Txeroki
Mota | etnia |
---|---|
Biztanleria (osoa) | 299.862 |
Hizkuntza | Txerokiera |
Erlijioa | kristautasun, animismo eta Native American Church (en) |
Geografia | |
Estatua | Ameriketako Estatu Batuak |
- Artikulu hau amerindiar herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txeroki (argipena)».
Txerokiak[1] (txerokieraz: ᏣᎳᎩ, Tsalagi; ingelesez: Cherokee) Ipar Amerikako etnia indigena bat dira, XVI. mendean europarrekin topo egin zutenean gaur egungo Estatu Batuetako hego-ekialdean bizi zirenak. Gerora, txeroki gehienak Ozark goi lautadara migratzera behartuak izan ziren. Txerokiak XIX. mendean, Estatu Batuetako europar kolonizatzaileek txerokiak "Bost Tribu Zibilizatuetako" bat zirela zioten.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatu Batuen Independentzia Gerraren ostetik (XVIII. mendearen amaieran), kolono zurien partetik tratatu guztien hautsierak txeroki asko bere nazioa uztera behartu zituen. Disidente hauek Misisipi ibaia zehar mugitu ziren, gaur egungo Arkansas eta Missouri aldera. 1800 urtearen inguruan, lurralde hauetan zegoen txeroki biztanlego handiagatik, gobernu estatubatuarrak Arkansasen erreserba bat sortu zuen, Arkansas ibaietik White Rivereraino. Txeroki hauetako askok, Dragging Canoe buruzagi zutelarik, Shawneekin aliantza egin zuten eta kolonoak erasotzen hasi ziren.
1820 urtean, Arkansaseko estatuak, txerokien lurrak bereganatze asmoa zuen. Txerokien ordezkari batzuk Washington Hirira joan ziren eta erreserba uzteko akordio bat sinatzera behartuak izan ziren. Bi aukera zituzten: gobernuarekin kooperatu eta Indiar Lurraldera mugitu (gerora Oklahoma), edota gobernuari aurre egin eta beraen etxeetan geratu. 1828 inguruan, tribua bitan zatitu zen, batzuk Indiar Lurraldera joanez eta besteak erreserban geratuz. Erreserban geratu zirenak 1900dik hari dira gobernuak txeroki tribu federal gisa kontsidera ditzaten borrokan. Gobernauk orain arte ez die eskaera hauei kasurik egin.
Oklahoman berriz, 1887 eta 1898ko legeek lursoro, epaitegi eta gobernu txerokirik gabe utzi zituzten. Ekintza hauek aginpide tribala ahuldu eta Oklahoma estatu bezala prestatzeko helburuarekin eman ziren, 1907an gertatu zena. 1938an txerokien batzar nagusi bat egin zen. J.B. Milam buruzagi bezala aukera zuten, 1941ean Franklin Delano Rooseveltek txerokien ordezkari gisa onartu zuena. 1949an W.W. Keeler aukeratu zuten buruzagi, gero Ross Swimmer, Wilma Mankiller, Joe Byrd eta Chad Smith, gaur egungo buruzagi dena 2005 urtetik.
Hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txerokien hizkuntza irokiarra eta polisintetikoa da eat Shequoyahk asmatutako silabario batean idazten da. Orain badakigu silabario zaharrago bat bazela, apaiz txerokiek erabilia eta Shequoya inspiratu zezakeena. Urteetan zehar jendeak txeroki hizkuntza Internetetik zabaldu du osatu gabeko iturriak erabiliz. Hala ere, orain gutxi silaba txerokiak Unicoderen bidez kodifikatua izan denetik, hizkuntza honek merezi duen onarpena eman zaio. Gaur egun wikipedia bat txeroki hizkuntzan dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |