Edukira joan

Tréguier

Koordenatuak: 48°47′06″N 3°13′57″W / 48.785°N 3.2325°W / 48.785; -3.2325
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tréguier
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceWestern defense and security zone
Eskualdea Bretainia
Departamendua Côtes-d'Armor
Izen ofizialaTréguier
Landreger
Posta kodea22220
Geografia
Koordenatuak48°47′06″N 3°13′57″W / 48.785°N 3.2325°W / 48.785; -3.2325
Map
Azalera1,52 km²
Altuera0 m eta 66 m
MugakideakPlouguiel eta Minihy-Tréguier
Demografia
Biztanleria2.409 (2021eko urtarrilaren 1a)
−2 (2020)
alt_left 1.427 (%59,2) (%41,2) 992 alt_right
Dentsitatea1.585 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakMondoñedo
ville-treguier.fr

Tréguier (bretainieraz: Landreger) Côtes-d'Armor departamenduan dagoen Bretainiako udalerria da. 2.676 biztanle baino ez dituen arren Bro Dreger lurralde historikoaren hiriburua da.

Bretainiako iparraldeko kostaldean kokaturik dago, Jaudy eta Guindy ibaiek bat egiten duten puntuan, Tréguierreko estuarioaren barrenean. Estuarioak 250-500 metrotako zabalera du eta nabigagarria da. Kaia itsasotik 9 kilometrotara kokaturik dago.

Frantsesezko Tréguier eta bretoierazko Landreger (Lan Trecor) izenak aintzinako Trecorum izenetik datoz. Bi ibaien artean gelditzen ziren hiru lurraldeek triangelu bat osatzen dute eta hortik herriaren izena.

542 urtearen inguruan jadanik existitzen zen Trecorum izenarekin eta San Tugdualek sorturiko monasterio baten inguruan eratu zen. IX mendean apezpikuaren egoitza bihurtu zen. XIV mendean gaur egungo katedral gotikoa eraikitzen hasi ziren baina Bretainiako oinordekotza gerrak lanak geldiarazi zituen eta 1435ean inauguratu zen, ehun urtetako eraikuntza aldiaren ondoren.

XVII eta XVIII mendeetan hainbat erlijio eraikin altxatu ziren eta erromesaldien helmuga bihurtu zenez herriak garapen ekonomikoa izan zuen, 1789an Frantziako Iraultza gertatu zen arte. Eliza eta kaperak harpilatuak izan ziren eta Tréguier erabat jota gelditu zen. Ordutik aurrera arrantza eta nekazaritzan oinarritu zuen bere jarduera ekonomikoa baina industrializaziorik gabe garrantzia galdu eta herri txikia bihurtu zen.

Hiritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ernest Renan (1823-1892), filosofoa, historialaria eta idazlea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]