Vicente García Castañón
Vicente García Castañón | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, ? |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1927ko azaroaren 6a (117/127 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | meatze-ingeniaria |
Vicente García Castañón Arraiz (Iruñea, Nafarroa, 18?? - Madril, 1927ko azaroaren 6a)[1] nafar meatz-ingeniari eta ongile bat izan zen. Espainiako Meatzaritza Kontseiluko idazkari karguan jardun zuen.
Nafarroako Foru Aldundia eta Iruñeko Udalari ondorengotzan jabetzak, etxebizitzak, harribitxiak eta garaiko 610.813 pezeta inguru laga zizkion, bai eta atzerriko baloreak ere, azken hauen salmentak (1973) 935.226 pezeta gehi milioi erdiko interesak sortu zituen. Vicenteren ondorengoek herentzia Iruñeko Erruki Etxeari eman zioten.
Berak eta bere emaztea zen María de la Trinidad Fernández Arenasek emandako diru laguntzari esker 1924an gaur egungo Iruñeko Erruki Etxearen eraikuntza ahalbideratu zuten, Victor Eusa iruindar arkitektoak diseinatutako eraikina.
Kalea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1933an Iruñeko Udalak haren omenez Bigarren Zabalgunean dagoen García Castañón kalea izendatu zuen.
Ondoren, 1936an Bigarren Zabalguneko beste kale bati emaztearen izena jarri zitzaion, hots, Trinidad Fernández Arenas kalea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Vicente García Castañón. Navarros ilustres (Gaztelaniaz)