Trintxerpe
Trintxerpe | |
---|---|
Euskal Herria | |
Trintxerpeko ikuspegia Escalerillas eremutik ikusita. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Pasaia |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′24″N 1°55′49″W / 43.32333°N 1.93028°W |
Trintxerpe Gipuzkoako Pasaia udalerriko barruti bat da. Gaur egun, Trintxerpeko zati handiena Pasaiarena da, baina beste zati txiki bat Donostiaren menpean dago, hain zuzen ere, Azkuene kalea bi udalerrien arteko muga da.
Pasaiako portuaren mendebaldean kokatuta dago, Pasai San Pedro, Donostiako Miracruz-Bidebieta auzoa eta Ulia mendiaren artean.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena garai batean bertan zegoen Trintxer baserritik datorkio, honi euskarazko -pe atzizkia gehitu zitzaiolarik (Iruñeko Arrotxapea auzoa bezala), hots, Trintxer baserriaren pean, auzo honetara iritsitako galiziar arrantzaleak bizitzen jarri ziren aurreneko etxebizitzen blokea Trintxer baserriaren azpiko lursailetan eraiki baitzen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendearen hasieran barruti hau nagusiki baserri giroko eremua zen. Baina XX. mendearen erdialdera hirigunea gaur egungo Euskadi etorbidean barna hedatzen joango da, bertan auzoguneko lehenbiziko etxebizitzak eraikitzen hasi zirelarik, honela industria eta arrantza jardueren garapenarekin bat Euskal Herritik kanpo etorritako langileak iritsi ziren, batik bat Galiziakoak.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ra arte, Pasai San Pedroko biztanle modura zenbatzen zen Trintxerpeko jendea.
Trintxerpeko biztanleria |
---|
Eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gipuzkeraren barne dagoen Bidasoko hizkera[1] da Pasaiako bertako euskara.[2] Bidasoko hizkerak erdialdeko euskararen, nafar euskararen eta nafar-lapurtarraren tarteko hizkeratzat har daitezke. Hala ere, inguru horretan azkenaldian erdialdeko euskararen ezaugarriak nagusitzen eta gehiago zabaltzen ari dira. Pasaiaz gain, Errenteria, Lezo, Oiartzun, Hondarribia eta Irun ere kokatzen dira hizkera honetan.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arraunketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzoko taldeak gaur egun Illunbe-Trintxerpe izena dauka.
Galiziar komunitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trintxerpek galiziarrez osatutako komunitate handia dauka, Euskal Herria osoko handienetarikoa. Bilgune "Fato Cultural Galego Daniel Castelao" izeneko elkartea dute.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herritarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gotzon Egia (1958-), euskal idazlea.
- Xabier Etxaniz Rojo (1971-), euskal idazlea.
- Javier Jacinto (1968-), musikagilea eta orkestra zuzendaria.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Andonaegi jauregia (1920 inguruan).
-
Pasaiako portuko garabia eta atzealdean Trintxerpe.
-
Trintxerpeko etxebizitzak.
-
Trintxerpeko etxebizitzak.
-
Nor-nai plaza (Donostia)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Bidasoakoa» Ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b «Pasaia» Ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
- (Galizieraz)(Gaztelaniaz)Fato Castelaoren bloga
Pasaiako barrutiak | ||
---|---|---|