Ankylosaurus izeneko dinosauroak izugarrizko hezurrezko mokor edo mailu moduko batean amaitzen zen isats bat zuen. Belarjalea zen, lau hanketan ibiltzen zen eta armadura pisutsu baten babesa zeukan dinosauro-familia batekoa zen.
Dinosauro mota hau orain dela 70 eta 65,5 milioi urte artean bizi izan zen. Ipar Amerikan aurkitu dituzte ankylosaurus-fosil asko. Dinosauro hau landare ugari zeuden inguruetan bizi zen, sarritan uretatik gertu.
Nolakoa zen?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ankylosaurusa 10 metro luze izatera eta 4 tona pisatzera hel zitekeen, eta 1,2 metro altu zen. Gorputz osoa estaltzen zioten hezur-plaka txikiak zituen. Buru motz eta zabala ere bazuen, baita baraila ahulak eta oin zabalak ere. Haren bi atzeko hankak aurrekoak baino luzeagoak ziren.
Portaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ankylosaurusa hazkunde txikiko landare eta zuhaixkez elikatzen zen. Poliki-poliki mugitzen zen, eta gorputza estaltzen zioten hezur-plaken beharra zeukan bere burua babesteko, baina isatsa ere erabiltzen zuen horretarako. Gainerako dinosauro gehienak bezala, arrautzak jarriz ugaltzen zen.