Ukimen-pantaila
Ukimen edo ukipen-pantaila bere gainazaleko ukimenaren bitartez gailu bati datu eta aginduen sarrera egitea ahalbidetzen duen pantaila da, aldi berean pantailan bertan emaitzak agertzen dituelarik. Hala, datu sarrera eta irteerak pantailan islatzen dira. Zenbait kasutan pantailaren kontakturako arkatz optikoa edo beste antzeko objektuak erabil daitezke. Gaur egun, pantaila arrunt (tutu-pantaila, plasma, LCD) baten gainean instala daitezkeen ukipen pantailak ere badaude.
Ukimen-pantailak hasiera batean garrantzia hartu zuen industriako gailuetan, informazio pantailetan, museo eta antzeko pantailetan, bankuen kutxazain automatikoetan, eta abar, zeinetan sagua eta teklatuaren erabiltzea ezerosoa baiten.
XX. mendearen amaiera eta XXI. mendearen hasieratik batez ere ukimen-pantailak nagusituz joan dira pantailadun gailu askotan, hala nola telefono mugikorretan, ordenagailuetan, tabletetan, eta abar.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ukimen-pantailak geroz eta ospetsuagoak egin dira ukimen-teknologia sortu zuenetik Dr. Samuel C. Hurst. 1971an. Gaur egunean kutxa automatikoetan, PDAtan, etab. oso komunak bihurtu dira. Telefono adimentsuen, PDAren, bideo kontsolen, eta abarren ospeagatik ukimen-pantailak gero eta onarpen handiagoa dute.
1983an HP-150 izan zen ukimen-pantaila zuen lehen ordenagailua. Egia esan, ez zuen ukimen-pantaila, baizik eta 9 hazbeteko Sony-renIzpi katodikozko hodia eta bere inguruan infragorrien transmisoreak eta hartzaileak zituen, hauek gardena ez zen edozein objekturen posizioa detektatzen zuen pantailaren gainean.
Gaur egungo ukimen-pantailak kristal garden bat dute, bertan xafla mehe bat dago eta honek erabiltzaileari uzten dio zuzenean pantailarekin lan egitea.
Garapena eta Erabilpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ukimen-pantaila garrantzitsuenak 1970 eta 1980 hamarkadetan patentatu ziren, baina gaur egun jadanik ez daude. Honek teknologi hauen osagarri eta produktuak erregaliei loturik ez egote ekarri du, eta horrela ukimen-pantailak azkarrago zabaldu dira.
Ukimen-pantailazko produktuen onarpenagatik teknologia hauen kostu marjinala ia-ia desagertu egin da. Edozein teknologiarekin gertatzen den bezala, pantailei lotutako hardwareak eta softwareak hiru dekada aritu dira garatzen, horrek oso fidagarriak izatea ekarri du. Horregatik gaur egun edozein lekutan ikusi daitezke ukimen-pantailak, hala nola, hegazkinetan, autoetan, etab.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ukimen-pantailak hiru motakoak izan daitezke erabilitako teknologiaren arabera:
- 'Erresistiboak': Merkeagoak dira eta ez die kalterik egiten hautsak ezta ur gaziak ere, gainera hatzarekin erabil daiteke. Baina distira %15 gutxiago dute eta lodiagoak dira, horregatik mugikorretan eta hainbat produktutan beste mota bateko pantailak erabiltzen dira, izan ere, eguzkiak zuzenean jotzen diete, beraz, disdira gehiago behar dute.
- 'Kapazitiboak': Kristal bat bezalako isolatzaile elektrikozko geruza bat da, eta eroale garden batez estalita dago. Eta giza gorputza ere eroale elektriko bat denez, pantailaren gainazala ukituz gero eremu elektrostatikoaren itxuraldatzea ekartzen du. Irudiaren kalitatea hobea da, erantzun hobea dute eta batzuetan hatz bat baino gehiago erabil daitezke. Baina garestiagoak dira.
- 'Uhin gainazala': Hauek ukimen-pantaila gainetik igarotzen diren ultrasoinu-uhinak erabiltzen dituzte. Pantaila ukitzen denean uhin batzuk xurgatuak izaten dira, eta aldaketa horrek erregistratzen du hatzaren posizioa eta kontrolatzaileari bidaltzen dio informazio hau. Pantaila hauek dira hiru motetako pantailetatik garatuena daudena, baina inguruko elementuengatik hondatu daitezke.
HID Zehaztapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ukimen-pantailak HID gailuen zehaztapenen barruan daude. Ukimen-pantailak usage ID 04 moduan identifikatu daiteke.
Zehaztapenen barnean mota hauetako gailuak erabiltzeko eremuak daude, hauek dira interesgarrienak:
- Tip pressure: Transduktore baten indarra irudikatzen du, normalean hatzarena.
- barrel pressure: Transduktore baten sentsorean erabiltzaileak egiten duen indarra.
- in range: Transduktorea digitalizazioa posible den lekuan dagoela adierazten du. Bit batekin adierazten da.
- touch: Hatz bat pantaila ukitzen ari dela adierazten du. Sistemak klik moduan interpretatu ohi du.
- untouch: Hatzak pantaila ukitzeari utzi diola adierazten du.
- tap: Hatzarekin pantaila ukitu dela adierazten du, baina momentu bateko ukimena, hau da, hatzak ez duenean denbora luzez ukitzen pantaila.
Sistema eragileak eta softwarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ukimen-pantailadun gailuak erabiltzeko software ugari dago, eta sistema eragile nagusietan erabilgarri da teknologia hau, hala nola Linux, Mac OS eta Windows. Azken bi hauen kasuetan, sistema eragilearen bertsio bereziak daude tablet eta ukimen-ordenagailuetan erabiltzeko. Applek iOS sistema eragilea garatu du iPad eta iPhone produktuetarako batik bat, eta Microsoftek, Windows XP Tablet PC Edition bertsioa kaleratu zuenetik Windows 8 bertsiora sistema eragilea garatzen du ukimen gailuekin erabili ahal izateko.
Bestelako gailu batzuetan, hala nola PDAk, tabletak edota telefono adimentsuetan, beste sistema eragileak existitzen dira, hala nola Android, Windows Phone, BlackBerry OS edo Symbian.
Ukimen-pantailentzarako bereziki eginiko softwareari buruz, marrazketa programak edota esku-idazketa errekonozitzeko programak nabarmentzekoak dira. Marrazketa programek pantaila zein indarrez ukitzen ari den, eta ukipen objektuak zer nolako inklinazioaz marrazten ari duen ere errekonozi dezakete. Idazketaren inguruko programetan, kasu batzuetan sistema eragileak berak idazketa errekonozimendurako aplikazioa dakar.
Aplikazio askok ukimen ezaugarriak erabiltzen dituzte ibiltzeko, adibidez teklatu birtualak, jokoak, multimedia aplikazioak...
Hau ere ikusi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- ↑ https://web.archive.org/web/20161129182420/http://www.muyinteresante.es/curiosidades/preguntas-respuestas/icomo-funciona-la-pantalla-tactil
- ↑ http://blogthinkbig.com/accesibilidad-en-la-era-de-los-dispositivos-de-pantalla-tactil/
- ↑ http://www.xatakamovil.com/desarrollo/pantallas-tactiles-capacitivas-vs-resistivas
- ↑ https://web.archive.org/web/20120819150924/http://www.usb.org/developers/devclass_docs/Hut1_12v2.pdf