Edukira joan

Urki dilindari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urki dilindari
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaBetulaceae
GeneroaBetula
Espeziea Betula pendula
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbirch leaf (en) Itzuli eta silver birch (en) Itzuli

Urki dilindaria edo, batzuetan, urki zilarkara (Betula pendula, sin. Betula verrucosa) urkien (Betula) generoko hosto galkorreko zuhaitza da. Europan hedatuen den espeziea da, batez ere iparraldean, nahiz eta hegoaldeko mendialdean ere ageri.

Asia iparraldeko Betula platyphylla eta Asia erdialdeko Betula szechuanica hurbileko senideak dira eta, horregatik, botanista batzuek Betula pendula espeziearen barietatetzat hartzen dute, B. pendula var. platyphylla eta B. pendula var. szechuanica hurrenez hurren.

Hosto-erorkorreko zuhaitza da eta 25 metro garai izatera irits daiteke. Adaburu estua eta kono formakoa du, adar zintzilikariekin. Zurtoina zuzena da. Azala zuria du, eta zeharreko lentizela arreak ditu tarteka.

Hostoak triangeluarrak, sinpleak, txandakatuak eta zintzilikariak dira, eta ertza zerraduna dute. 6 cm inguruko luzera dute eta herena pezioloak osatzen du.

Udaberrian loratzen da urkia. Loreak gerbak dira. Fruitua bi hegodun samara bat da, eta hegoak hazia bera baino zabalagoak dira. Uda-amaieran, edo udazken-hasieran heltzen dira eta hirunaka askatzen dira.

Zuhaitz heliofiloa da urkia; hau da, argitasun handira moldatuta dago. Lurzoru aske eta hareatsuetan bizi da.

Sarri parke eta lorategietan erabiltzen da, hainbat kultibar apaingarri erabiliz:

  • Betula pendula 'Fastigiata', zutabe itxurako eitearekin (8-10 m)
  • Betula pendula 'Dalecarlica', eite luzekara eta oso dotorearekin, adaxka zintzilikariekin (8-10 m)
  • Betula pendula 'Tristis', indartsu eta bakarzalea, eite dotorearekin, bigarren mailako adar zintzilikariekin, gezi itxurako gailurrarekin (12 m)
  • Betula pendula 'Youngii', bakarzalea, adar guztiak zintzilikaria, ez du gezi itxurako gailurra
  • Betula pendula 'Purpurea', udaberrian hosto gorrindol iluna du, argiagoa udan eta gorria udazkenean (5-6 m)

Gainera, urkiak nitrogenoa ematen dio lurzoruari. Zenbait lekutan, lurra finkatzeko landatzen dira urkiak. Euskal Herrian, lursailen arteko mugarri izateko erabili izan dira, azala zuria dutenez beste zuhaitzen artean erraz erreparatzen direlako.

Propietate diuretikoak direla eta, hostoak sendabelar dira: hezueriaren eta artritisaren tratamenduetarako, esate baterako.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]