Toshiki Kaifu
Itxura
Toshiki Kaifu, japonieraz 海部 俊樹, Kaifu Toshiki (Nagoya, Japonia, 1931ko urtarrilaren 2a - Tokio, 2022ko urtarrilaren 9a) japoniar politikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alderdi Liberal Demokratikoaren (PLD) aholkulari legegile izendatu zuten 1954an. 1960ko hauteskundeetan, diputatu aukeratu zuten, eta birritan izan zen Hezkuntza saileko buru. 1989an, Sosukek kargua utzi zuenean (geisha batekin maitasun-harremanak izan zituelako susmopean), eta Takako Doi andrearen talde sozialista Senatuan gailendu zela ikusita, Kaifuk alderdiaren buruzagitza hartu zuen bere gain. 1990eko hauteskundeetan, liberalek gehiengoa lortu zuten, eta Kaifu Lehen Ministro izendatu zuten. 1991n utzi zuen kargua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toshiki Kaifu |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.