Bizkaia frontoia

Bizkaia pilotalekua» orritik birbideratua)

Bizkaia frontoia Bilboko (Bizkaia) Miribilla auzoan dagoen pilotalekua da. Kolore nagusiak beltza eta grisa ditu. Kantxa nagusia 38 metroko pilotalekua da, 3.000 ikusleentzat lekua duena; gainera, 458 lagunentzat trinketa bat ere badu. Eraikinean sei solairuko kiroletxe bat dago.[1]

Bizkaia frontoia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°14′53″N 2°55′37″W / 43.24801299°N 2.92697102°W / 43.24801299; -2.92697102
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 2011
Kirolapilota (euskal pilota)a
Edukiera3.000
Luzera38 m

Historia

aldatu

Javier Gastón, David Gastón eta Marcelo Ruiz arkitektoek proiektatu zuten.

2011ko martxoaren 5ean inauguratu zuten; lehen pilotakadak buruz buruko hiru txapeldun bizkaitarrek —Hilario Azkaratek, Jesus Garcia Ariñok eta Iñaki Gorostizak— eman zituzten.[2] Lehendabiziko jaialdian, martxoaren 19an, Irujok eta Merino II.ak 22-12 menderatu zituzten Olaizola II.a eta Begino.[3]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo