Uzkun etxea
Itxura
Uzkun etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Orio) | |
Kale Nagusia kalea eta Pilliku plaza: Ezkerrean, Uzkun etxea (kamioia aurrean duela), eta eskuinean, Done Jakue Bideari buruzko Interpretazio Zentroa. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Orio |
Koordenatuak | 43°16′36″N 2°07′37″W / 43.27662°N 2.12695°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Ondarea | |
EJren ondarea | 45 |
Uzkun etxea Gipuzkoako Orio udalerrian dagoen etxe bat da. Orioko Alde Zaharran dago, Kale Nagusia kaleko 14. zenbakian. Pilliku plazan eta Kale Nagusiko 12. zenbakiko etxearen eta Mari Maestra Enea etxearen artean eta Kale Nagusiko 15. zenbakiko etxearen parean.
Jatorrizko etxea ziurrenik XVI. mendearen amaierakoa izango zen, baina gaur egungoak haren arkitektura elementuak gorde ditu. Fatxada laua du, mende hartan herritarren etxeetan ohikoa zenez. Beheko solairuak hareharrizko harlangaitza-hormazko fatxada du, eta izkinak silarrizkoak ditu. Arku eskartzanoan dobelatutako ate ederra du, giltzan, erliebean, besoak sagarretan amaiturik ditun kalbario-gurutze bat dauka. Bi solairu goi ditu, bigarrena garaiera txikikoa.