Itxura
Asiria mendebaldeko Asiako antzinako erresuma bat izan zen. Mesopotamia menderatu zuen, Babiloniak indarra galdu zuenean. Gutxi gorabehera, K.a. 1300. urtean, asiriarrak hasi ziren beren inperioa eraikitzen Mesopotamiako iparraldean eta haruntzago ere. Gaur egungo Siria, Turkia, Iran eta Irakeko lurrak egon ziren inperio horren eskumenean, eta Egiptoraino ere zabaldu zen K.a. VII. mendean. Asiriar inperioa K.a. 609. urte inguruan desagertu zen.
Tigris ibaiaren goiko aldean sortu zen, eta haren izena bere jatorrizko hiriburutik zetorkion: Assur hiritik, alegia. Hiri nagusiak Assur, Khorsabad, Nimrud eta Ninive izan ziren.