950tik aurrera, urtero egiten da. 2003. urteaz geroztik EPELek antolatzen du. Gaur egun, esku huskako pilotan, denboraldiko hiru txapelketa nagusietako bat da, binakakoarekin eta lau eta erdikoarekin batera. Hiru lehiaketa horietatik ere, gainera, buruz burukoa da garrantzitsuena, buruz buruko txapeldunak partida guztiak gorriz jokatzen baititu, ohoretzat (gainerakoan, partidako bi aurrelarietatik zaharrena janzten da gorriz, eta haren atzelaria ere bai).
Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia | |
---|---|
Kirola | Esku-huskako pilota |
Sorrera | 1940 |
Herrialdea | Euskal Herria |
Antolatzailea | Esku Pilota Enpresen Liga |
Enpresak | Aspe eta Baiko Pilota |
Txapel gehien | Julian Retegi (11) |
Gaur egungo txapelduna | Altuna III.a |
Azken txapelketa | 2024ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia |
Lehen txapelketaren irabazlea Atano III.a izan zen. Txapelketa gehien irabazi dituen pilotaria, berriz, Retegi II.a da, hamaika txapel baititu.
1995 arte, aurreko urteko txapelketaren irabazlea finalerako sailkatzen zen zuzenean, eta zain egoten zen kanporaketen bidez bere aurkaria erabakitzen zen arte. 1957. urtetik, buruz buruko txapelketa nagusiarekin batera, bigarren mailakoa ere jokatzen da, pilotari berrien edo maila baxuagokoen txapelketa. Tradizioz, bigarren mailako txapelketaren irabazleak, hurrengo urtean, lehen mailako buruz buruko txapelketan parte hartzen du.
Txapelketaren irabazleak
aldatuTxapelak pilotarien arabera
aldatuPilotaria | Txapelak | Finalak |
Retegi II.a | 11 | 14 |
Azkarate | 6 | 9 |
Retegi I.a | 6 | 8 |
Martinez de Irujo | 5 | 8 |
Olaizola II.a | 4 | 10 |
Beloki | 4 | 6 |
Atano III.a | 4 | 5 |
Eugi | 3 | 5 |
Gallastegi | 3 | 4 |
Altuna III.a | 3 | 4 |
Galartza III.a | 2 | 7 |
Garcia Ariño I.a | 2 | 6 |
Atano X.a | 2 | 5 |
Lajos | 2 | 5 |
Arriaran II.a | 2 | 4 |
Arretxe | 2 | 4 |
Ogeta | 2 | 3 |
Irribarria | 2 | 3 |
Bengoetxea III.a | 2 | 2 |
Bengoetxea VI.a | 2 | 2 |
Tolosa | 1 | 4 |
Barriola | 1 | 3 |
Xala | 1 | 3 |
Urrutikoetxea | 1 | 3 |
Gorostiza | 1 | 2 |
Soroa II.a | 1 | 2 |
Barberito I.a | 1 | 2 |
Laso | 1 | 2 |
Patxi Ruiz | 1 | 1 |
Erik Jaka | 1 | 1 |
Elordi | 1 | 1 |
Garcia Ariño IV.a | 0 | 5 |
Akarregi | 0 | 3 |
Errandonea | 0 | 2 |
Elkoro | 0 | 2 |
Maiz II.a | 0 | 1 |
Tapia | 0 | 1 |
Etxabe X.a | 0 | 1 |
Felipe | 0 | 1 |
Atano VII.a | 0 | 1 |
Txikito Iraetakoa | 0 | 1 |
Retegi Bi | 0 | 1 |
Rezusta | 0 | 1 |
Ezkurdia | 0 | 1 |
Txapelak herrialdeen arabera
aldatuHerrialdea | Txapelak | Pilotari bakoitzak irabazitako txapelak |
Nafarroa Garaia | 46 | Retegi II.ak 11, Retegi I.ak 6, Martinez de Irujok 5, Belokik 4, Olaizola II.ak 4, Eugik 3, Lajosek 2, Bengoetxea III.ak 2, Galartza III.ak 2, Arretxek 2, Bengoetxea VI.ak 2, Barriolak 1, Patxi Ruizek 1 eta Lasok 1. |
Gipuzkoa | 19 | Atano III.ak 4, Gallastegik 3, Altuna III.ak 3, Arriaran II.ak 2, Atano X.ak 2, Irribarriak 2, Soroa II.ak 1, Tolosa I.ak 1 eta Jakak 1. |
Bizkaia | 11 | Azkaratek 6, Garcia Ariño I.ak 2, Gorostizak 1, Urrutikoetxeak 1 eta Elordik 1. |
Araba | 2 | Ogetak 2 |
Lapurdi | 1 | Xalak 1 |
Errioxa | 1 | Barberito I.ak 1 |