Taldea 1978 urtean eratu zuten Kepa Illarramendik eta “El Rata”-k. Lehenengo entrenamentuak hondartzan egiten zituzten itsasbeheran. 2004an Paul Altuna presidente zela klubari bultzada ematea erabaki zen eta Luciano “Lutxo” Benitez argentinarra entrenatzailea lehenik eta David Viguera frantziarrak mailaz igoarazi zuten Zarautz, eta harrobia ere sustatu zen.
2013an Ohorezko B mailara igo zen eta 2014-15 eta 2015-16 denboraldietan A taldeko txapelduna izan zen, ez zuen ordea Ohorezko mailara igotzerik lortu.
2022-23an denboraldi bikaina osatu zuen. Elite multzoan bigarren egin ondoren Santanderko Independienteren aurka jokatu zuen finalerdia eta azken uneko zigor kolpe batek utzi zuen finaletik kanpo.