Txikipedia:Jose Luis Zumeta
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | José Luis Zumeta Etxeberria | |
Jaio | 1939ko apirilaren 19a | |
Usurbil (Gipuzkoa) | ||
Margolaria, Arte abstraktua |
Jose Luis Zumeta Etxeberria (Usurbil, Gipuzkoa, 1939ko apirilaren 19a) margolaria da. Gaur taldearen sortzaileetakoa. Informalismoaren jarraitzaile da; espresionismo abstraktua eta arte figuratiboa ere landu ditu. Ikusgarriak dira Zumetaren kolore gorriak, horiak eta urdinak, eta haren pinturen artean aipatzekoa da Papiroak izeneko saila. Abstrakzioaren bidetik jarraitu du azken urteetan, betiere bere lanean ohikoak diren kolore deigarriak erabiliz eta formatu handiko lanei aparteko garrantzia emanez.
Hala, Zumetaren lanetan hainbat fase bereizten dira eta horietan ezaugarri ezberdinak erabiltzen ditu, 1960ko hamarraldian kolore zerrendaz egindako koadroetatik hasita, alla prima estiloko lan berriagoetaraino. Bere artelanek zituzten ezaugarriek, eta bere garaian Gaur taldean, gero Ez Dok Amairun eta kultura asteetan, geroago Homenaje a las víctimas del franquismo omenaldian, eta azkenik Nueva Etiopía liburu-diskoan parte hartu izanak, gizartearekin lotura zuzena zuela adierazten du.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Cuando el cielo casi cumplía las quince horas
-
La egipcia se escapó con el pájaro
-
Jose Luis Zumetaren zeramikazko murala, Usurbilgo pilotalekuaren atzealdean.
Kanpo-loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jose Luis Zumeta |