Vincenzo Cabianca
Vincenzo Cabianca | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Verona, 1827ko ekainaren 21a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1902ko martxoaren 21a) |
Bizilekua | Erroma |
Lehen hizkuntza | italiera |
Heriotza | Erroma, 1902ko martxoaren 21a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Italiako Erresuma |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Vincenzo Cabianca (Verona, 1827ko ekainaren 21a – Erroma, 1902ko martxoaren 21a) italiar margolaria izan zen.
Veronako eta Veneziako akademietan ikasi zuen. Giuseppe Mazziniren mireslea eta Italia Gaztea mugimenduko kidea izan zen eta 1848an Bolognaren defentsan parte hartzen ari zela preso hartu zuten. Askatu ondoren, Venezian bizi izan zen 1849tik 1853ra.
1850eko hamarkadan Adriano Cecioni, Cristiano Banti eta Telemaco Signorini margolariak ezagutu zituen Florentziako Michelangelo kafetegian eta Macchiaioli taldearekin bat egin zuen. Orduan, aire zabaleko paisaiak margotu zituen, baina ez zituen alde batera utzi margolaritza historikoa eta literaturako gaiak. Eguzki-argiaren ondorioetan interesatu zen batez ere, eta kontrasteak nabarmendu zituen. Bere margolan askotan mojak agertzen dira.
Toskanara eta Parisera bidaiatu ondoren, Parman bizi izan zen 1864 eta 1868 artean, eta ondoren Erroman. Bere azken lanek sinbolisten eta prerrafaeliten eragina jaso zuten.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Mojak (1861)
-
Itsasertza (1860)
-
San Petri in Porto Venere eliza (1860)
-
Eguzki-argi (1870)
-
Goiza (1901)
-
Urketariak La Spezian, 1864