Azido zitriko
Azido zitrikoa (elikagai kodea E-330) azido organiko ahul bat da. Elikagaietan asko erabiltzen da kontserbatzaile modura. Alkoholik gabeko edari batzuei ere eransten zaio, edariari zapore garratza emateko, adibidez gaseosaren kasuan (aldiz, koladun edarietan azido fosforikoa erabiltzen da).
Azido zitriko | |
---|---|
Formula kimikoa | C6H8O7 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | oxigeno, karbono eta hidrogeno |
Base konjokatua | citrate(1−) anion (en) |
Aurkitzailea | Carl Wilhelm Scheele |
Aurkitze data | 1784 |
Mota | fatty alcohol (en) , Gantz-azido eta tricarboxylic acid (en) |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,665 g/cm³ |
Azidotasuna (pKa) | 3,14 |
Fusio-puntua | 153 °C 154 °C |
Deskonposizio-puntua | 175 °C |
Masa molekularra | 192,027 Da |
Erabilera | |
Elkarrekintza | ACO2 (en) , CS (en) , Polycystin 2 like 1, transient receptor potential cation channel (en) eta Transient receptor potential cation channel, subfamily V, member 4 (en) |
Rola | calcium chelating agents (en) , antikoagulatzaile eta primary metabolite (en) |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | KRKNYBCHXYNGOX-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 77-92-9 |
ChemSpider | 305 |
PubChem | 311, 19782904 eta 88113319 |
Reaxys | 782061 |
Gmelin | 30769 |
ChEBI | 4240 |
ChEMBL | CHEMBL1261 |
NBE zenbakia | 1789 |
RTECS zenbakia | GE7350000 |
ZVG | 35230 |
DSSTox zenbakia | GE7350000 |
EC zenbakia | 201-069-1 |
ECHA | 100.000.973 |
CosIng | 32858 |
MeSH | D019343 |
RxNorm | 221946 eta 21183 |
Human Metabolome Database | HMDB0000094 |
KNApSAcK | C00007619 |
UNII | XF417D3PSL |
NDF-RT | N0000148092 |
KEGG | D00037 eta C00158 |
PDB Ligand | CIT |
Biokimikan garrantzi berezia dauka izaki bizidun gehienen metabolismoan egiten den azido zitrikoaren zikloaren (Krebs zikloaren) tarteko metabolito gisa.
Iturri naturalak
aldatuFruitu eta barazki askotan agertzen den arren, azido zitriko gehien dutenak fruta zitrikoak dira, adibidez limoietan 0,005 mol/l eta laranjetan 0,30 mol/l [1] azido zitriko aurki daiteke.
Ezaugarriak
aldatuGiro-tenperaturan, azido zitrikoa hauts zuri kristalinoa da, bere urtze-puntua 175 °C-ekoa baita. Anhidro forman ekoitz daiteke (urik gabe), ur berotan kristalizatuz. Forman monohidratatuan ere ekoitz daiteke, horretarako ur hotzetan kristalizatu behar da. Azido zitrikoa uretan disolbagarria izateaz gain, alkoholetan (etanol, metanol...) ere disolba daiteke.
Historia
aldatuUste da VIII. mendean Abu Musa Jabir Ibn Hayyan alkimista pertsiarrak aurkitu zuela.[2][3][4]Carl Wilhelm Scheelek (1784an) azido zitrikoa isolatzea lortu zuen.[5][6] 1893an hasi ziren azido zitrikoaren produkzio industriala egiten, Italiako zitrikoetan oinarrituta. C. Wehmer (1917an) izan zen Penicillium onddoen kultiboetan azido zitrikoa sintetizatzen zela aurkitu zuena.
XX. mendearen hasieran Aspergillus niger onddoarekin azido zitrikoaren produkzio industriala lortu zitekeela aurkitu zuten, eta gaur egun oraindik, onddo horren bidez sintetizatzen da azido zitrikoa.[7]
Produkzioa
aldatu2007an azido zitrikoaren munduko ekoizpena 1.700.000 tonakoa izan zen, eta kopuru horren erdia edarietan erabili zuten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Penniston KL, Nakada SY, Holmes RP, Assimos DG Quantitative Assessment of Citric Acid in Lemon Juice, Lime Juice, and Commercially-Available Fruit Juice Products Journal of Endourology 22/3 2008 http://www.liebertonline.com/doi/pdfplus/10.1089/end.2007.0304 PDF pmid=18290732 pages 567 doi 10.1089/end.2007.0304+
- ↑ http://www.islamicspain.tv/Arts-and-Science/The-Culture-of-Al-Andalus/Chemistry.htm
- ↑ https://web.archive.org/web/20090115205940/http://muslimmedianetwork.com/mmn/?p=1553
- ↑ http://journals.iucr.org/a/issues/2008/01/00/sc5012/index.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20090730185929/http://web1.caryacademy.org/chemistry/rushin/StudentProjects/CompoundWebSites/2001/Citric%20Acid/history.htm
- ↑ http://books.google.com/books?id=OUXOm8bdG1UC&pg=PA944&dq=how+citric+acid+was+discovered
- ↑ Citric acid production by a novel Aspergillus niger isolate: II. Optimization of process parameters through statistical experimental designs. Bioresource Technology 98(18) 3470-3477