Brno
Brno[1] (alemanez: Brünn; latinez: Bruna; yiddishez: ברין, Brin) Txekiar Errepublikako hego-ekialdean, Svitava eta Svratka ibaien elkargunean, kokatutako hiria da. Moraviako hiri handiena da eta, Olomouc-ekin batera, eskualde historiko honen hiriburua. 2012an 378.327 biztanle zituen[2]. Apezpikutegia, unibertsitatea eta aireportua ditu, eta Hego Moraviako zentro administratiboa da.
Historia
aldatuŠpilberk gaztelua Moraviako markgrafen egoitza izan zen (1349-1411), austriar presondegia izan aurretik (1740-1855). Austerlitzeko gudu ospetsua Brno hiriaren inguruan izan zen.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Brno) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 12.2 | 17.6 | 24.3 | 28.0 | 29.7 | 32.0 | 35.1 | 34.9 | 32.0 | 26.5 | 20.1 | 14.4 | 35.1 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 0.2 | 3.1 | 8.5 | 14.4 | 19.5 | 22.6 | 24.5 | 24.2 | 20.2 | 14.1 | 6.6 | 1.9 | 13.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | −2.5 | −0.3 | 3.8 | 9.0 | 13.9 | 17.0 | 18.5 | 18.1 | 14.3 | 9.1 | 3.5 | -0.6 | 8.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -5.2 | -3.3 | -0.2 | 3.9 | 8.3 | 11.4 | 12.7 | 12.6 | 9.5 | 5.0 | 0.9 | -3.0 | 4.4 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −24.1 | −22.2 | −18.6 | −5.1 | −1.9 | 1.8 | 3.6 | 3.0 | −0.7 | −5.5 | −13.1 | −19.4 | −24.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 24.6 | 23.8 | 24.4 | 31.5 | 61.0 | 72.2 | 63.7 | 56.3 | 37.6 | 30.7 | 37.4 | 27.1 | 490.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 6.0 | 5.4 | 5.3 | 5.4 | 8.3 | 9.1 | 9.0 | 7.3 | 5.5 | 5.1 | 7.0 | 6.3 | 79.7 |
Eguzki orduak | 45.3 | 71.6 | 121.1 | 169.0 | 219.5 | 220.8 | 235.0 | 217.8 | 162.1 | 123.9 | 51.3 | 39.9 | 1677.3 |
Hezetasuna (%) | 84 | 81 | 73 | 65 | 67 | 69 | 67 | 68 | 73 | 78 | 84 | 85 | 75 |
Iturria (1): World Meteorological Organization (UN)[3] | |||||||||||||
Iturria (2): NOAA[4] |
Ekonomia
aldatuBrnoko industria nagusiak armagintza, industria mekanikoa, kimikoa, ehunak eta janari industria dira.
Kirola
aldatuFC Zbrojovka Brno hiriko futbol talde nagusia da.
Ondasun nabarmenak
aldatuEliza gotiko eta eraikuntza barroko ugari daude hiri erdian. Hiriaren gainean Špilberk gotorlekua altxatzen da.
2001ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Ludwig Mies van der Rohek diseinaturiko Villa Tugendhat.
Brnoko herritar ospetsuak
aldatu- Milan Kundera (1929-2023) idazlea
Herri eta hiri senidetuak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
- ↑ Statutární město Brno: Statistická data. Český informační server. Statnisprava.cz
- ↑ World Weather Information Service – Brno. World Meteorological Organization (Noiz kontsultatua: February 28, 2013).
- ↑ Brno Climate Normals 1961-1990. National Oceanic and Atmospheric Administration (Noiz kontsultatua: February 28, 2013).
- ↑ (Ingelesez) Dallas Economic Development - Brno. (Noiz kontsultatua: 2018-08-19).